Albisteak

Atlético San Sebastian taldearen aurka irabazi eta gero bigarren postura igo da lehen taldea.

2016/09/11 - Atlético San Sebastian taldearen aurka irabazi eta gero bigarren postura igo da lehen taldea.

Ordizia K.E.. Atlético San Sebastian talde indartsuaren aurka lortutako garaipen ederra saskibaloiko lehen taldeak eskuratutakoa. Partida ondo hasi zen urdiñentzat. Lehenengo bi minutuak, guztiz gogorrak, bi taldeak elkar ezagutzen eta saskiratze aukera garbirik lortu gabe. 4. minuturako ordiziarrak 9 eta 2ko abantaila eskuratu dute, erasoko joko ona eta defentsa zoragarria eginez eta donostiarrak behartuz markagailuko abantaila honekin, nahiz eta errekuperatu eta 11 puntuko abantaila izatera iritsi zena murriztu eta lehen laurdenekoaren amaieran lau puntuko abantaila ikusten zen, 16 eta 20. Partida berriro ekitean, Mendiluze eta Sarasolaren mutilek ez zuten guardia jaitsi. Kontzentrazioak bideratzen zuen partida. Ordiziarrek baloi oso gutxi galtzen zituzten, ia beti erasoko jokaldiak ekintza on batekin amaitzen zuten, saskiratzea lortu edo ez, baina etxekoei aukera gutxi uzten zieten aurkarien erasoei erantzuteko. Atsedenaldian urdiñek abantaila bost puntura igo zuten, beraz markagailuak 29 eta 38koa erakusten zuen. Hamar minutuko hurrengo txandan ez zen izan Atleticoko kirolarien erreakzioa. Ordiziarrek partidari eusten zioten, defentsan fisikoki oso indartsu eta aurkariak pazientzia eta kontzentrazioa galtzen hasi dira. Txokokoek joko ona garatzen segitu dute, erasoko estrategia desberdinak burutzen pixkanaka pixkanaka zaila den aurkaria gainditzen hasteko. Hirugarren laurdeneko honetan abantaila beste sei puntuetan igo dute eta 43 eta 58koa agertzen zen markagailuan. Lana ia egina zegoen, aldea mantendu beharra zegoen, kontzentrazioa ez galdu, defentsan berdin jokatuz eta erasoan gozatuz. Eta horrela izan zen. Ordiziarrek ligako partidarik hoberena burutu zuten markagailuan 64 eta 87koa erakutsi arte horrela sailkapeneko bigarren postua eskuratuz.

Emakumezkoen senior taldea Donostiara joan zen Antigua Luberri taldearen kontra lehiatzera. Partida konplikatua Urkijoren neskentzat, denboraldi hasiera honetan txapelketa zorrotz honetara girotzen ari direlarik. Urkijoren taldeak partida ona jokatu zuen orokorrean. Txapelketan diharduten denbora honetan aurrerapen nabariak egin dituzte baina ez zen nahikoa izan garaipena etxera ekartzeko. Luberri taldea, askoz esperientzia gehiagorekin, lehen bi laurdenekoetan xahutu egin behar izan zen, baina partidaren beste denboretan ez zen despistatu. Azkeneko emaitza Luberrik 54 eta Ordiziak 34.

Emakumezkoen junior taldeak larunbatean jokatu zuen Majorin Zast Orioren kontra. Bi taldeak berdintuta zeuden garaipenei dagokienez jardunaldi honetara arte, beraz interesgarria zen garaipena lortzea aurkaria atzean uzteko. Urdiñen lehen laurdenekoa ametsezkoa izan zen. Eraso bikaina pilota beti zirkulazioan saskiratze leku egokia bilatzeko eta erritmo aldaketak saskiratzeak eta helburua lortzeko. Defentsa izugarri ona aurkariaren gainetik pasatzeko. Halere, partida berriro hastean kostako taldeak erreakzionatu zuen. Ordiziarrek partidan sartzea utzi zieten ez baitziren markagailuan urruntzen. Partida oso berdindua egon zen amaierarte. Azkeneko laurdenekoan markagailuan txandaketak egon ziren eta azkeneko emaitza bidegabeko 51 eta 53 kanpotarren alde.

Emakumezkoen haurren taldea Zarautzera joan zen bertako taldearen kontra lehiatzera. Mendiluze eta Villarren taldeak porrot latza jasan zuen iragan astebukaeran eta taldearen animoa nolakoa zen galdetzen genion gure buruari. Duda argitu genuen hasierako txistua entzun bezain pronto. Taldeak dakien bezala jokatu zuen, defentsan oldarkor, jokaleku osoan presioa egiten, horrela baloi andana berreskuratuz eta puntuak lortuz, erasoan solte, jario handiarekin eta jokoaz gozatuz. Diren taldea bezala jokatu zuten. Jokalari bakoitzak parte hartzen zuen erasoko jokaldietan, saskiratzeak edo pertsonalak lortuz. Atsedenaldian markagailuak 14 eta 36koa erakusten zuen ordiziarren alde. Partida bideratua zegoen nahiz eta azkeneko txistura arte ez amaitu. Neska hauek, halere, beti martxan daude eta partida berriro hastean ere urdiñek menperatu zuten. Partidaren amaieran markagailuak 31 eta 64koa erakusten zuen ordiziarren alde, eta zale batek aipatu zuen bezala, zoragarria da talde hau jokatzen ikustea.

Konpartitu:

Azken albisteak

GOIERRIKO KIROL TEKNIKOA
Txindoki taberna
ORBINOX
EUROPA FM
Eroski