Albisteak

Partidu nahasi batek garaipenetik hurruntzen du etxeko taldea

2018/01/21 - Partidu nahasi batek garaipenetik hurruntzen du etxeko taldea

Ordizia K.E.. Ilusioz beterik aurre egin zioten larunbateko partiduari Basoa Banaketak taldeko jokalariek: bigarren itzulia hasten zen, lehenengoan egindako lan onari jarraipena eman nahi zioten, etxean jokatutako azken partiduan emandako itxura ona berretsi nahi zuten, “gure ligako” talde bat genuen aurrean, Ander Merketegi fitxaketa berria aurkezten zen…baldintza ugari zeuden arratsalde polit bat edukitzeko. Baina guztiz kontrakoa izan zen. Ordiziarrek partidu kaxkarra burutu zuten. Hasieratik ikusi zen partidua zaila eta “itxusia” izango zela, gure mutilak trabatuta-blokeatuta atera ziren kantxara eta beraien ohiko jokua egin ezinik ibili ziren partidu guztian zehar, La Flecha taldeak jartzen zuten erritmoan jokatu zen. Oso puntu gutxiko norgehiagoka izaten ari zen, horren adibide Majorin ikusi zen markagailua (10-8, 22-25, 45-54, 70-70, luzapenean 79-84). Lehen 20’etan, orain arte jokatutako partidu guztietatik puntu gutxien lortutakoa izan zen larunbatekoa (22). Eta orduan hirugarren laurdena iritsi zen, eta laurden horretan soilik, Valladolidekoek 29 puntu sartu zituzten; argi zegoen ez zela gure eguna. Nahiz eta partidua parekatuta joan, kanpotarrak ziren partiduaren erritmoaren jabe; hala ere, Ordiziarrek garaipena lortzeko aukerak izan zituzten. Nahikoak izan ziren genio eta kastadun hiru bat jokaldi partiduaren azken minutuan, norgehiagoka berdindu eta luzapenera bidaltzeko. Bazirudien partidu berri bat hasi behar zela, bai jokalariei eta baita Majorira hurbildutako zalegoei berriro ere itxaropena eta ilusioa itzuli zitzaizkien. Baino ez zuten luzaroan iraun. Luzapeneko lehen jokaldian La Flecha taldekoek erasoko hiru errebote eta hiruko saskiratze bat lortu ondoren, errealitatera itzuli ginen eta garaipena, etxetik hurrun joan zen. Lerro hauetatik animoak ematea besterik ez zaigu gelditzen.

Konpartitu:

Azken albisteak

GOIERRIKO KIROL TEKNIKOA
Txindoki taberna
EUROPA FM
Eroski