Albisteak

LEHEN TALDEAREN GARAIPEN LANDUA SAN CERNINEN KONTRA.

2016/11/20 - LEHEN TALDEAREN GARAIPEN LANDUA SAN CERNINEN KONTRA.

Ordizia K.E.. Zaleen aurrean landutako garaipena saskibaloiko lehen taldeak lortutakoa. Aurkaria, Nafarroako San Cernin taldea, oso gogor aritu zen bai defentsan baita erasoan ere. Partidaren lehen laurdenekoa aurkaria ezagutzeko izan zen. Iaz bi talde hauek ez zeuden maila berean eta beraz ez zuten jokalekuan kointziditu. Inorrek ez zuen kontzesiorik egin. Nafarrek, hedadura fisiko handiko hiru jokalari zituzten barruko jokoan erabiltzeko, abantaila hau erabili zuten eta abagune guztietan erabili zituzten. Lehen laurdeneko honetan asko asmatu zuten hirukoetan. Azken batean ondo antolatutako taldea da eta joko esparru guztiak menderatzen dituena. Ordiziarrak horrelako egoeretan adituak intentsitate handiko defentsa egin zuten laguntza handiekin horrela aurkariak saskiratzeak egoera txarrean egitera behartuz nahiz eta lehen laurdeneko honetan saskiratze asko lortu. Erasoan etxekoak kontzentratuta zeuden, erritmo aldaketa biziekin aurkarien zona hausten zuten nahiz eta defentsan irmo aritu batzuetan joko oso gogorra eginez. Baldintza hauetan txokokoek lehen laurdenekoa lortu zuten 22 eta 18. Partida berriro hastean antzeko egoera ikusi genuen. Ordiziarrak fisikoki indartsu, aulkitik tonua lortzeko ondo kudeatuz, erritmo bizia ez galduz, mantentzea gakoa izango zelako partida aurrera ateratzeko. Joko intentsitatea gakoa izan zen, eta nafarrek indarra galtzen hasi ziren. Bigarren laurdeneko honetan defentsarako laguntzak berandu iristen hasi ziren, beranduago erreakzionatzen zuten ordiziarren erritmo aldaketei lehen laurdenekoan egiten ez zituzten faltak eginaz aurkariari lesioa sortzekoak, gertatu zen bezala. Amaierarako hiru minutu falta zirenean Ioritz Sarasola lesionatu egin zen aurkaria berandu iritsi zelako eta aldaka sartu zuen gure jokalaria desorekatuz. Ekintza itsusia zaleek deitoratu zutena, epaileei adierazten ari ziren ekintza zigorgarrietan baimentzen zutena ez zela zuzena. Amaieran bi puntuko abantaila mantenduz iritsi ziren 34 eta 32 ordiziaren alde. Hirugarren laurdenekoa jasankorra izan zen, erritmoaren abiadura jaisten da eta aurkariek markagailuan gerturatzen saiatuko dira, lortutako helburua hainbatetan, baina bi puntuko abantaila ezin handitu. Urdiñak talde bezala ari dira, beste hainbatetan bezala hau gakoa dela erakutsi digute helburuak lortzeko eta laugarren laurdeneko honen amaieran markagailuan puntu bateko aldearekin zeuden, galtzen, 48 eta 49. Azkeneko hamar minutuak erabakigarriak izango ziren. Mendiluze eta Sarasolaren taldea pilak kargatuta atera da, lehenengo bi laurdenekoen erritmoa berreskuratu dute. Nafarrak, nekatuagoak, ez dute lehen laurdenekoan bezain erraz saskiratzen. Barruko ekintzak ez dira hain arinak. Barruko jokalariek ondo estaltzen dituzte barruko aurkariak eta gainera partida osoan zehar arazoak sortu dituen defentsa errebotea berreskuratzen dute, benetako menderatzailerik topatu gabe. Iruñatarrei hainbeste poztasun eragin zien hiruko jaurtiketak ez ziren dagoeneko eraginkorrak eta gainera jokalari gakoak galdu dituzte, bat lesioarengatik (espero dezagun azkar errekuperatzea) eta beste bat falta pilaketengatik. Bestetik, urdiñen jokoaren kudeaketa azkeneko minutuetan paregabea izan zen. Laurdeneko honen defentsa onarekin aurkariek 5 puntu bakarrik sartu dituzte. Amaierarako minutu bakarra falta zenean hiruko bi saskiratzeek lasaitasuna ekarri dute ordiziarren aulkira horrela garaipenari eusteko eta Biok2.com OKE taldearen momento ona baieztatuz. Partidaren amaieran Ordiziak 69 eta San Cerninek 54.

Bigarren taldeak bere lehen garaipena lortu zuen etxean denboraldi honetan. Ondo jokatutako partida ordiziarrena partida osoan zehar markagailuan aurretik egon ziren Take Tolosa taldea kontrolatu zuen defentsa egokia eginez. Lehen laurdenekoan 5 puntu bakarrik lortu zituzten eta 9 bigarrenean. Atsedenaldian ordiziarrak 10 puntuko abantaila zuten 14 eta 24. Hirugarren laurdenekoan sufritzea tokatu zen, tentsio uneak egon ziren erreakzionatzen saiatu zen Take taldearen kontra, defentsan gogor eginez eta ordiziakoen erasoa ekidinez, hauek horrela laurdeneko honetan 6 puntu bakarrik lortu zituzten. Halere, Miken taldeak burua hotz mantendu eta erasoei eutsi zien azkeneko laurdenekoan 12 eta 14rekin irabazteko eta garaipena lortzeko. Azkenean Take Tolosa 37 eta Ordiziak 44.

Emakumezkoen senior taldeak ezin izan zuen garaipena ekarri Eskoriatzara egindako irteeran. Ordiziarren partida nahiko konplexua izan zen nahiz eta markagailuak egoera hau ez erakutsi. Partidaren irakurketa positiboa da, partida ona jokatu dute baina kokapen egokietatik jaurtitako saskiratze gehiago lortzea falta izan da azken batean. Porrot honetan nabarmentzekoa da 24 jaurtiketa libreetatik 6 bakarrik saskiratu direla, jokalekuan gertatutakoaren erakusle garbia da. Azkeneko emaitza Eskoriatzak 47 eta Ordiziak 28.

Gizonezkoen junior taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Oiarsoren kontra markagailuan minutu askotan atzetik joan ziren partida batean. Partida berdindua izango zela zirudien eta a priori bi aurkari hauen artean ez zegoen faboritorik. Halere Oiarsokoek asmatu egin zuten saskiaren aurrean eta horrela azkeneko laurdenekoaren hasieran abantaila garbia zeukaten. Hortik aurrera txokokoen ideia argiak eta saskiratzean asmatzeak harrigarria izan zen eta aurkariari 24 eta 8ko partziala sartu zion partida irabazteko 54 eta 51.

Emakumezkoen junior taldeak 8 partidetatik 6 irabazi dituen Easo indartsua jaso zuen jardunaldi honetan. Bi taldeak kontzentrazioarik gabe atera ziren, edo agian esan dezakegu bi taldeak elkar ezagutzen direla beste partidetatik eta elkar errespetatzen direla, dena den urdiñek defentsa ona garatu zuten etengabeko laguntzekin eta nahiz eta erasoan zenbait akats egin, batez ere donostiarrek asmatu zutelako, txokokoek lehen laurdenekoa berreskuratu zuten 9 eta 12. Bigarren laurdenekoan etxekoek estutu egin zuten eta aurreratu egin ziren markagailuan 8 puntuko abantailarekin, hori dela eta Urkijok jokaleku guztian pressing-a egiteko agindu zuen eta exekuzio egokiarekin abantaila hiru punturaino murriztu zuten. Atsedenaldian Easok 31 eta Ordiziak 28. Hirugarren laurdenekoan donostiarrek defentsa aldatzen dute banakakotik zonakora eta horrek Urkijoren erasoaren trabatzea ekarri zuen beraz estrategia berriak behar ziren egoera libratzeko. Hirugarren laurdenekoaren amaieran 55 eta 43. Azkeneko hamar minutuak erabakigarriak izango ziren. Ordiziako taldeak bere gaitasun hoberenak erakutsi zituen, defentsa irmoa eta erasoa libratzean berau erraztu zen. Dena den, denbora aurrera zihoan eta ez zuten erreakzionatzen jakin. Partidaren amaieran 65 eta 57 donostiarren alde. Pena emaitzarengatik baina taldea bide onetik doa.
Gizonezkoen kadete taldeak garaipen ezinhobea lortu zuen etxean donostiako Easo taldearen kontra. Arruek zuzentzen dituen mutilek zaila zuten Donostiarako irteera taldeko liderra hartu behar baitzuten, baina jokaleku honetan ez dute emaitza txarrik lortu iaz egoera berean garaipena lortu baitzuten. Urdiñak garapen momentuan aurkitzen dira eta denboraldi hasiera ona eduki dute. Txokokoak partida osoan zehar hobeak izan ziren bai teknikoki baita taktikoki ere. Donostiarren hedadura fisiko handiarengatik duda genuen hau erabakigarria izango zen edo ez. Ez zen horrela izan. Garaipen garrantzitsua bada Easok 67 eta Ordiziak 71.

Bigarren urteko emakumezkoen kadete taldeak ezin izan zuen garaipena erdietsi partida osoan zehar zakar agertu zen Easo taldearen kontra. Donostiarrak ondo kokatuta zeuden jokalekuan eta beraien neskek partida menderatu dute. Andoniren taldeak ez zuen asmatzen eta ezin zuen etxekoen joko erritmoa berdindu. Nahiz eta azkeneko laurdenekoan baloia arintasunez mugitu eta erasoan abantailazko kokapenak lortu ez da nahikoa izan garaipena lortzeko. Azkeneko emaitza Easok 56 eta Ordiziak 47.

Lehen urteko emakumezkoen kadete taldeak merezitako garaipena lortu zuen Bera-Beraren kontra Majorin. Villarren neskek partida ona egin dute orokorrean talde hobea direla erakutsiz, kasu honetan, donostiarren aurrean. Halere, eta entrenatzaileak nabarmentzen duen bezala “nahiz eta taldeak partida ona egin zenbait alorretan hobetu beharra daukagu”. Azkeneko emaitza Ordiziak 36 Bera-Berak 25.

Gizonezkoen haur kategoriako taldeak garaipena lortu zuen donostiako Summa Aldapetaren kontra. Zufiriaren mutilek hasieratik kontrolatu zuten partida lehenengo laurdenekoan 2 eta 17ko partziala eginda. Hortik aurrera gauzak errazagoak izan ziren, defentsa ona, eraso hobea eta eraginkortasun nabaria 19 eta 40ko emaitza lortzeko.

Emakumezkoen errendimenduko haurren taldeak ezin izan zuen garaipena lortu Iraurgiren kontra. Partidak interes handia sortu zuen zaleen artean. Gure neskek liga irabazi dezakeen taldearen kontra zer egin zezaketen ikusi nahi genuen. Gogoratu beharra dago txapelketa honetan gure neskak beste taldekoak baino urtebete gazteagoak direla, larunbateko aurkaria barne. Ordiziarren eszenaratzea ezinhobea izan zen. Hasierako jauzia irabazi eta jokalekuan agintzen hasi ginen, konplexurik gabeko agintearekin, defentsa zoragarria eginez eta eraso azkarrak jokatuz, taldean, saskiratze egoerak bilatuz, taldeko kirolariei lekua eginez, aurkarien defentsa eramanez lagunak saskiratu dezan, azken finean taldeko saskibaloia egiten. Kanpokoen zaleak ez zuten argi ikusten garaipena etxekoen eszenaratzearen ondoren. Lehen laurdenekoa urdin kolorekoa izan zen 16 eta 12. Gogoratu beharra dago Iraurgi taldea faboritoa dela txapelketa honetan eta aurreikuspenak bete zituela. Azpeitiarrak fisikoki gorago zeuden eta gaitasun hau baliatu zuten etxekoak gainditzeko. Bigarren eta hirugarren laurdenekoak azpeitiarrentzat izan ziren. Aurkariak ez ziren gehiago ez teknikoki ezta taktikoki ere, gure neskak ederki mugitzen ziren, baloiaren zirkulazioa itxia zen agian bisitarien meritoa defentsa zuzendu zutelako, baina fisiko handiagoak erreboteak kentzen zizkigun, energia asko gastatzen dugu kokapena hartu nahiean nahiz eta probetxurik ez atera. Azkeneko laurdenekoa hasi zen eta partida galduta zegoen 27 eta 52, halere egoera honek ez ditu gure nesken irabazteko gogoak kendu. Ondo jokatuaz aparte jokalekuan arima uzten dute, azkeneko laurdenekoa urdin kolorekoa izan zen 15 eta 12. Azkeneko emaitza Ordiziak 42 eta Iraurgik 64. Bere entrenatzailearen hitzetan “taldea goraipatzeko moduko partida izan da”.

Emakumezkoen haurren haundi taldeak Azpeitian Iraurgi taldea jaso zuen. Ander Mendiluzek zuzendutako nesken taldea jokaleku osoan egindako pressing defentsa nekagarri batekin harritu zituzten eta ez zuten erantzuten jakin. Erasora iristea kostatzen zitzaien, eta baloia berdintasun egoeran jokatzea ordiziarren eskuetatik kanpo egon zen partidaren minutu askotan. Dena den, balantzea positiboa da, gure neskek menderatzen ez duten jokoa aurkitu dute, beraz entrenamenduetarako lana ere badago. Azkeneko emaitza Iraurgik 72 eta Ordiziak 22.

Emakumezkoen haurren txiki taldeak denboraldiko bere bigarren garaipena lortu zuen aurretik zeukaten Urretxuko Goierri taldearen kontra. Lehenengo laurdenekoa nahiko berdindua egon da. Bi taldeen indarrak orekatuta zeuden baina jokoaren irakurketa zorrotzagoak Markel Insaustiren taldea markagailuan 8 eta 4 aurretik jartzea baimendu dio. Bigarren laurdenekoa parekoa izan da eta ordiziarren aldekoa izan da baita ere, beraz atsedenaldian urdiñen aldeko 20 eta 12koarekin iritsi gara. Hirugarren laurdenekoa gaizki hasi da etxekoentzat, kontzentrazio falta funtsezkoa izan da Urretxukoen erreakziorako minutu gutxitan 0 eta 13ko partziala egin dutelarik. Errekazionatu beharra zegoen aurkariak markagailuan aurre hartu zutelako etxekoen gabeziak baliatuz. Ordiziarren entrenatzaileak zenbait puntu azpimarratu ditu partida aurrera ateratzeko. Azalpenen interpretazio zuzenak eta kirolari urdiñen eszenaratzeak taldea partidan berriro sartzea eta azkenean aldapa goran zegoen partida irabaztea ekarri du. Azkeneko emaitza Ordiziak 32 eta Goierrik 24.

Konpartitu:

Azken albisteak

GOIERRIKO KIROL TEKNIKOA
Txindoki taberna
ORBINOX
EUROPA FM
Eroski