Albisteak

BIOK2.COM ORDIZIA TALDEAREN MEREZI GABEKO PORROTA BASKONIAREN AURKA.

2016/11/13 - BIOK2.COM ORDIZIA TALDEAREN MEREZI GABEKO PORROTA BASKONIAREN AURKA.

Ordizia K.E.. Jardunaldi goraberatsua lehen taldeak bizitakoa Gazteizerako irteeran. Jokalekuan ikusitakoaren arabera malkartsua izan zela esan genezake, nahiz eta istriputzat kontsideratu dezakegun. Biok2.com Ordizia taldeak partida bigarren sailkatu moduan begiratzen zuen denboraldi hasiera ona eduki eta gero, bitartean Fundación 5+11 taldea, mailako liderrak jokatutako lau partidak irabazi zituen. Partida beraz gailurreko duelu moduan ikusten zen, jokalekuan intentsitatearekin eta aulkian taktikarekin. Lehen laurdenekoa oso berdindua egon zen, defentsa erasokorrak erasoen gainetik. Bi taldeak elkar errespetatzen dira eta aurkariaren potentziala ezagutzen dute eta, beraz, ez da egon kontzesiorik. Lehen laurdenekoaren amaieran etxekoek bi puntuko abantaila zuten ordiziarren kontra, 15 eta 13. Bigarren laurdenekoan liderrak erosoago jokatu zuen, ordiziarrek defentsa mantentzen zuten baina markagailuan ez urruntzeko beharrezkoak zituzten zenbait erasoetan kale eginez, etxekoek hauxe baliatu zuten saskiratzerako orduan trebetasunarekin 24 puntu lortzeko txokokoek 16 bakarrik lortu zituztelarik. Partidaren erdialdean 39 eta 29 etxekoen alde. Aurreikuspenak betetzen ari ziren eta partida berriro hastean gauzak argituko ziren. Ordiziarrak solteago irten ziren, ondo jokatzen, eta baloi guztiak borrokatuz, jokaleku guztian zehar, bereziki saski azpian,hau baitzen arabarrek menderatzen ez zuten esparrua. Txokokoak markagailuan gerturatzen ziren, abantaila murriztu zuten 6 puntura geratu arte, eta aurkaria ez zen eroso sentitzen. Partiduan gertatutakoa ikusita azkeneko momentuan argituko zen partida zirudien, lidertza lortzeko borrokan diharduten bi taldeak ikusita. Badaude, egoera hauen aurrean, oharkabean pasa beharko liratekeen pertsonak, epaileak alegia. Partida ondo zeramaten, lidertza eskuratzeko jokalarien arteko ohiko liskarrekin, bi aldeetatik zenbait iskanbila baina partida ez zen inoren alde jartzen. Halere, zenbait epaileek kirolari inolako mesederik egiten ez dion protagonista izan nahi dute. Hirugarren laurdenekoaren amaieran, epaileak jokalari urdin baten falta teknikoa seinalatu du nahiz eta horrelako liskar batean beti bi jokalarik parte hartu, hori dela eta ordiziarren entrenatzaileek azalpenak eskatu dituzte, epaileak protagonismoa hartzen du eta entrenatzaileei bi falta teknikoa seinalatzen dizkie eta aulkitik kanporatzen dute. Hori gutxi balitz araudiaren urraketa honi bi jaurtiketa libre dagozkie jaurtiketen lerrotik, baina arabarrek hiru aldiz jaurti zuten. Nahiz eta horrela izan, hirugarren laurdenekoa 58 eta 52koarekin amaitzen da. Txokokoek abantaila sei puntura jaisten dute eta bazirudien arabarrez aparte, beste norbaitek erreakzio hau gelditu nahi zuela.

Egoera honen aurrean ordiziarrek ez zuten amore eman, nahiz eta jakitun ziren jokaldiak era desberdinean epaitzen zirela, amaierarako bost minutu falta zirenean txokokoek sei puntuz galtzen zuten, jokalekuan aurkari asko zegoen eta azkeneko laurdenekoa eta horrekin partida osoa galdu zuten 90 eta 71, markagailuari dagokionez zeren eta teknikari dagokionez garaile irten ziren, 0 Fundación 5+11rentzat (Baskonia) eta 5 urdinentzat. Arestian aipatu bezala horrelako protagonistek ez diote mesederik egiten saskibaloiaren kirolari. Baskoniak ez du behar inolako aldeko traturik jokalari zoragarrik dituelako, guztiz konpentsatuta eta maila honetako edozein partida aurrera atera dezaketen kalitate handiko jokalariak. Halere, ezin dira aurkarien trebetasunak alde utzi, azken batean maila berean lehiatzera irtetzen direlako. Partida honetaz gain ikusiko dugu zeintzu diren epaileek beste partidetan hartutako erabakien ondorioak.

Bigarren taldeak Majorin jokatu zuen ostiralean donostiako Bosteko taldearen aurka. Miken taldeak partida serioa jokatu zuen, jokalekuan ondo kokatuta eta batzuetan presa handiegiarekin, garaipena lortzeko sortzen den antsietatearen ondorioz. Lehen laurdenekoa kontrolpean izan zuten, joko alderdi desberdinak menderatuz, erasoko trantsizio azkarrekin, defentsan kontzentratuta eta partaidetzazko eraso estatikoa honekin hausten baitzuten donostiarren defentsa ordenatua. Lehen laurdenekoaren amaieran markagailuak Miken aldeko 13 eta 5ekoa erakusten zuen. Bigarren zatian defentsaren desoreka etorri zen, esan bezala partida bukatu baino lehen irabazi nahiagatik. Halere, partida irabazteko 40 minutuak jokatu behar dira eta luzapena, balego, beraz aurkariek etxekoen kontzentrazio falta baliatu zuten 8 puntuko desabantaila mantentzeko. Partidaren erdialdean markagailuak 25 eta 17koa erakusten zuen ordiziarren alde. Hirugarren laurdenekoan txokokoek jokoaren agintea hartu dute berriro, baloi jabetzak optimizatuz eta kanpotarren erasoak indargabetuz bere abantaila zazpi puntu gehiago haunditzeko, 42 eta 27. Partida bideratua zirudien azkenik baina azkeneko laurdenekoan jokoan presak agertzen dira berriro eta hartutako erabaki desegokiak direla eta Bosteko taldeak desabantaila hiru puntura jaitsi zuten. Partidaren amaieran Ordiziak 56 eta Bostekok 44. Emaitza ona da baina Mike arretaz ibili beharko da taldeak jasaten dituen gorabeherak zuzentzeko.

Emakumezkoen senior taldeak Majorin jaso zuen bigarren sailkatua, donostiako Summa Aldapeta taldea alegia. Urkijoren taldeak partida hasiera ona borobildu zuen, aurkarien erasoak sostengatuz eta partida serioa egiten ari zen taldea aurrez aurre hartuz. Partida atsedenaldira arte berdindua egon zen, txokokoak markagailuan atzean zihoazen zortzi puntu eskaseko aldearekin. Hortik aurrera, partida noraezean joan zen, urdiñen defentsa jokoz kanpo hartzen zuten eta gelditu ezinezko etengabeko kontraerasoak. Agerikoa da taldea hazitzen ari dela astero astero kirolaren ikuspuntutik eta horrelako partidetatik ere balorazio positiboa ateratzen dugu. Lehen zati ona ordiziarrentzat eta bigarren zatia gehiago ikasteko. Azkeneko emaitza Ordiziak 57 eta Summa Aldapetak 85.

Gizonezkoen junior taldea Astigarragara joan zen etxeko taldea hartzera, Petritegi Mundarro alegia. Izagirreren taldea azkar ari da mailara egokitzen. Partida guztiak lehiatzen ditu eta maila altua erakusten ari da. Jokatutako partida guztiak azkeneko laurdenekoan argitu dira. Hau ez zen desberdina izango. Izagirreren mutilek erakustaldi fisikoa egin zuten, teknikoki ere aproposa eta saskibaloi maila handia erakutsiz. Partida oso lehiatua izan zen, dena den bi minutu falta zirenean Astigarrakoek bi hiruko segidan saskiratu zituzten eta urdiñek ez zuten jakin erantzuten, hori dela eta errenta txiki hori partida amaierarte mantendu zuten. Azkeneko emaitza Petritegik 51 eta Ordiziak 44.

Emakumezkoen junior taldeak garaipen bikaina lortu zuen beti erasokorra den Ostadar taldearen kontra. Urkijoren taldea zazpigarrena zen eta bigarren sailkatuaren kontra jokatzen zuen. Beraz, partida konplikatua. Halere, urdiñek egindako partidaren irakurketa zoragarria izan zen, lehen zatian jokatutakoa erabakigarria izan zen partida irabazteko. Hiruko saskiratzeak erabakigarriak izan ziren kanpotarren ondo kokatutako eta abagune gutxi uzten zituen defentsa hausteko ordiziarren joko pizgarriaren aurrean. Hirugarren laurdenekoak guztiz aldatu zuen kanpotarren jokoa. Jokaleku guztian zehar egindako pressing defentsak eta saskiaren aurrean edukitako trebetasunak margailuan gerturatzea ahalbidetu dute horrela sailkapeneko bigarren postuan zergatik dauden azalduz. Estrategia aldatu beharra zegoen, beharrezkoa izango zen baloia edukitzea eta pressing-a hausteko irteera lasaitzea. Azkeneko laurdenekoa premisa hauekin, berdindua mantendu zen baina nahikoa izan zen helburua lortzeko. Azkeneko emaitza Ordiziak 56 eta Ostadarrek 52.

Gizonezkoen kadete taldeak errebalida zuen larunbatean Majorin donostiako Internacional taldearen kontra.Azkeneko denboraldietan hartu duten talde donostiarra faborito argia zen iragan denboraldiko emaitzak aztertuta. Hedadura fisikoa kanpotarren aldekoa zen eta azkeneko partidetan erakutsitako gaitasun teknikoa ere donostiarren aldekoa zen. Lehen laurdenekoa bi taldeen antolamendu argiarekin hasi zen. Donostiarrak, nagusitasun fisikoaren eta taldearen teknika hobearen jakitun hauxe baliatu nahi izan zuten. Ordiziarrek kanpotarren erasoak eusteko ahalegina egin zuten nola edo hala. Halere erralitatea oso bestelakoa izan zen. Urdiñek aurkari indartsuari aurre egin zioten defentsa itxi batekin, laguntza askorekin eta eraso ausart batekin, konplexurik gabe. Lehen laurdenekoan puntu bat gutxiagorekin amaitu zuten Ordiziak 13 eta Internacionalek 14. Partida berriro hastean eta amaierararte kokapen teknikoen borroka bihurtu zen, jokalekuko zentimetro bakoitzeko, azken batean aurrez aurre jokatutako partida. Berri zoragarria zale urdiñentzat, inolako dudarik gabe hazi egin direlako kirolaren ikuspegitik eta orain hasi direlako landutakoaren emaitzak biltzen. 40 eta 52ko porrotaren gainetik talde honen lan ona eta garapena nabarmendu behar dugu.

Bigarren urteko emakumezkoen kadete taldeak Zast Lizardi ZKE taldearen bisita jaso zuen. Ordiziaren garaipenak aurreikuspenak bete zituen bi taldeen sailkapena ikusita. Lehen laurdeneko berdindu batek talde ordiziarren erantzuna ekarri zuen, behin partidan sartu zenean, lehia arazo handiegirik gabe atera zuelarik. Denboraldi hasiera ona Andoniren taldearentzat. Partidaren amaieran markagailuak 53 eta 32koa erakusten zuen ordiziarren alde.

Gizonezkoen haurren taldeak Easo hartu zuen. Bi taldeek garaipen kopuru bera zuten partida hasi aurretik. Ordiziak landutako garaipena eskuratu zuen baina aurkariari irabazi nahiak eta aurkariaren jokoak, ez zion Mendiluzeren taldeari normalean erakusten duen jokoa egiten. Partidaren amaieran Hotel Castillo Ordiziak 37 eta Easok 33. Bestetik, Julen Zufiria jokalari ordiziarrak jasandako lesioa atsekabez jaso genuen eta espero dugu ahal den azkarren errekuperatzea.

Emakumezkoen haurren haundi taldeak Majorin jaso zuen Bera-Bera. Bi taldeak sailkapeneko erdialdean kokatzen ziren. Kasu honetan ez zen txokokoen eguna izan. Kanpotarrak azkartasunez jokatzen zuten, urdiñen defentsa desorekatuz espazioak itxi ez zituztelako. Desoreka txiki hauekin donostiarrek abantaila lasaia lortu zuten eta partidan erosotasunez aritzea ahalbidetu zien. Baina urdiñak saiatu ziren, erreakzioa iritsi zen, defentsa hobekuntza nabarmenarekin eta nahiz eta saskiratze errazak hutsegiten ziren ez zioten egoerari buelta eman. Bera-Beraren garaipen garbia 22 eta 40.

Emakumezkoen haurren txiki taldea Arrasatera joan zen etxeko taldea hartzera. Biak sailkapenean antzeko zeuden, ordiziarrak seigarren eta Arrasatekoak zazpigarren. Nagiak kentzea kosta zitzaien ordiziarrei eta partidan sartzea ere bai, hori dela eta etxekoek sei puntuko abantaila lortu zuten lehen laurdenekoaren amaieran 12 eta 6. Baina Markelen taldea esnatu zen eta defendatzen hasi ziren, erasoan irizpidearekin jokatzen, eta horregatik atsedenaldira 18ko berdinketarekin iritsi ziren. Partida berriro hastean berdindua egon zen eta amaieran markagailuak 30eko berdinketa erakusten zuen, beraz luzapena jokatu behar zen. Edozein hutsegitek urdiñen esperantzak honda zitzakeen eta amaierararte borrokan aritu ondoren garaipena arrasatekoen alde izan zen saskiratze bateko aldearekin. Ointxek 36 eta Ordiziak 34.

Konpartitu:

Azken albisteak

GOIERRIKO KIROL TEKNIKOA
Txindoki taberna
ORBINOX
EUROPA FM
Eroski