Saskibaloi Eguna

Irailaren 12an, Ordizia Saskibaloiak antolatuko duen saskibaloi festa izango da, bertan ekitaldi ezberdinak izango dira.

10:00etan: Gure errendimenduko kadete zein junior neskek denboraldia prestatzeko ideiarekin, Askatuak klubeko taldeen aurka arituko dira. Proba egokia neskentzat, hurrengo asteburuan (Irailak 19) emango baitiote hasiera denboraldiari.

12:00etan: DERBIA!! Beasaingo Arri-BKL taldearen aurka jokatuko dute gure LEHEN NAZIONALEKO jokalariek. Aurredenboraldiko lehen partida izango dute eta era egokienean hastea espero dugu!

14:00etan: Bazkari bat antolatu dugu Ordiziako pilotalekuan, nahi duen guztiak parte hartu dezake:
Helduentzako menua 15€ izango da (Jamón - lomo ibérico / ensalada mixta / redondo en salsa)
Gazteentzako menua 10€ izango da (Arroz con tomate / pollo asado)

IZEN EMATEKO AZKEN EGUNA IRAILAK 9

16:00etan: Frontoilean taldeko aurkezpenak:
SASKIBALOI ESKOLA
MINI ERRENDIMENDUA NESKAK
MINI ERRENDIMENDUA MUTILAK
INFANTIL TXIKI NESKAK
INFANTIL MUTILAK
INFANTIL ERRENDIMENDUA NESKAK
CADETE PARTAIDETZA NESKAK
CADETE MUTILAK
CADETE ERRENDIMENDUA NESKAK
JUNIOR MUTILAK
JUNIOR NESKAK
SENIOR MUTILAK
SENIOR NESKAK
LEHEN NAZIONALA

Animatu zaitezte!!

Kluba

GOIERRIKO KIROL TEKNIKOA
Txindoki taberna
ORBINOX
EUROPA FM
Eroski