Historia

Saskibaloia 60.hamarkadan azaldu zen Ordizian La Salleko anaien eskutik. Lehen urte haietan saskibaloi taldeen jarduera ikastetxeen arteko txapelketetara mugatu zen. Haietako urte batean Gipuzkoako minibasketeko azpitxapeldun izatea ere lortu zuen talde batek. Emaitza hauek ikastetxeko arduradunak animatu zituzten jubenil mailan talde federatu bat osatzeko. Horrela heldu ginen 1970 urtera; J.Mª Oiarbidek zuzenduta ikasle izandako talde batek talde federatu senior bat osatzea erabaki zuten (gehienbat Txantxi kuadilakoak). Juan Iztuetak zuzendutako Villafranca U.C-aren laguntza garrantzitsua izan zuten hasiera hartan. Herrian izan zen harrera ona ikusita hurrengo urtean jubenil mailako talde federatua eratu zen nagusiki Itxaropena kuadrilako partaideez osatua. Hauen debuta Arrasaten izan zen Jose Felix Sarasolaren zuzendaritzapean eta lehen partidu hartan 43nako berdinketa lortu zuten Emilio Alvarezek azken segunduan lortutako saskiratze bati esker.

1977an lehen nesken taldea osatu ze Juanma Garate entrenatzaile zutela. Hala eta guztiz ere talde honek ez zuen jarraipenik izan ondorengo urteetan eta ez zen beste talderik izan 1981-a arte. Urte hartan Fernando Usabiagak hartu zuen taldea entrenatzeko ardura eta ondoren Aitor Etxeberriak ordezkatu zuen.

80. hamarkadan, saskibaloiak azkunde handia izan zuenean, senior taldea 2garren Mailara igo eta partidu handiak ikusi ahal izan ziren Beti-Alai Frontoian.

Majori kiroldegia eraiki zutenean taldea bere partidu naiz entrenamentuak bertan jokatzera pasa zen. Honek talde ezberdinentzat erosotasun handia ekarri bazuen ere, Beti-Alaien sortu ohi zen giro herrikoia galtzea ekarri zuen.

Hala eta guztiz ere, Majorin izan da senior taldeak inoiz lortu duen sailkapenik onena; bostgarren postua lortu zuen Bigarren Maila Nazionaletik EBA-ra igotzeko fasean.

Azken urte hauetan, aipatu urteetako kirol mailara iristea lortu ez bada ere, oso azpimarragarria da Ordizia Saskibaloia taldean jolasten dutenen kopurua.

ANEKDOTAK

Liburu oso bat idazteko aukera izango genuke ia 40 urte hauetan gertatu diren kontuak hemen aipatuz gero. Hala ere aipagarrienetako batzuk aurkituko dituzue ondoren. Hemendik gonbidapena luzatu nahi dizuegu zuek bizitakoak kontatu eta guri posta elektronikoz helarazteko.

• 80garren hamarkadan, Loyola Indautxuren aurkako partidu batean ordiziarren delegatuaren eta aurkarien entrenatzailearen artean hartu eman gogor xamar bat gertatu zen Beti-Alaien. Honen ondorioz ordiziarrei zigor gogorra ezarri zitzaien; bi partidu ordiziatik 150km-ra jolastu beharra eta 97.000 pezetako isuna. Zigor ekonomiko honi aurre egiteko herriko tabernetan "heltxetxuak" jarri ziren pezetako txanponak biltzeko asmotan. 20.000 pezeta bildu ziren baina Federazioak berria ezagutu eta, beste zigorrekiko eduki zezakeen eragina ikusita, 97.000 pezetako laguntza eman zion klubari isuna ordaintzeko.

• Nabarmentzekoa da gaur arte taldean saskiratze marka duena Aitor Imaz dela; 53 puntu lortu zituen partida batean (oraindik ere ondo gogorarazten du hau saskibaloiaren inguruko hizketaldietan).

• Gure gazteek bateren batean ere poliziarengandik "ihes" egin behar izan dute: talde jubenilaren lehen denboraldian Eibarren ia ia poliziak "harrapatu" zituen gure jokalariak. Universidad Laboral de Eibarren aurkako partida beroaren ondoren eibartarren entrenatzaileak polizia deitu zuen baina gure mutilak hauek heldu baina momentu batzuk lehenago irten ziren etxera bueltan.

• Gertakizun xalatuagoak ere izan ditugu; taldeko jokalari baten Arrasaten ipurdi erakustaldi ederra egin zien behin han bildutako jarraitzaileei. Gaur egun aita errespetagarria dugu pertsona hau eta beraz bere izen sekretuan gordeko dugu momentuz...

• Aipamen berezia merezi dute klubeko bazkariek; talde ezberdinetako jokalarientzat egun seinalatu izatera iristeraino.

• Ordiziatik saskibaloi jokalari handiak pasa dira, haien artean: Salva Diez, Iñaki Zubizarreta, Josean Kerejeta....baita gaur egun NBAn ari den José Manuel Calderon bera ere.

ESKERRAK

Ez dugu amaitu nahi urte guzti hauetan taldean lagundu duten guztiei esker beroenak eman gabe (entrenatzaile, laguntzaile, dendari,...). Aipamen berezia ere izan nahi dugu Pedro Etxarrirentzak; hainbat urtetan denbora asko eskaini baitio klubari gazteek gure kirola praktika dezaten.

Kluba

GOIERRIKO KIROL TEKNIKOA
Txindoki taberna
ORBINOX
EUROPA FM
Eroski