2008/04/08 - Jardunaldiko kronika |
|
Emaitza onak lortu dira saskibaloiko atalak zituen sei konpromisoetatik bostean asteburu ona osatuz. Gizonezkoen seniorra 72-65 nagusitu zitzaion Kevian talde donostiarrari, taldea erritmorik gabe eta makal ibili |
![]() |
den oporraldien ondorengo ohiko partida horietako batean. Lehen bi laurdenetan defentsarik ia ez zen agertu bi taldetan eta aurrelariek probestu zuten egoera hori saskiratze bolada onak gauzatuz, horrela etxekoak iritsi ziren atsedenaldira aurretik, 40-37. Atsedenaldiaren ondoren donostiarrak zonako defentsa ezarri zuten eta lehen minutuetan urdiñak ezustean harrapatu zituzten baina entrenatzaileak egindako aldaketa txiki batzuen ondoren baloiaren zirkulazio egokia lortu zuten eta markagailuan berriz ere aurrea hartu zuten eta azken laurdenera 54-50 emaitzarekin iritsi ziren. Donostiarrek azken txanpan partida gogortu zuten arren Unaien jokalariek lasaitasuna mantendu zuten liskarretan sartzea ekidinez eta partida amaierara arte inolako arazorik gabe mantentzea lortu zuten abantaila eskuratu zuten, Aipagarria benetan Keparen gidaritza, une zailetan taldea altxatzeko balio izan zuen Josefaren grina eta aurkarien menpe erori ez ziren "Manex eta Jon” dorre bikien sosegua. Emakumezko seniorrek ere garaipen erosoa erdietsi zuten Zarautzen aurka 45-23 gailendu zirelarik Maitaneren neskek jokatu zuten partida on batean, izan ere, lehen laurdenean ia partida erabakirik utzi zuten 17-4ko partziala sartuz. Abantaila hori 16 puntura igo zen atsedenaldian eta 26-10eko emaitzaz iritsi ziren bertara. Atsedenaldiaren ondoren etxekoak lo antzean irten ziren baina azken laurdenean berriro burua altxa zuten eta abantaila 22 puntuan utzi zuten partidaren amaieran. Are errazagoa izan zen gizonezkoen juniorrek Bergararen aurka eskuratu zuten garaipena, amaieran markagailuak adierazten zuen 89-26ak urdiñek uneoro izandako nagusitasuna adierazten du eta atsedenaldian jadanik 52-13 adierazten zuen markagailuak. Egoera eroso hori baliatu zuen Kuzuk gutxien jokatzen dutenei minutu batzuk emanaz. Gizonezkoen kadeteak berriro ehun puntuko hesia gainditu zuen Bergaran jokatutako partidan eta 40-104 nagusitu zitzaion talde mahondarrari. Atsedenaldiaren ondoren 20-41 adierazten zuen markagailuak eta azken bi laurdenetan Daviden mutilek punteria zorroztu zuten eta 63 puntu lortu zituzten azken bi laurden horietan. Asteburuan izandako porrot bakarra emakumezkoen kadeteek ekarri zuten Bera Beraren kantxan 47-33 galdu ostean. Xabiren neskek atsedenaldira arte egindako partida kaskarra ederki baliatu zuten donostiarrek markagailuan azkenera arte mantendu zuten abantaila eskuratzeko, nahiz eta urdiñek partida ona egin zuten azken bi laurdenetan. Kolore bakarra izan zuen partidan gizonezkoen infantilek garaipen argia lortu zuten Easo Loyolaren aurka azkenean 72-17 nagusitu zirelarik. Partida honen ondoren infantilak lurraldeko final erdietarako sailkatzeko urrats bakarrera daude eta datorren larunbatean Majorin BKL taldearen aurka berrestea espero dugu.
|