Albisteak

LEHEN TALDEAREN PORROTA MARIANISTASEN AURKA

2016/10/26 - LEHEN TALDEAREN PORROTA MARIANISTASEN AURKA

Ordizia K.E.. Ez zuten lortu, lehen taldeak bere partida galdu zuen arabako lurrei egindako bisitan. Arabakoak, Marianistas taldea, aurkariari zirrikiturik uzten ez duen talde serioa da eta ez du jokoaren intetsitatea galtzen partidaren berrogei minutuetan. Ordiziarrak, aurkariaren ezaugarrien jakitun izanik, jokalekura kontzentrazio handiarekin eta garaipenak eskaintzen dituen bi puntuen saria nahi zuten. Lehen laurdenekoa partida osoa bezala berdindua egon da, bi taldeen erasoak defentsa irmoekin, ordiziarrak ordea, nahiko indibidualistak izan dira, taldekidearen laguntza bilatu gabe eta akats honek azkenean porrotera eraman ditu ordiziarrak. Halere, lehen laurdenekoaren partziala, 21era berdinketa eta bigarrenarena, 22 eta 20 Marianistasen alde, ez zuen irabazle argirik eskaintzen. Partida berriro hastean ez zen ezer aldatu, ordiziarrek ez zuten talde lana indartzeko jokoa bilatzen, batez ere aurkarien meritua izanik, halere arabarrak ez ziren markagailuan urruntzen eta azkeneko minutuetaraino parean egon ziren, arabarrek irabazi zuten arte. Azkeneko emaitza 90 eta 83 Marianistasen alde.

Bigarren taldeak Zarautz Sharks taldea jaso zuen Majorin ostiralean. Miken mutilek garaipenen kutxa ireki zuten, sufritzen ordea, partida guztiak oso lehiatuak direlako. Taldea, orokorrean, ondo egon zen. Lehen zatian oso ondo jokatu zuten eta 10 puntuko abantaila izatera iritsi ziren, 33 eta 23. Berriro ekitean aurkariak erreakzionatu zuen eta urdiñen gainetik pasa zen zurrunbiloa bezala eta hauek ez ziren gai izan aurkaria kontrolatzeko. Berriro ere lanean hasi beharra eta aurrez egindako akatsak zuzenduz, luzapena lortzen da ozta-ozta. Saria gertu zegoen. Ordiziak gora egin zuen partidaren azkeneko uneetan eta inertzia horretaz baliatzea ezinbestekoa zen. Beraz, luzapenean eta lana eginda urdiñen intereserako aldekoa den markagailua borobildu zuten. Partidaren amaieran Ordiziak 65 eta Zarautz Sharks taldeak 61.

Emakumezkoen senior taldea Donostiara joan zen Summa Aldapeta taldearen kontra lehiatzera. Talde ordiziarrak hazitzen eta mailara egokitzen segitzen du. Lehen partidako lehen laurdenekoa egoki lehiatu bazuten, kasu honetan partida ez zen argi egon azkeneko hamar minutuetararte. Taldea trinko zebilen eta zenbaitzutan joko ona ageri zuen. Baloia irizpide argiarekin mugitzen dute, laguntzak ematen dira eta jokaldi zoragarriak nabarmentzen dira baina zenbait baloi galtzea eta behartu gabeko akatsek egindako lan ona zapuztuko dute momento batzuetan. Aurkariak hutsune hauetaz baliatzen dira eta alderdi hau aldatu beharrekoa da ordiziarrak eboluzionatzen doazen heinean. Partidaren amaieran Summa Aldapetak 43 eta Ordiziak 33.

Emakumezkoen junior taldeak aurkari zaila zuen, probintziako garaipena lortzeko izangaia den Bera-Bera taldea. Urkijoren neskek partida fisikoaren ikuspegitik desabantaila handiarekin jokatu dute, beste partida batzuetan joko ona eta gorputz eta arima aritzearekin gailendu dira baina kasu honetan ez da nahikoa izan etxekoei irabazteko. Azkenean Bera-Berak 61 eta Ordiziak 28.

Gizonezkoen junior taldea garaipena lortzetik gertu geratu zen liga honetako bere lehen partidan. Easo taldea nagusi izan zen markagailuan eta jokalekuan erakutsitako sentsazioekin ordiziarrek amore eman zuten. Atsedenaldian markagailuak 19 eta 15ekoa erakusten zuen donostiarren alde, txokokoak partidan zeuden eta horrela mantendu ziren azkeneko hiru minutuak arte non Easo azkeneraino mantenduko zuen errenta lortu zuen. Azkeneko emaitza Easok 47 eta Ordiziak 39.

Gizonezkoen kadete taldeak Mondragon Unibertsitatea taldea jaso zuen Majorin larunbatean goizeko 9:15etan. Momentuz lortutako emaitza onek, bi garaipen bi partidetan, partida ikusteko hain goiz joan ziren zaleak adi-adi zituen. Etxekoei kosta egin zitzaien partidan sartzea. Lehen laurdenekoan bi taldeak pareko aritu ziren eta ez zen irabazle argirik antzematen. Asko izan ziren erasorako aukerak baina ez batak ez besteak ez zuten saskiratzerik lortzen, dena den, lehen laurdeneko honetan kanpotarrek asmatu zuten gehiago eta markagailua bi puntuko aldearekin menderatu zuten, 6 eta 8. Partida berriro ekitean bi taldeek saskiratze gehiago lortu zituzten eta nahiz eta defentsan egoki aritu, ordiziarrak gailendu ziren saski azpian atsedenaldira 21eko berdinketarekin iristeko. Hirugarren laurdenekoa erabakigarria izan zen, etxekoen defentsa nabaritu zen kontzentrazio bikaina mantenduz eta aurkaria saskiratze hautu desegokiak egitera behartuz, horrela ez zuten inolako saririk lortzen eta hauxe baliatuz 9 puntuko abantaila lortu zuten eta azkeneraino mantendu zuten nahiz eta kanpotarrek buelta ematen saiatu eta 3 puntura gerturatu. Azkenean Ordiziak 55 eta Mondragon Unibertsitateak 46.

Lehen urteko emakumezkoen kadete taldeak Eskoriatzako taldeari egin zion bisita larunbatean. Jonviren neskek hasiera ona eman diote denboraldiari eta lehen laurdenekoan maldan gora jarri zitzaien partidari buelta eman zioten (11-4), baina bigarren laurdenekoan taldea berregin eta markagailura 19ko berdinketarekin iritsi ziren. Atsedenaldiaren ondoren bi taldeak pareko eta hamar minutu falta zirenean markagailuak 28 eta 30 erakusten zuen. Urdiñen defentsa trinkoak azkeneko zatian bederatzi puntuko abantaila mantentzea ahalbidetu zuen (33-42) hiru minutu falta zirenean. Baina azkar aritzeak eta erasoan erabaki txarrak hartzeak garaipenarekin amestea ahalbidetu zien etxekoei nahiz eta azkenean ordiziarren defentsak maila ona erakutsi eta sei puntuz irabazi, Eskoriatzak 36 eta Ordiziak 52

Errendimenduko emakumezkoen haurren taldeak garaipen ederrarekin hasi zuen liga. Mendiluze eta Villarren neskak Urretxura joan ziren Goierri mendean hartzeko, aurredenboralditik ezagutzen zuten taldea eta zorte bera edukiz lehen ligako partida honetan. Hasiera gogorra izan da, urretxuarrak intentsitate handiarekin defenditu dira eta ordiziarrei kosta egin zaie baloia azkartasunez mugitzea. Defentsan ondo aritu badira ere urdiñek azpitik bukatu dute lehen laurdenekoa, 9 eta 7. Hamar minutuko bigarren txanda antzekoa izan da. Saskiratzean gehiago asmatzearekin markagailuak atsedenaldian 22 eta 21ekoa erakusten zuen. Berriro ekitean ez zegoen garbi nork irabaziko zuen baina ondo jokatutako azkeneko laurdenekoak ordiziarrak sei puntuko abantaila lortzera eraman ditu lehenengo, gero hamar puntukoa eta azkenean 17 puntuko abantaila lortu dute. Amaieran Goierrik 32 eta Ordiziak 49.

Bigarren urteko emakumezkoen haurren taldeak beti zaila den Askatuak taldea jaso zuen Majorin. Zortzi ziren partidara etorri ziren Braisen neskak, bajak direla eta, bost izanik barruko jokalariak, beraz partida hasi baino lehen urdiñak nahiko desorekatuta zeuden. Dena den, neskek izaera erakutsi zuten , partida ona burutuz eta azkeneko laurdeneko bikaina eginez. Amaieran markagailuak 21 eta 46 erakusten zuen donostiarren alde.

Lehen urteko emakumezkoen haurren taldeak larunbatean izan zuen debuta Eskoriatzaren aurka. Markelen neskei asko kosta zitzaien partidan sartzea, defentsan gainetik pasa ziren eta erasoan ez zuten beraien lekua topatzen, gainera saskiratzeak ez ziren sartzen eta atsedenaldirako Eskoriatzaren abantaila 19 punturaino iritsi zen. Bigarren zatia desberdina izan zen. Urdiñek saskiratzeak ekiditen zituen nerbioak eta hartutako erabaki bidegabeak gainetik kendu zituzten eta defenditzen hasi ziren eta irizpide argiagoarekin jokatzen eta horrela azkeneko bi laurdenekoetan puntu kopurua orekatu zuten. Azkenean lehen laurdenekoan galdutako partida baina taldeak bigarren zatian, bai jokoagatik baita erakutsitako gogoengatik ere, ilusioa sortzen duen taldea da. Azkeneko emaitza Eskoriatzak 37 eta Ordiziak 15.

Konpartitu:

Azken albisteak

GOIERRIKO KIROL TEKNIKOA
Txindoki taberna
ORBINOX
EUROPA FM
Eroski