Albisteak

ASIER DE LA IGLESIA, EBA TALDEA INDARTZERA DATORREN LEHENENGO JOKALARIA

2017/05/30 - ASIER DE LA IGLESIA, EBA TALDEA INDARTZERA DATORREN LEHENENGO JOKALARIA

Ordizia K.E.. Asier de la Iglesia, 1983 urtean jaiotako eta 2,00 m neurtzen duen pibotaren fitxaketa aurkeztu nahi dizuegu. EBA ligan urte askotan (zortzi) jokatutako jokalari bat dugu Zumarragako jokalaria eta urte batean Zilarrezko LEB ligan (EBA baino bat goragoko liga) jokatu zuen baita ere. Gure talde gaztean faltan botatzen ditugun bi ezaugarri garrantzitsu betetzera dator: Experientzia eta “fisikoa” (altuera). Horretaz gain, kalitate handiko jokalaria dugu Asier (2011/2012 denboraldian, “Muevetebasket.es” web orriaren iritziz, EBA ligako AA multzoko Pibot onenaren saria jaso zuen) eta puntuak erraz sartzen dituen horietakoa. EBAn jokatutako zortzi urteetan zehar, 204 partidu jokatu ditu eta bataz-besteko: 27´39”; 10,84 puntu; 6,55 errebore eta 15,20 balorazioa lortu ditu. Oso pozik gaude bere etorrerarekin eta zorte guztia opa diogu, gurekin hasten den ibilbide berrian. Ondoren, bere ibilbidean izandako taldeak eta jokatutako ligak aipatuko dizkizuegu:

Aloña Mendi (Oñati) - Autonomika 2013-17
Natra Oñati (Oñati) - EBA 2011-13
Lan Mobel Iraurgi (Azpeitia) - Zilarrezko LEB 2010-11
Lan Mobel Iraurgi (Azpeitia) - EBA 2009-10
Ventanas Arsan Estela (Cantabria) - EBA 2008-09
Amics del Basquet Castelló - EBA 2007-08
Amigos del Baloncesto Cartagena - EBA 2006-07
Lan Mobel Iraurgi (Azpeitia) - EBA 2005-06
Adoz Atletiko UPV (Donostia) - EBA 2004-05
Goierri KE (Urretxu) - 3. maila 2002-04
Goierri KE (Urretxu) - Probrintzial 2001-02

Asier de la Iglesia

Konpartitu:

Azken albisteak

GOIERRIKO KIROL TEKNIKOA
Txindoki taberna
ORBINOX
EUROPA FM
Eroski