batek. Emaitza hauek ikastetxeko arduradunak animatu zituzten jubenil mailan talde federatu bat osatzeko. Horrela heldu ginen 1970 urtera; J.Mª Oiarbidek zuzenduta ikasle izandako talde batek talde federatu senior bat osatzea erabaki zuten (gehienbat Txantxi kuadilakoak). Juan Iztuetak zuzendutako Villafranca U.C-aren laguntza garrantzitsua izan zuten hasiera hartan. Herrian izan zen harrera ona ikusita hurrengo urtean jubenil mailako talde federatua eratu zen nagusiki Itxaropena kuadrilako partaideez osatua. Hauen debuta Arrasaten izan zen Jose Felix Sarasolaren zuzendaritzapean eta lehen partidu hartan 43nako berdinketa lortu zuten Emilio Alvarezek azken segunduan lortutako saskiratze bati esker. |
||
1977an lehen nesken taldea osatu ze Juanma Garate entrenatzaile zutela. Hala eta guztiz ere talde honek ez zuen jarraipenik izan ondorengo urteetan eta ez zen beste talderik izan 1981-a arte. Urte hartan Fernando Usabiagak hartu zuen taldea entrenatzeko ardura eta ondoren Aitor Etxeberriak ordezkatu zuen. |
|
80. hamarkadan, saskibaloiak azkunde handia izan zuenean, senior taldea 2garren Mailara igo eta partidu handiak ikusi ahal izan ziren Beti-Alai Frontoian. |
||||
|
Majori kiroldegia eraiki zutenean taldea bere partidu naiz entrenamentuak bertan jokatzera pasa zen. Honek talde ezberdinentzat erosotasun handia ekarri bazuen ere, Beti-Alaien sortu ohi zen giro herrikoia galtzea ekarri zuen. |
||
![]() |
Hala eta guztiz ere, Majorin izan da senior taldeak inoiz lortu duen sailkapenik onena; bostgarren postua lortu zuen Bigarren Maila Nazionaletik EBA-ra igotzeko fasean. |
||
Azken urte hauetan, aipatu urteetako kirol mailara iristea lortu ez bada ere, oso azpimarragarria da Ordizia Saskibaloia taldean jolasten dutenen kopurua. |
||