IRENE USABIAGA BALERDI |
|
ORDIZIA SASKIBALOIA: Zer postutan jolasten duzu zure taldean? IRENE USABIAGA: Base bezala jolasten dut . O.S.: Nolatan aukeratu zenuen saskibaloia kirol bezala? I.U.: Ni txikitan kirol askotara apuntatu nintzen, saskibaloia, futbola, txirrindularitza, igeriketa, atletismoa. Hauetako batzuk utzi egin ditut igeriketa eta futbola adibidez. Beraz, oraindik saskibaloia praktikatzen dut. Hala ere, gustuko izan arren, txirrindularitzara dedikatu nahi dut. Nire ustetan, hau izango da saskibaloian jolastuko dudan azken urtea. O.S.: Beste zer kirol dituzu gogoko? |
![]() |
I.U.: Denetik gustatzen zait. Baina gehienak txirrindularitza eta triatloia. O.S.: Zein dira zure taldetik eta klubetik gehien gustatzen zaizkizun gauzak? I.U.: Ba nire taldetik, ezagutzen garenez, ba, gure artean dugun konfiantza da gehien gustatzen zaidana.Eta klubetik ba ez dakit. ez diot kasu askorik egiten klubak egiten duenari. O.S.: Zer hobby dituzu? I.U.: Ez dut hobbyrik. O.S.: Orain arte saskibaloi taldean bizitako momenturik politena? I.U.: Puntu bategatik irabazitako partidua edo prorroga jolastu genuena, hau ere irabazitako partidua. O.S.: Zer helburu dituzue aurtengo denboraldian? I.U.: Ba ez dut uste inoiz gai honetaz hitz egin dugunik, baina nire ustetan gure maila duen edozein ekiporen berdintsuak, hau da, ahalik eta hobeen jolastea, dakiguna erakustea eta gero ikusiko da partidu asko irabazten baditugu beste helburu batzuk eduki daitezkeen. O.S.: Ikasketak zer moduz? Saskibaloiak arazorik ematen al dizu? I.U.: Ikasketekin ondo nabil, azkenaldi honetan arazotxo bat izan dut baina ez du zerikusirik saskibaloiarekin, ez dut uste astean ordu batekin ikasteko astirik izango ez duenik. O.S.: Zer asmo hemendik urte batzuetarako; unibertsitatera, Goierrira...? I.U.: Unibertsitatera joango naizela uste dut. Ez dakit ideiaz aldatuko dudan baina masajista izan nahi dut. O.S.: Gehien gustatzen zaizun saskibaloi jokalaria? Zergatik? I.U.: Michael Jordan, betidanik izan delako emaitza onak izan dituen jokalaria, aho guztietan ibiltzen dena eta Pablo Prigioni, TAUeko jokalari onena delako Scolarekin batera. O.S.: Oporretarako leku bat? I.U.: Ahalik eta urrutien. Baina Jamaika asko gustatzen zait. O.S.: Amets bat? I.U.: Olinpiada batzuetan parte hartzea eta mundu osotik ibiltzea, estatuak bisitatuz. O.S.: Ematen du Irenek ideiak oso garbi dituela... Zorte on!!! |
|
JON VILLAR ALZOLA |
|
ORDIZIA SASKIBALOIA: Ze postutan jolasten duzu zure taldean? JON VILLAR: Antolatzaile moduan. O.S.: Nolatan aukeratu zenuen saskibaloia kirol bezala? J.V.: Futbola eta beste kirolak aspergarriak direlako; saskibaloia ez. Futbolean gol 1 sartzea asko kostatzen da eta saskibaloian ez. Gainera saskibaloian asko ligatzen da. O.S.: Beste zer kirol dituzu gogoko? J.V.: Frontenisa baina batez ere saskibaloia. |
![]() |
O.S.: Zein dira zure taldetik eta klubetik gehien gustatzen zaizkizun gauzak? J.V.: Partiduetan daukagun giroa. O.S.: Zer hobby dituzu? J.V.: Play-ean jolastea eta musika entzutea. Egunero saskibaloian jolasten dugu. O.S.: Orain arte saskibaloi taldean bizitako momenturik politena. J.V.: 6.mailan Gipuzkoako txapelketara iritsi ginenean. Final laurdenetan aldaketa arazo bategaitik irabazi genuen partidu bat galdutzat eman ziguten. O.S.: Zer helburu dituzue aurtengo denboraldian J.V.: Nik puntu gehiago sartzea. Talde bezala dena irabaztea (baita Euskadiko txapelketa ere). O.S.: Ikasketak zer moduz? Saskibaloiak arazorik ematen al dizu? J.V.: Ez ondo ez gaizki. Saskibaloiak ez dit denbora kentzen; agian pixka bat alperra naiz. O.S.: Zer asmo hemendik urte batzutarako; unibertsitatera, Goierrira...? J.V.: Auskalo. O.S.: Gehien gustatzen zaizun saskibaloi jokalaria? Zergatik? J.V.: Nowitzski. Ona delako eta 3ko saskiratze asko sartzen dituelako. O.S.: Oporretarako leku bat. J.V.: Kuba; hara joatea gustatuko litzaidake (hondartzak....) O.S.: Amets bat? J.V.: Haunditan diru asko irabaztea. O.S.: Eskerrik asko Jon eta ea aurten partidu asko irabazten dituzuen . |
|
AMAIA MORALES MATIAS |
|
ORDIZIA SASKIBALOIA: Zer postutan jolasten duzu zure taldean? AMAIA MORALES : Pibot bezala jolasten dut. O.S.: Nolatan aukeratu zenuen saskibaloia kirol bezala? A.M..: Gustatzen zaidalako. O.S.: Beste zer kirol dituzu gogoko? A.M.: Badminton-a. |
![]() |
O.S.: Zein dira zure taldetik eta klubetik gehien gustatzen zaizkizun gauzak? A.M.: Taldetik, galtzen dugunean ez garela haserretzen. Klubetiik, ez dakit. O.S.: Zer hobby dituzu? A.M.: Lagunekin egotea eta saskibaloian jolastea. O.S.: Orain arte saskibaloi taldean bizitako momenturik politena? A.M.: Lehengo denboraldian 3. gelditu ginenean. O.S.: Zer helburu dituzue aurtengo denboraldian? A.M.: Entrenamenduetan eta partiduetan ahal dugun gahien saiatzea. O.S.: Ikasketak zer moduz? Saskibaloiak arazorik ematen al dizu? A.M..: Ondo. Orain arte ez dit inungo arazorik eman. O.S.: Zer asmo hemendik urte batzuetarako; unibertsitatera, Goierrira...? A.M.: Ikastola bukatu eta karrera bat ikastea. O.S.: Gehien gustatzen zaizun saskibaloi jokalaria? Zergatik? A.M.: Pau Gasol. Oso jokalari ona iruditzen zaidalako. O.S.: Oporretarako leku bat? A.M.: Salou. O.S.: Amets bat? A.M.: Inglaterrara joatea. O.S.: Zorte on Amaia eta jarraitu kanasta azpian puntu asko sartzen!!! |
|
NAGORE VALERO BAZTARRIKA |
|
ORDIZIA SASKIBALOIA: Zein postutan jolasten duzu taldean? NAGORE VALERO: Antolatzaile moduan. O.S.: Nolatan aukeratu zenuen saskibaloia kirol bezala? N.V.: Gehien gustatzen zitzaidan kirola zelako eta ongien, hartara jolasten pasatzen nuelako. O.S.: Beste zeintzuk kirol dituzu gogoko? N.V.: Futbola, atletismoa, beisbola,... |
![]() |
O.S.: Zeintzuk dira zure taldetik eta klubetik gehien gustatzen zaizkizun gauzak? N.V.: Lagunak, entrenatzailea, ondo pasatzen dugula, egiten ditugun afariak.... O.S.: Zeintzuk hobby dituzu? N.V.: Musika entzutea eta lagunekin hitz egitea. O.S.: Orain arte saskibaloi taldean bizitako momenturik politena. N.V.: BKL-ren aurka irabazitako partida. Irabaziz gero Goierriko lehen postua lortzen genuen eta luzapenean irabazi genuen partida. O.S.: Zeintzuk dira, aurtengo denboraldian dituzuen helburuak N.V.: Gipuzkoako txapelketako azken fase honetan azken postuan ez gelditzea (momentuz nahiko behean goaz). Ahal badugu 5 lehenengo postutan geratzea; bosgarrenetik behera ez behintzat. Aukerak izango ditugu, zaila izango da, baina saiatuko gara! O.S.: Ikasketak zer moduz? Saskibaloiak arazorik ematen al dizu? N.V.: Ondo, arazorik gabe, saskibaloiarekin ere arazorik ez. O.S.: Zeintzuk dira zure asmoak hemendik urte batzuetara begira: unibertsitatera, Goierrira...? N.V.: Unibertsitatera joan nahi dut, baina oraindik ez dakit zer egin nahi dudan. O.S.: Gehien gustatzen zaizun saskibaloi jokalaria? Zergatik? N.V.: Spliter, ona delako besterik gabe. O.S.: Amets bat? N.V.: Asko dauzkat ezin dut bat aukeratu O.S.: Ia ordu erdi behar izan zuen Nagorek azken galdera hau erantzuteko; bere talde-kideen laguntzarekin ere ezin izan zuen erantzun zehatzik eman. Segi ba saskibaloiaz gozatzen eta ea amets guzti horiek egi bihurtzen diren!
|
|
JON ARAMENDI AZURMENDI |
|
ORDIZIA SASKIBALOIA: Zein postutan jolasten duzu zure taldean? JON ARAMENDI: Antolatzaile moduan. O.S.: Nolatan aukeratu zenuen saskibaloia kirol bezala? J.A.: Gustatzen zitzaidalako; futbolaren ordez saskibaloia aukeratu nuen. O.S.: Beste zeintzuk kirol dituzu gogoko? J.A.: Eskubaloia, eskiatzea... |
![]() |
O.S.: Zein dira zure taldetik eta klubetik gehien gustatzen zaizkizun gauzak? J.A.: Dagoen giro ona eta taldean izarrik ez dagoela O.S.: Zeintzuk dira zure hobbyak? J.A.: Play-ean jolastea eta lagunekin hortik zehar egotea. O.S.: Orain arte saskibaloi taldean bizitako momenturik politena. J.A.: Orain gauden, Gipuzkoako azken fasera iristea. Beste alde batetik Tolosaren aurka bi luzapenen ondoren irabazitako partida ere oso polita izan zen. O.S.: Zein helburu dituzue aurtengo denboraldian J.A.: Azken fase honetan lehenengo 5 postuetan sartzea, orain 6-7. goaz. O.S.: Ikasketak zer moduz? Saskibaloiak arazorik ematen al dizu? J.A.: Ondo. Ez dago arazorik. O.S.: Zeintzuk dira zure asmoak hemendik urte batzuetara begira; unibertsitatera, Goierrira...? J.A.: Oraindik ez dut ezer pentsatu, lehenengo DBH bukatu eta gero... O.S.: Gehien gustatzen zaizun saskibaloi jokalaria? Zergatik? J.A.: Alen Iverson, oso ona delako noski. All Star-ean ikusi izan dut. O.S.: Amets bat? J.A.: NBAn jokatzera iristea O.S.:(Galtzak bete lan izango du bere ametsa betetzeko baina..zergatik ez? Animu Jon)
|
|
XABIER GOROSTEGI BARRADAS |
|
ORDIZIA SASKIBALOIA: Zer postutan jolasten duzu zure taldean? XABIER GOROSTEGI: Pivot postuan. O.S.: Nolatan aukeratu zenuen saskibaloia kirol bezala? X.G.: Txikitatik gustatu izan zaidalako. O.S.: Beste zer kirol dituzu gogoko? X.G.: Denei bezela saskibaloiaz aparte futbola. |
|
O.S.: Zein dira zure taldetik eta klubetik gehien gustatzen zaizkizun gauzak? X.G.: Dagoen anbientea eta laguntasuna. O.S.: Zer hobby dituzu? X.G.: Lagunekin bideo kamera hartu eta montajeak egitea. O.S.: Zein da orain arte saskibaloi taldean bizitako momenturik politena? X.G.: Aurtengo Arrasatekoen aurkako partidua, non oso zail jarri genien irabaztea. O.S.: Zer helburu dituzue aurtengo denboraldian? X.G.: Printzipioz mailari eustea eta gero aurreneko 6etatik gelditzea. O.S.: Ikasketak zer moduz? Saskibaloiak arazorik ematen al dizu? X.G.: Ez ondo ez gaizki. Denboraren kontua da zeren eta infantil entrenamenduen eta nire entrenamenduen artean denbora dexente kentzen didate. O.S.: Zer asmo hemendik urte batzutarako; unibertsitatera, Goierrira...? X.G.: Unibertsitatera joateko asmoa dut. O.S.: Gehien gustatzen zaizun saskibaloi jokalaria? Zergatik? X.G.: Ez dut jokalari zeatz bat nahiz eta Fajardok (Bruesako jokalaria) egiten duen lana gustatzen zaidan. O.S.: Oporretarako leku bat? X.G.: Suitza. O.S.: Amets bat? X.G.: Denok bezela ondo eta pozik bizitzea. O.S.: Eskerrik asko Xabier eta ea zure helburuak betetzen diren. |
|
LAURA MONGELOS ZUBIAURRE |
|
ORDIZIA SASKIBALOIA: Zer postutan jolasten duzu zure taldean? LAURA MONGELOS: Pibot. O.S.: Nolatan aukeratu zenuen saskibaloia kirol bezala? L.M.: Ba betidanik gustatu zait, eta teknifikazioan aukera hori eman zidatenez, aprobetsatu, eta jarraitu egin nuen. O.S.: Beste zer kirol dituzu gogoko? L.M.: Zaldin ibiltzea. |
![]() |
O.S.: Zein dira zure taldetik eta klubet ik gehien gustatzen zaizkizun gauzak? L.M.: Jendea, orokorrean oso jende jatorra dago eta oso gustora nago. O.S.: Zer hobby dituzu? L.M.: Ba gehiena gustatzen zaidana lagunekin egotea da. O.S.: Orain arte saskibaloi taldean bizitako momenturik politena! L.M.: Kadetetako urtea. O.S.: Zer helburu dituzue aurtengo denboraldian? L.M.: Ba nik uste det helburua obetzea eta gauza gehiago ikastea dela eta horretaz aparte talde giro ona edukitzea. O.S.: Ikasketak zer moduz? Saskibaloiak arazorik ematen al dizu? L.M.: Ikasketak orokorrean ondo, saskibaloiak ez dit arazorik ematen. O.S.: Zer asmo hemendik urte batzutarako; unibertsitatera, Goierrira...? L.M.: Unibertsitatera, enpresariales egiteko asmoa dauket. O.S.: Gehien gustatzen zaizun saskibaloi jokalaria? Zergatik? L.M.: Pufff ez dakit. O.S.: Oporretarako leku bat. L.M.: Bruselas. O.S.: Amets bat? Bat? L.M.: Ez dakit, asko dauzket. O.S.: Eskerrik asko Laura eta segi kanasta horiek sartzen. |
|
ELISABET GARMEDIA JAUREGI |
|
ORDIZIA SASKIBALOIA: Zer postutan jolasten duzu zure taldean? ELI GARMENDIA: Pivot moduan. O.S.: Nolatan aukeratu zenuen saskibaloia kirol bezala? E.G.: Infantila nintzela teknifikazio saioetara joaten nintzen lagunekin eta bertan proposatu zidaten taldean sartzeko. Oso gustura nago saskibaloia aukeratu nuelako. O.S.: Beste zer kirol dituzu gogoko? E.G.: Batez ere futbola eta formula 1ª.
|
![]() |
O.S.: Zein dira zure taldetik eta klubetik gehien gustatzen zaizkizun gauzak? E.G.: Orokorrean giroa, guztiok konpontzen gara ongi gure artean. O.S.: Zer hobby dituzu? E.G.: Hobby bezala har badaiteke juergan irtetea da gehien gustatzen zaidana. Horrez gain, marraztea, musika entzun, irakurtzea eta lagunekin egotea. O.S.: Zein da orain arte saskibaloi taldean bizitako momenturik politena? E.G.: Urte bakoitza ezberdina da eta bakoitzean bizitako esperientzia ere bai. Bizitako azken momentu politena seniorren arteko afaria izan da. O.S.: Zer helburu dituzue aurtengo denboraldian? E.G.: Lehenengo urtea dugu senior taldeak elkarrekin gaudela eta ez dugu helbururik markatu, momentu honetan geure antzeko maila duten taldeen aurka irabaztea besterik. O.S.: Ikasketak zer moduz? Saskibaloiak arazorik ematen al dizu? E.G.: Ikasketak aurrera eraman eta saskibaloian jokatzeko momentuz behintzat ez dut arazorik, gustuko lekuan aritzeko beti bilatzen da astia. O.S.: Zer asmo hemendik urte batzutarako; unibertsitatera, Goierrira...? E.G.: Aurten batxilergoa bukatu eta unibertsitatera joateko asmoa daukat, orain ari naiz zer egin erabakitzen, nahiz eta oraindik ez dakidan. O.S.: Zein da gehien gustatzen zaizun saskibaloi jokalaria? Zergatik? E.G.: ACB liga jarraitu izan dut gehien, TAUren jarraitzaile naiz eta neu pibot-a izanik Scolaren jarraitzailea naiz. Taulapeko mugimenduak ditut gustukoen eta Prigioni-rekin duen komunikazioa. O.S.: Oporretarako leku bat? E.G.: Konpainia onean, edonora. O.S.: Amets bat? E.G.: Zoriontsu bizitzea eta diru apur batekin bada hobe. O.S.: Eskerrik asko Eli eta segi beti bezain jatorra izaten. |
|
GONZALO ZABALA PELAEZ |
|
ORDIZIA SASKIBALOIA: Zer postutan jolasten duzu zure taldean? GONZALO ZABALA: Alero O.S.: Nolatan aukeratu zenuen saskibaloia kirol bezala? G.Z.: Futbola utzi eta saskibaloian animatu zidaten taldekideak. O.S.: Beste zer kirol dituzu gogoko? G.Z.: Futbola. |
![]() |
O.S.: Zein dira zure taldetik eta klubetik gehien gustatzen zaizkizun gauzak? G.Z.: Giroa batez ere. Eta egiten diren afariak ere... bikainak dira!! O.S.: Zer hobby dituzu? G.Z.: Saskibaloian jolastea, Reala ikustea hala ere oraingo egoeran. O.S.: Zein izan da orain arte saskibaloi taldean bizitako momenturik politena? G.Z.: Nire lehenengo bi puntuak eta lehen garaipena. O.S.: Zer helburu dituzue aurtengo denboraldian? G.Z.: Bigarren fasean ea lehengo urtean baino garaipen gehiago lortzen ditugun. O.S.: Ikasketak zer moduz? Saskibaloiak arazorik ematen al dizu? G.Z.: Bueno... hobe joan daiteke baina ez da saskibaloiaren arazoa. O.S.: Zer asmo hemendik urte batzutarako; unibertsitatera, Goierrira...? G.Z.: Unibertsitatea joan nahiko nuke. O.S.: Gehien gustatzen zaizun saskibaloi jokalaria? Zergatik? G.Z.: Erdogan, bere tripleak eserlekutik altxatzen didate eta NBAn aldiz Wade, hoberena delako. O.S.: Oporretarako leku bat? G.Z.: Madrid. O.S.: Amets bat? G.Z.: Taldea hurrengo liga irabaztea. O.S.: Eskerrik asko Gonzalo. Ea zure ametsa betetzen den. |
|
IÑIGO AIERBE ALONSO |
|
ORDIZIA SASKIBALOIA: Saskibaloiaz gain, zer kirol atsegin duzu? IÑIGO AIERBE: Futbola eta pala O.S.: Gaur egungo edo inoz ezagutu duzun saskibaloi jokalaririk onena? I.A.: Michael Jordan esatea izando litzateke logikoena baina nere saskibaloiaren ikuspuntua aldatu duen jokalaria nere taldekide eta lagun Jon Ander Barandiaran "Txato" izan da, paregabea da!! Bide batez lerro hauen bitartez agurtu nahiko nuke. O.S.: Saskibaloi taldean bizitako momenturik onenak? |
![]() |
I.A.: Zoritxarrez ni klubean nagoenetik ez ditugu sekulako denboraldiak egin, baina pertsonalki autonomikako taldearekin jokatu nuen lehenengo aldia azpimarratuko nuke. O.S.: Kirolaz gain dituzun hobbiak? I.A.: Musika eta lagunekin irtetzea, asteburuetan gehien bat. O.S.: Oporretako leku bat? I.A.: Turkia O.S.: Ezagutzea gustatuko litzaizukeen herrialde bat? I.A.: Australia O.S.: Parrandarako leku bat? I.A.: Leitza O.S.: Ikusi duzun azken filma eta gehien gustatu zaizuna? I.A.: Joan den asteburuan "La caja Kovak" ikusi nuen Ordiziako zineman, eta gustokoenetako bat "Atrapado en el tiempo". O.S.: Desio bat? I.A.: Mikelon errekuperatu dadila eta ea hauetako urteren batean (aurten ez bada) mailaz igotzea lortzen dugun urte asko eramaten baititut regionalean jokatzen!! Eta Pastillas Monolio kuadrila arteko txapelketan bigarren sailkatzea, epaileek irabazten sekula utziko ez baitiote. O.S.: Eskerrik asko Iñigo. Ea zure desioak betetzen diren (batez ere lehenengo biak azkenekoa nahiko zaila ikusten bait dugu...). |
|
PATXI OLANO ANSORENA |
|
ORDIZIA SASKIBALOIA: Saskibaloiaz gain, zer kirol atsegin duzu? PATXI OLANO: Futbola eta eskupilota. O.S.: Gaur egungo edo inoz ezagutu duzun saskibaloi jokalaririk onena? P.O.: Audie Norris. Izugarria zen!!!!!! O.S.: Zeintzuk dira saskibaloi taldean bizitako momenturik onenak? P.O.: Kadete eta jubeniletan pasatutako 4 urteak. Bertan Gipuzkoako txapelketa bat, azpitxapelketa bat eta Euskadiko bi txapelketa jokatzea lortu genuen. Gende asko |
![]() |
mugitzen genuen eta ikaragarria izan zen jokatutako 2 finaletan kiroldegian sortu zen giroa, kiroldegi osoa ordiziarrez beterik zegoen.uffff ikaragarria izan zen!!! O.S.: Eta kirolaz gain dituzun hobbiak? P.O.: Musika entzun eta noizean behin herriren bateko jaietan barraren atzean lan egitea. O.S.: Oporretako leku bat? P.O.: Ibiza. O.S.: Eta ezagutzea gustatuko litzaizukeen herrialde bat? P.O.: Argentina. O.S.: Parrandarako leku bat? P.O.: Gogoa izanez gero edozein leku da aproposa. O.S.: Ikusi duzun azken filma eta gehien gustatu zaizuna? P.O.: Ikusitako azkenekoa "El viento que llevó la cebada" edo horrelako zerbait. Oso polita, Irlandako gatazka tratatzen du. Ez nuke jakingo nere pelíkula faboritoa esaten. O.S.: Desio bat? P.O.: Bakoitza ahal dugun moduan zoriontsu izatea eta ahalik eta azkarren Ordiziako saskibaloi taldeak bere lekua berreskuratu dezala. O.S.: Azkeneko zati honekin denok gaude ados. Ea azkar iristen den... |
|
ENEKO ALDANONDO EIZAGIRRE |
|
ORDIZIA SASKIBALOIA: Saskibaloiaz gain, zer kirol atsegin duzu? ENEKO ALDANONDO: Futbola, tenisa, korri egitea, gimnasiora joatea... orokorrean kirol gehienak. O.S.: Gaur egungo edo inoz ezagutu duzun saskibaloi jokalaririk onena? E.A.: Michael Jordan eta García Coll. O.S.: Saskibaloi taldean bizitako momenturik onenak? E.A.: Kadeteetan eta jubeniletn jolastutako bi Gipuzkoako Txapelketako finalak. Lehenengoan ez nuen jolastu et irabazi egin genuen, bigarrengoan azken segunduan |
![]() |
galdu genuen eta titular jolastu nuen, bihak ahaztezinak izan ziren!!! O.S.: Kirolaz gain dituzun hobbiak? E.A.: Lan egitea, irakurtzea eta batez ere parrandan irtetzea. O.S.: Oporretako leku bat? E.A.: Benidorm, ez kriston leku polita delako, baizik eta lagun oso onak egin ditudalako Aste Santuko oporretan. O.S.: Ezagutzea gustatuko litzaizukeen herrialde bat? E.A.: Brasil. Aste bat egon nintzen baino oso motza egin zitzaidan. O.S.: Parrandarako leku bat? E.A.: Ordizia eta Bizkaia aldeko festa batzuk (Elantxobeko Madalenak, Gernikako San Roke jaiak, ...). O.S.: Ikusi duzun azken filma eta gehien gustatu zaizuna? E.A.: Ikusi dudan azkenekoa Brokeback Mountain eta gehien gustatu zaidana Troya. O.S.: Desio bat? E.A.: Bizitza honetan zoriontsu izatea. O.S.: Eskerrik asko Eneko eta segi kanasta horiek sartzen eta pase horiek ematen. |
|
HISTORIKOA |
| 2007/11/19 - Patxi Olano Ansorena |
| 2007/09/08 - Amaia Morales Matias |
| 2007/03/25 - Irene Usabiaga Balerdi |
| 2007/03/11 - Iñigo Aierbe Alonso |
| 2007/02/24 - Elisabet Garmendia Jauregi |
| 2007/02/11 - Gonzalo Zabala Pelaez |
| 2007/01/20 - Laura Mongelos Zubiaurre |
| 2006/12/09 - Xabier Gorostegi Barradas |
| 2006/10/08 - Jon Villar Alzola |
| 2006/04/29 - Jon Aramendi Azurmendi |
| 2006/04/08 - Nagore Valero Baztarrika |
| 2006/03/23 - Eneko Aldanondo Eizagirre |