Albisteak

LEHEN TALDEAREN GARAIPENA SASKIBALOI LIGA HASTEKO.

2016/10/16 - LEHEN TALDEAREN GARAIPENA SASKIBALOI LIGA HASTEKO.

Ordizia K.E.. Liga hasiera ona lehen taldearentzat aurkari gogor baten kontra irabazita, Iraurgi taldea. Partidaren hasiera ez zen izan, ordea, urdiñen intereserako ona. Partidan sartzea kosta egin zitzaien, Iraurgi taldea oso erasokor aritu zen defentsa ekintza guztietan eta etxeko taldea nahastuta zebilen. Txokokoak atzetik ibili ziren lehen laurdeneko osoan 9 puntura ere, nahiz eta lau puntura geratu azpeitiarrek lau segundu falta zirenean hirukoa sartuta. Berriro ekitean partida pixkanaka aldatzen joan zen. Mendiluze eta Sarasolaren mutilek zalegoaren aurrean lehen partida jokatzearen erantzunkizuna gainetik kendu eta saskibaloi ona egiten hasi ziren. Defentsako erreboteez jabetzen hasi ziren, defentsako intentsitatea handitu zuten aurkaria saskitik urrun mantenduz eta saskiratze erosoak ekidinez, nahiz eta urrutiko saskiratzeetan trebetasun handia erakutsi. Zaleak partidaz gozatzen hasi ziren. Azkeneko bi minutuetan bigarren laurdenekoa bideratu zuten eta urdiñek estutzen jarraitu zuten atsedenaldirako 8 puntuko abantaila lortuz, 48 eta 40.

Hirugarren laurdenekoa urdin kolorekoa izan zen aurkaria kontrolatuz bere onetik atera arte. Iraurgik, gure taldeak behin eta berriz gainditzen zuen defentsa gogorra erakutsi zuen eta erasoko erreboteak ere lortzen zituzten. Jokalari eta zaleek partida gozatzen zuten. Hirugarren laurdenekoaren amaieran markagailuak 61 eta 47 adierazten zuen. Azkeneko hamar minutuetan Ordiziak jokalekuan agintzen zuen, jokoaren alde desberdinak menderatzen zituzten eta garaipena argia zirudien arren ez zuten amore eman eta partidan 23 puntuko abantaila izatera iritsi ziren, baina…bost minutu falta zirenean erlaxazioa iritsi zen, baloiaren jabetzak ez ziren hain argiak, hartutako erabakiak ez ziren egokiak, baloi pare bat galtzen dituzte, defentsan zenbait akats egiten dira, eta zenbait pertsonal egon ziren. Guzti hauek baliatu zituen Iraurgik markagailuan gerturatzeko. Nahiz eta partida arriskuan egon ez, jokalari zein entrenatzaileak pasa dena aztertzen dute eta hurrengo partidetarako azkeneko minutu hauek zuzentzen dituzte. Partidaren amaieran urdiñen garaipen garbia, 81 eta 74.

Emakumezkoen junior taldeak joko onari jarraipena eman zion bigarren garaipena segidan lortzeko, aurkari gogor baten kontra, Askatuak taldea. Lehen laurdenekoa elkar ezagutzeko izan zen. Bi taldeek erasoa menderatu nahi zuten, baina banan-banakoetan ez zegoen garbi nor izango zen irabazle. Partida oso berdindua zegoen eta indarrak ere pareko. Lehen laurdenekoaren amaieran markagailua donostiarren aldekoa izan zen, 9 eta 11. Bigarren laurdenekoan Urkijoren neskek joko bikaina egin zuten, tekniko mailan eta intentsitate handiarekin behin eta berriro Askatuak taldea garaituz, partida menderatu nahi zuten baina ezin izan zuten ordiziarren erauntsia gelditu. Atsedenaldira 9 puntuko abantailarekin iritsi ziren 24 eta 15. Partida berriro hastean kolorea urdiña zen. Talde donostiarrak bide guztiak erabiliz baloi guztiak borrokatzen zituen ordiziarren defentsa hausten saiatu ziren, donostiarren eraso bakoitza, intentsitate handiarekin baloi bakoitza lapurtzea, azkenik erasoa menderatzeko eta garaipenak eskaintzen zituen merezitako puntu guztiak lortzeko. Azkenean 50 eta 35 Ordiziaren alde eta segi lanean.

Gizonezkoen kadete taldea igandean Errenteriara joan ziren bertako Oiarso taldearen kontra lehiatzeko. Mutil hauekin Arruek eta Zufiriak egiten duten lan ona jokalekuan ikus daiteke jardunaldi bakoitzean. Mutilek saskibaloi oinarri onak dituzte, ikasteko gogo asko, irabazteko ere, eta talde bilakatzen ari dira, eta hauxe gozatu genuen Errenteriara gerturatu ginen zaleak. Aurkariak, fisikoki handiagoak, saskibaloi ona egiten zuen taldeak ustekabean harrapatu zuen, erreboteak ondo ixten zituen, defentsa ona egiten zuen, erasoan solte zebilen eta gainera kontzentrazio handia erakusten zuen jokalekuan. Amaieran Ordiziaren garaipena 43 eta 51.

Ligako hiru partidaz aparte astebukaera honetan beste bi lagunarteko partida jokatu ziren.

Lehenengoan, emakumezkoen haur mailako haundi kategorian Beasainek Ordizia hartu zuen. Braisen neskek partida ona jokatu dute orokorrean. Partida menderatu dute 35 eta 41eko markagailuarekin amaieran, estua iruditzen zaigun markagailua bi taldeen merezimenduak kontutan hartzen baditugu. Braisen neskek partida serioa jokatu dute, ordenatuta eta defentsa-eraso trantsizio egokiekin nahiz eta beti ez gauzatu. Defentsako zenbait hanka-sartzeekin eta zenbait saskiratze erraz hutsegiteagatik abantaila ez da handiagoa izan.

Beste lagunarteko partidan Ordiziako emakumezkoen haur mailako errendimenduko taldeak, denak lehen taldeko haur mailako neskak, bigarren urteko Beasainen nesken taldea hartu zuten. Partida lehiatua izatea espero zen eta bi taldeak gorputz eta arima ibiltzeak aurreikuspenak gainditu zituen. Mendiluze eta Villarren neskei kosta egin zitzaien partidan sartzea. Beasaindarren joko fisikoaren hedatzea urdiñek eskaintzen zuten joko teknikoaren kontrako abagunea zen eta azken finean honek eman zion garaipena txokokoei. Ordiziarrak aurre egin zieten fisikoki handiagoak diren kirolari hauei, ez ziren ikaratu eta azkar jokatu zuten, partidako aukerak nagusitasun teknikoarekin baliatuz, kontzentrazio handiarekin eta kontrako saskia erasotzeko nagusitasuna bilatuz saskiratzeak lortzeko eta honi defentsa bikaina batzen badiogu, beasaindarrek hirugarren laurdenekoan ez zuten saskiratzerik lortu, garaipena gure esku zegoen. Azkeneko emaitza Ordiziak 43 eta Beasainek 16.

Konpartitu:

Azken albisteak

GOIERRIKO KIROL TEKNIKOA
Txindoki taberna
ORBINOX
EUROPA FM
Eroski