ANEKDOTAK Liburu oso bat idazteko aukera izango genuke ia 40 urte hauetan gertatu diren kontuak hemen aipatuz gero. Hala ere aipagarrienetako batzuk aurkituko dituzue ondoren. Hemendik gonbidapena luzatu nahi dizuegu zuek bizitakoak kontatu eta guri posta elektronikoz helarazteko. 80garren hamarkadan, Loyola Indautxuren aurkako partidu batean ordiziarren delegatuaren eta aurkarien entrenatzailearen artean hartu eman gogor xamar bat gertatu zen Beti-Alaien. Honen ondorioz ordiziarrei zigor gogorra ezarri zitzaien; bi partidu ordiziatik 150km-ra jolastu beharra eta 97.000 pezetako isuna. Zigor ekonomiko honi aurre egiteko herriko tabernetan "heltxetxuak" jarri ziren pezetako txanponak biltzeko asmotan. 20.000 pezeta bildu ziren baina Federazioak berria ezagutu eta, beste zigorrekiko eduki zezakeen eragina ikusita, 97.000 pezetako laguntza eman zion klubari isuna ordaintzeko. Nabarmentzekoa da gaur arte taldean saskiratze marka duena Aitor Imaz dela; 53 puntu lortu zituen partida batean (oraindik ere ondo gogorarazten du hau saskibaloiaren inguruko hizketaldietan). Gure gazteek bateren batean ere poliziarengandik "ihes" egin behar izan dute: talde jubenilaren lehen denboraldian Eibarren ia ia poliziak "harrapatu" zituen gure jokalariak. Universidad Laboral de Eibarren aurkako partida beroaren ondoren eibartarren entrenatzaileak polizia deitu zuen baina gure mutilak hauek heldu baina momentu batzuk lehenago irten ziren etxera bueltan. Gertakizun xalatuagoak ere izan ditugu; taldeko jokalari baten Arrasaten ipurdi erakustaldi ederra egin zien behin han bildutako jarraitzaileei. Gaur egun aita errespetagarria dugu pertsona hau eta beraz bere izen sekretuan gordeko dugu momentuz... Aipamen berezia merezi dute klubeko bazkariek; talde ezberdinetako jokalarientzat egun seinalatu izatera iristeraino. Ordiziatik saskibaloi jokalari handiak pasa dira, haien artean: Salva Diez, Iñaki Zubizarreta, Josean Kerejeta....baita gaur egun NBAn ari den José Manuel Calderon bera ere. |
||
ESKERRAK Ez dugu amaitu nahi urte guzti hauetan taldean lagundu duten guztiei esker beroenak eman gabe (entrenatzaile, laguntzaile, dendari,...). Aipamen berezia ere izan nahi dugu Pedro Etxarrirentzak; hainbat urtetan denbora asko eskaini baitio klubari gazteek gure kirola praktika dezaten. |
||