2006/10/16 - Jardunaldiko kronika |
Mutilen kadete taldearen garaipena, eta nesken senior taldearen eta mutilen junior taldearen porrotak. Nesken senior taldeak galdu egin zuen 57-38 Santo Tomas Lizeoaren kantxan, lehiaketa federatuan urte bete jokatu gabe egon ondoren, kategorian debutatzea egokitu zitzaion partidan. Nahiko orekatua izan zen lehen laurdenaren ondoren, talde urdineko neskek bigarren laurden negargarrian galdu zuten partida, non 25-11ko partziala jaso zuten, eta atsedenaldira 17 puntuko kontrako aldearekin iritsi ziren. Atsedenaldiaren ondoren, Jose Luisek entrenatzen dituen neskek kontzentrazioa berreskuratzea eta lehia polit bezain berdintsua mantentzea lortu zuten arren, hori ez zen nahikoa izan donostiarrek lortutako abantaila murrizteko. Mutilen junior taldeak, ezin izan zuen partida okerrago hasi, hasiera hasieratik 4-19ko partzialarekin jarri baitziren azpeitiarrak, partida erabakita utziz. Entrenatzailearen zaparradaren ondoren bertakoek erreakzionatzea lortu bazuten ere, eta bigarren eta hirugarren laurdenetako partzialetan garaile atera baziren ere (azken laurdenaren faltan 6ko aldea bakarrik zuten) egindako ahalegin fisikoak, eta jokalari juxturekin aritzeak, adorerik gabe utzi zituen Kuzuren mutilak, azkenean partida galduz. Kadete taldeko mutilek, denboraldia hasi bezala jarraitzen dute, laugarren garaipen jarraitua lortu baitzuten Majoriko kantxan, Gros Xake talde donostiarraren aurka 70-59 irabaziz. Partida ikusgarria izan zen, denboraldiko onena; izan ere, aurkariaren kategoriak fin aritzera behartu zituen Dabiden mutilak, batez ere defentsako lanetan. Esan behar da, ordiziarrek ondo baino hobeto erantzun ziotela erronkari, nagusitasunez irabaziz.
|