Albisteak

BIGARREN TALDEAREN GARAIPENAK IHES EGIN DU

2016/05/10 - BIGARREN TALDEAREN GARAIPENAK IHES EGIN DU

Ordizia K.E.. Ulertzeko zaila den porrota bigarren taldearena. Taldeak ondo jokatu du, jokalari guztiak intentsitate handiarekin aritu dira. Laurdeneko parekatuenak bigarrena eta hirugarrena izan dira; bigarrena, Ordiziak puntu bakar batez irabazi du eta hirugarrenean Donostiako Alde Zaharra taldeak bi puntuko errenta lortu du. Miken taldeak defentsa maila ona duela erakutsi du, jokalariak lasai ibili dira defentsan eta aurkarien jaurtiketak markatzen zituzten nahiz eta hauek pronostiko guztien kontra saskiratu. Aurkarien saskian egoera oso kontrakoa zen, Ordizia lasai zebilen, kokaleku erosoetatik egin dute jaurtiketa baina saskiak Ordiziarrek jaurtitakoa botatzen zuen, ez zen gure eguna. Mikek azaldu bezala partida “pena bat izan da, eroso aritu gara, intentsitatearekin eta saskiratzeak lortzeko aukera handiekin, baina gaur ez dira sartu. Normalean irabaziko genukeen partida, gaur ihes egiten utzi diogu”. Azkeneko emaitza Alde Zaharra B 52 Ordizia 37.
Emakumezkoen senior taldeak porrotarekin hasi zuen denboraldia. Aurkaria, Donostiako Antigua-Luberri taldea, talde gogorra izan zen, harritsua, saskibaloirako oinarri egokiarekin eta, azken finean, ordiziarrei aurre egin eta puntuak eramatera etorri zen taldea. Lehen laurdenekoa oso berdindua egon zen. Defentsan zein erasoan txandaka aritu ziren bi taldeak. Urkijoren neskek aurre egin zioten maila honetan esperientzia gehiago duen eta emaitzak onak atera zituen taldeari. Partida amaieran markagailuak kanpotarren aldeko 16 eta 41ekoa erakusten zuen eta emaitza hau ez dator bat ordiziarrek erakutsitako ahaleginarekin. Animo eta lanean jarraitu.

Emakumezkoen junior taldeak garaipen zaila lortu zuen Hondarribia on baten kontra. Partida zaila zirudien batez ere ustekabeko lesio bat dela eta, Carla Leundarena. Lesio honek Urkijoren taldea errena utzi zuen. Halere, taldea bateratua dago eta egoera honen aurrean berregin da. Esan beharra dago ez dela erraza izan. Urdiñek ondo jokatzen zuten, ordenatuta, erasoan solte eta Hondarribia gelditzeko defentsan zenbait arazorekin. Hondarribiak partida zati haundi bat menderatu zuen, 23 puntuko abantaila lortu arte. Halere, urdiñen erreakzioa iritsi zen, aulkitik ondo zuzendua, hirugarren eta laugarren laurdenekoaren artean eta zazpi minututan bakarrik 22 eta hutseko partziala lortu zuen eta etxekoak buru-makur utzi zituen eta urdiñek buru-belarri sartu ziren partidan, azkenean 10 puntuko aldearekin partida irabazteko. Azkenean Hondarribiak 58 eta Ordiziak 68.

Gizonezkoen kadete taldeak bere debuta egin zuen larunbatean Lasarteko Oiarsoren kontra. Arrue eta Zufiriaren taldeak emaitza irregularrak izan zituen aurredenboraldiko partidetan. Baina larunbatean buelta eman zioten egoerari. Kanpotarrek aldeko zuten indarra ez zen nahikoa izan jokoan nagusitasuna erakutsi zuen Ordizia gailentzeko. Talde bezala jokatuz partida osoa menderatu zuten. Azkeneko emaitza 51 eta 27 urdiñen alde. Garaipen ederra beraz debutean.

Errendimenduko nesken infantil taldea iragan astebukaeran lehiatu zen aurredenboraldiko bere lehen partida, ligan berriro jaso beharko duen talde baten kontra, Urretxuko Goierri taldea. Iragan denboraldiko kanpaina zoragarriaren ondoren oso lehiakorra den errendimenduko ligara egin dute salto. Bertan partida gehienak esperientzia duten taldeen kontra izan beharko dira, beraz ikastea izango da helburu nagusia. Dena den, ezagunak dirak neska hauek duten izaera eta ezagutza teknikoak, horregatik, neska hauek ezustekoa eman diezaiokete edozein talderi. Larunbatekoa ez zen gutxiagorako izan. Gure neskak saskibaloian jokatzera irten ziren kantxara. Lehen laurdenekoan argi utzi zuten ez zirela goiz-pasa joan, ordenatuta jokatu zuten eta talde laneko disdirarekin. Ez zuten baloirik galdutzat ematen eta zuzentzeko kontu asko bazegoen ere jokoa alaia zen. Atsedenaldian 18 eta 30eko markagailuarekin iritsi ziren Villar eta Mendiluzeren neskak. Berriro hastean gidoi bera errepikatu zen, jokoa kontrolatzen zuten eta 16 puntuko abantaila izatera iritsi ziren. Hirugarren laurdenekoaren amaieran abantaila 11 puntukoa zen. Azkeneko laurdenekoan Urretxu etxeko taldearen defentsa asko indartu zen, duten hedadura handiagoa eta mailan duten esperientzia antzeman zen. Azkeneko emaitza 42 eta 46 txokokoen alde, beraz jarraitu hazten.

Konpartitu:

Azken albisteak

GOIERRIKO KIROL TEKNIKOA
Txindoki taberna
ORBINOX
EUROPA FM
Eroski