HASIERA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BERRIAK

 

2009/06/03 - Ordizia Saskibaloiaren lehen txirrindu irteera

Hurrengo larunbatean, ekainak 6, Ordizia Saskibaloiaren lehen txirrindu irteera ospatuko da klubeko jokalari eta entrenatzaile guztientzat (infantil - senior kategorien bitartean darenentzat).

Ordutegia eta ibilbidea honako hau izango da:

•  10.00 H Majori Kiroldegitik irteera neutralizatuta Fray Andreseraino (motorrak berotzeko).

•  Fray Andresen irteera ofiziala.

•  "Montañita"-ko aldapa igo.

•  Majori Kiroldegia.

• Lazkaomendiko igoera Altamiratik.

• Itxurreneko bidegurutzea hartu.

• Zaldibiara jeitsi.

• Reanulteko bidegurutzea, Itsasondoruntz.

• Usabiako pabiloietako bidegurutzean, hilerrirako bidea hartu.

• Filipenetako kalea hartu Gaztetxeraino.

• Arana kaletik, Plazuelara iritsi.

• Taxitako aldapa jeitsi eta Urdaneta kaletik "Cibeles"eraino.

• "Vial Sur"en sartu, "Avenida" kalea igo eta en Fray Andresen helmuga egongo da.

Txirrindua "Mountain Bike" estilokoa izan beharko da eta parte hartzeko kaskoa eta mobila eramatea gomendatzen da (edozer gauza pasatzen bada abisatu ahal izateko).

Inskripzioa Majori Kiroldegian egin beharko da.

Itzuli hau bukatzerakoan, denak Txindoki tabernan 14.30tan bilduko dira, klubeko urteko bazkaria ospatzeko. Menua: fritoak, makarroiak tomatekin, solomoa patatekin eta izozkia. Edateko ura bakarrik egongo da.

Zorte on guztioi eta oso ondo pasa egun haundi honetan!!!

     
     
     

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

©2006 Ordizia Saskibaloiak egindako web orria