Albisteak

Lehenengo taldeak merezitako garaipena lortu zuen Getxoren aurka

2016/02/11 - Lehenengo taldeak merezitako garaipena lortu zuen Getxoren aurka

Ordizia K.E.. Merezitako garaipena saskibaloiko lehen taldeak lortutakoa Majorin Getxoren aurka. Taldea kontzentratuta sartu da partidan, iragan astebukaerako porrota ahaztu nahiean eta goiko taldeetatik gertu egoteko beharrezkoa zen garaipena. Lehen minututik Mendiluze eta Sarasolaren taldea jokatzeko gogoarekin irten zen jokalekura. Ez zegoen elkar ezagutzeko denborarik eta erritmoa ezartzen saiatu ziren partida hasieratik. Erasorako aukera onak eta saskipeko borroka izan ziren aurreneko hamar minutuetako ezaugarriak. Bisitariak ordiziarren jokoari eusten zioten eta hiruko jaurtiketetan izandako zortearekin ez zuten markagailuan ihes egiten. Lehen laurdenekoaren amaieran Ordizia taldea nagusi zen 26 eta 19ko markagailuarekin. Hamar minutuko bigarren txandan etxekoek jokoa eta partida menderatu zuten. Ez zuten, ordea, markagailuan urruntzerik izan baina ez zieten utzi bizkaitarrei, inondik inola ere, markagailuan gerturatzea. Saskibaloi ona, erraza eta ikusgarria ikusi ahal izan genuen. Atsedenaldian markagailuak 44 eta 35ekoa erakusten zuen Ordiziarren alde.

Majorira hurbildu ziren zaleek ezin izango zuten partida berriro hastean gertatuko zena aurreikusi. Txokokoek kontzentrazioa galdu zuten 3-4 minutuetan eta kanpotarrek hauxe baliatu zuten markagailuan gerturatu eta aurre hartzeko 4 puntuko abantailarekin. Beste partidetako mamuak agertzen hasi ziren baina kasu honetan oraindik partida zati handi bat geratzen zen egoera berriro bideratzeko. Etxekoen aulkiko aholkuak egokiak izan ziren egoeraren jakitun ziren kirolariak hitzez adoretzeko. Ordiziarrak erreakzionatu zuten eta hirugarren laurdenekora berdinketarekin iritsi ziren, 60 eta 60. Hamar minutu falta ziren jokatzeko eta dena erabakitzeke zegoen, baina etxekoek erakutsitako jarrera oso adierazgarria zen. Lehen segundutik aurkaria presionatu zuten bere jokalekuan eta paseak ematerako orduan huts egiten hasi ziren. Txokokoek baloi pila eskuratu zituzten, errebotearen jaun eta jabe bihurtu ziren bi saskipeetan eta bat-baten kontrako aukerak sortu zituzten, erraz gailentzen zirelarik. Guzti honi, hirukoetan izandako zortea ere batu behar zaio hamairu puntuko alderarekin partida borobiltzeko adierazgarria. Azkenean markagailuan Ordiziak 91 eta Getxok 78.

Bigarren taldea Urretxura joan zen Goierri taldearen aurka lehiatzeko. Miken mutilek ez zuten bere partidarik onena egin. Bigarren laurdenekoa garrantzitsua izan zen. Lehen laurdenekoan txokokoek etxekoen jokoa gelditu zuten baina ez zituzten erasoko helburuak azkartasunez betetzen, saskiratzeak alegia, nahiz eta etxekoak lotu defentsa egokiaren bidez. Lehen laurdenekoaren amaieran Goierrik 13 eta Ordiziak 9. Baina bigarren laurdenekoan ordiziarrak ahul aritu ziren defentsan, erasoan nahastuta, eta aurkariak abantaila handiago ez hartzeko ideiarekin erabaki txarrak hartu zituzten. Gainera laurdenekoa honetan 3 puntu bakarrik sartu zituzten eta honek egoera okertu zuen. Azken finean ondorio asko ateratzeko partida, taldearen norabidea zuzentzeko. Azkeneko emaitza Goierrik 59 eta Ordiziak 34.

Emakumezkoen senior taldeak Eskoriatza taldea jaso zuen Majorin. Partida lehiatua izan da lehenengo bi laurdenekoetan eta Ordiziak garaipenerako norabidea aurkitzen ez zuen Eskoriatza taldeari aurre egin dio, txokokek zaila jarri diote. Defentsako joko ona etengabeko eta ondo sinkronizatutako blokeo erreleboekin. Erasoan etengabe bi taldeen jokaldi egokiekin. Hirugarren laurdenekoaren hasieran urdiñak zazpi puntura zeuden baina oraindik irabazteko aukerekin. Dena den, hemendik aurrera ordiziarrek jaurtitakoak ez zuten saskian sartu nahi. Eskoriatzakoek aukera baliatu zuten markagailuan urruntzeko eta partidan gora joatea ez zen posible izan. Partidaren amaieran Ordiziak 28 eta Eskoriatzak 45.

Gizonezkoen junior taldeak partida ona egin zuen nahiz eta etxean Andoaingo Ganbara Junior taldearen kontra galdu. Etxekoek partida argia jokatu zuten antzekoa den talde baten aurka, eta partida berdindua egon zen.Azkeneko bi minutuetan hartutako erabakiekin garaipenak ihes egin zien etxekoei, nahiz eta bestalde bide honetik doazela adierazi. Azkeneko emaitza Ordiziak 39 eta Ganbarak 43.

Emakumezkoen junior taldek porrota eskuratu zuen Errenteriara egindako irteeran, 51 eta 39ko markagailuarekin. Urkijok zuzentzen dituen nesken taldeak kalitate eta joko ona erakusten du baina handicap handia izan zuten, aurkariak altuera handiagoa zuten. Erreboteak lortzeko arazoak eta hasieran puntuak lortzeko izan zituzten zailtasunek txokokoak kondenatu zituen. Azkenean markagailuak 51 eta 39koa erakusten zuten etxekoen alde.

Gizonezkoen kadete taldea Tolosara joan zen bertako taldearen kontra lehiatzera. Ordiziarrak, momento horretararte garaipenak bakarrik lortu dituztenak, Tolosara joan ziren adorez beteta baina tolosakoek beti talde lehiakorrak dituztela jakinda. Partida ondo hasi zen urdiñen intereserako eta bigarren minuturako 2 eta 9ko partziala lortu dute. Arrueren mutilek ondo defenditzen zuten lekua galdu gabe eta tolosarrak erasoan harrituz. Lehen laurdenekoaren amaieran bost puntuko abantailarekin iritsi dira, Tolosak 13 eta Ordiziak 18. Partida berriro hastean ordiziarrak jokoa eta markagailua kontrolatzen dute bigarren eta hirugarren laurdenekoan. Ordiziarren abantaila 6-10 puntu bitartekoa da, jokoa kontrolatzen dute eta beraz partidaren tempoa ere bai. Halere azkeneko hamar minutuetan urdiñen helburuak zapuzten dira. Tolosarrak jokaldiak lotzen hasi ziren, defentsa-erasoko trantsizio azkarrak egiten eta txokokoak kontraoinean hartu zituen. Gure mutilek erantzuna ematen saiatu ziren, baina batzuetan presagatik besteetan erabaki okerrak hartzeagatik ez zuten jokoa kontrolatzen jakin eta tolosako taldearen aurrean amore eman zuten. Partidaren amaieran Tolosak 64 eta Ordiziak 57.

Emakumezkoen bigarren urteko kadete taldea Beasainera joan zen Arri BKl taldearen kontra lehiatzera. Lehenengo hiru laurdenekoak parekoak izan dira. Bi taldeak elkar ezagutzen dira hainbat partida jokatu eta gero eta, hori dela eta, ez da erraza aurkaria ustekabean harrapatzea. Partida beraz bide normaletik bideratu da azkeneko laurdenekorarte non Andoniren neskek pausu bat gehiago eman dute, beste martxa bat eman diote partidari, intentsitate handiagoarekin defenditu dute, erreboteak argitasun gehiagorekin jokatu dituzte eta aurkaria gainditu dute partida on baten ondorioz. Partidaren amaieran Beasainek 35 eta Ordiziak 44.

Lehen urteko emakumezkoen kadete taldeak Añorga hartu zuen. Talde honek bi garaipen lortu ditu bi partidetan. Balantze ona beraz Jon Villarrek zuzentzen duen taldearentzat, forma onean aurkitzen dira eta hori jokalekuan antzematen da, erraztasun handiz jokatuz ,aurkariaren erasoak igarriz eta jokalekuan gozatuz. Errezeta ona garaipen bikain baterako. Ordiziak 37 eta Añorgak 31.

Errendimenduko emakumezkoen haurren taldeak ezin izan zuen garaipena lortu Hondarribia on baten kontra. Ezagutzen dugu talde honen izaera garailea baina kasu honetan porrot zorrotza jasan zuen. Kanpotarrek talde-lana uztartu zuten, azkarrago jokatu zuten, kontraeraso garbiak sortuz eta gure jokalariek saskiratzeari begirako defentsan zirrikiturik utzi gabe. Gure nesken alde izaera eta partida inoiz ez galdutzat ematea. Hausnartu eta ikasteko partida. Azkeneko emaitza Ordiziak 19 eta Hondarribiak 51.

Gizonezkoen haurren taldeak ezin izan zuen aldekoa zuen partida irabazi. Zufiriak zuzendutako mutilek joko ona egin eta gorputza xahutu dute, partidaren bi herenak kontrolatuz hamabi punturainoko abantailarekin, hirugarren laurdenekoaren amaieran 32 eta 44 urdiñen alde. Azkeneko hamar minutuko txanda ulergaitza izan da. Donostiako Larramendi taldearen defentsa eta eraso bikaina, ordiziarrak ezustean harrapatu dituena askotan eta horregatik hiru puntu bakarrik erdietsi dituzte laurdeneko honetan. Azkeneko emaitza Larramendik 50 eta Ordiziak 47.

Bigarren urteko emakumezkoen haurren taldeak garaipen ederra lortu du Donostiako Lizeo Santo Tomasen kontra. Braisek zuzendutako neskek bigarren garaipena segidan erdietsi dute bilakaera handia izan duen taldean. Talde honek izaera propioa edukitzen hasi da, geroz eta talde kutsu handiagoarekin eta egoera zailak zuzentzeko baliabideekin. Defentsan hobekuntza nabarmena, aurkariei zaila egiten zaie saskiratzea, urdiñen defentsa erakustaldiaren erakusgarri. Joko hau jokalekuan zabaltzen denean aurkariari joko garbia ekiditen dio, kasu honetan bezala, saskiratze aukera garbiak oztopatzen ditu eta horrela gure neskek partida irabazi dezakete. Partidaren amaieran markagailuak urdiñen aldeko 23 eta 43koa erakusten zuen.

Emakumezkoen infantil txiki taldeak bere lehen garaipena lortu zuen Soraluce-Bergararen kontra. Garaipen ederra Markelen neskentzat etxeko debutean eta etxeko zaleen aurrean. Taldea osatze prozesuan aurkitzen da baina Bergarako taldeari aurre egin zion eta gainera, markagailuan zein joko alderdi desberdinetan, garaituak izan ziren. Ordiziarren defentsa bikaina, izaeraz betea eta saskiratze alderdiak ondo hedatuz. Partidaren amaieran Ordiziak 28 eta Soraluce-Bergarak 12.

Konpartitu:

Azken albisteak

GOIERRIKO KIROL TEKNIKOA
Txindoki taberna
ORBINOX
EUROPA FM
Eroski