2008/07/21 - Ferro Saskibaloi Txapelketako garailea |
|
Uztailak 18an Barandiaran Enparantzan jolastutako finalan, Ferro taldeak Downtown taldeari irabazi zion zazpi puntutako aldeaz (74-67). Partida oso interesgarria eta ziragarria izan zen hasieratik bukaeraraino. |
|
Lehenengo zatian, Downtown taldekoek aurrea hartu zuten markagailuan kanpoko jaurtiketan erakutsi zuten nagusitasunagatik. Horrela lehen zatiko bukaerara hauek hamalau puntutako abantailakin iritsi ziren. Bigarren zatia aurrenekoaren bezain polita izan zen. Oraingo honetan Ferrokoak izan ziren bai kanpoko jaurtiketetan asmatu eta bai barruko jokoan zuten nagusitasuna erakutsi zutenek. Azkenean Ferrokarril Oesteko jokalari gehienen esperientzia inposatu zen bukaerako emaitzara iritsiz 74-67. Bukatzeko azpimarratu nahi dugu aurten jolastu duten taldeen kopurua (35 talde, Txapelketako errekor berria) eta Joxe Migel Barandiaran enparantzan bizi izandako giroa.
|