2008/04/08 - Infantil nesken garaipena Easoren aurka |
|
2007/2008 txapelketaren bigarren faseko bosgarren jardunaldia. Aurreikusten zen bezala aldez aurretik erosoa zirudien aurkari baten aurka goitik behera menderatu genuen partida. Partida honek aurreko partidan altxa ziren mamuak eta zalantzak uxatzeko balio |
![]() |
izan du, izan ere, kasu hartan itxuraz erosoa zirudien partida nahasi egin zen eta azkenean oso abantaila txikiaz irabazi genuen. Partida honetan jokatzeko moduan zeuden jokalari guztiek jokatu zuten eta orain arte partida batean eskuratutako puntu kopuru handiena eta diferentzia handiena erdiesteko balio izan zuen. Markagailuaren bilakaera: 2 -0 , 4-0, 6-0, 6-2, 7-2, 9-2, 11-2, 13-2, 13-4, 15-4, 17-4, 19-4, 21-4, 23-4, 25-4, 27-4, 27-5, 29-5, 31-5, 33-5, 33-7, 35-7, 37-7, 39-7, 41-7, 41-9, 42-9, 44-9, 46-9, 48-9, 50-9, 52-9, 52-11, 54-11, 56-11, 57-11, 57-13, 57-15, 59-15, 59-15, 61-15, 61-17, 63-17, 65-17, 67-17, 69-17, 71-17 eta 72-17. Lehen laurdena: Kasu honetan inoiz ez bezalako hasiera izan zen, ohartzerako 6-0 ziren aurretik eta laster ikusi zen ez zegoela emaitza iraultzeko arriskurik, aldea handiagoa edo txikiagoa izango zen baina norgehiagoka nahiko erraz irabaziko zen. Hala joan ziren minutuak eta partidaren arlo guztietan aurkaria mendean hartuz lehen laurdena 23-4 emaitza erabakigarriarekin amaitu zen, ondorioz, lehen laurden horretatik aurrera partida erabat hautsita geratu zen. Hortik aurrera partidaz gozatzea baino ez zen geratzen eta “entrenamendu on bat” egitea besterik ez zen behar. Bigarren laurdena, laurden hau ongi bideratutako partida guztietan izan ohi dugun “laurden inozoa” izango zela zirudien. Lehen puntuak lortzea kostatu egin zen eta behin horiek lortu eta defentsa egoki bat mantenduz 10-1eko partziala lortu genuen eta horrek atsedenaldian 33-5eko markagailu erosoaz utzi gintuen. Jokalariek eta “zaleek” partida erosoa bizi izan genuen. Hirugarren laurdenean, aurkariek lehen saskiratzea erdietsi bazuten ere, lehen laurdenean bezala, gure jokalariak gartsu atera ziren markagailuko aldea puztu asmoz. Gure jokalariek ez zieten arnasa hartzen utzi aurkariei eta defentsa -eraso oreka bikaina mantenduz pixkanaka markagailuan ihes egiten joan ziren. 23-6ko partziala lortu ondoren laurden honetan markagailuak 56-11 argi eta garbia erakusten zuen. Une horietan, gure jokalariek, dagoeneko partida ofizial batean izandako puntuaketa errekorra lortua zuten. Azken laurdenean , jokalariek lan guztiak eginda gozatzera atera ziren eta nahiz eta gaizki ez jokatu arinegi jokatzen zuten, ondorioz, aurkariek hasiera batean 1-5eko partziala eskuratu zuten. Minutu motel batzuen ondoren eta taldean aldaketa batzuk egiteko baliatu zen hutsarte baten ondotik, azken minutuetan berriro ere izugarrizko jokoa egin zen . Bitxikeria gisa, aipagarria da hutsarte honen ondoren gure jokalariak defentsa markaketak egiten zituzten bitartean, gure aurkariek defentsa nahastea aprobetxatu eta euren azken saskiratzea lortu zutela. Hemendik aurrera, joko bikaina egin zen amaierara arte eta laurden honetan 16-6ko partziala lortu ondoren, partida laburtzen duen azken emaitzara iritsi zen 72-17 . Ondorioak: Partida hau Aste Santutako geldialdiaren ostean iritsi zen eta jokatutako azken partidak utzi zituen zalantzez beteta, badirudi astinduak ongi datozela eta noizean behin beharrezkoak direla , izan ere, bestela gure jokalariak apaldu egiten dira eta lo hartzen baitute. Minutu gutxitan uxatu ziren zalantzak eta bistan zen gure jokalarien partida bikaina izango zela. Partidari dagokionez , partida guztian zehar jokoaren erritmo ia etengabea mantentzen jakin zen nahiz eta emaitza nabarmena izan eta emaitza arriskuan ikusten ez zen. Gure jokalariak aurreko partidan baino sartuagoak zeudela agerian zegoen eta gainera partida guztian defentsa-eraso jarrera bikaina mantenduz. Bukatzeko eta orokorrean gure jokalari GUZTIEN partida bikaina izan zela aipatu behar da, eta ziur aski sailkapenean posturen bat igotzea eragingo du. Egutegi oso gogorrarekin hasi ginen, ondorioz postuak igotzera behartuta geunden jardunaldiz jardunaldi, ligatxoaren amaieran final erdietan aurkari egoki bat izatea bermatuko gaituen bigarren edo hirugarren postua lortze aldera. HAU DA BIDEA ETA JARRERA HAU DA MANTENDU BEHAR DENA Ez dago aurkariari opariak egiteko eta akatsak egiteko tarterik, Añorgari egin genionarekin eta Arrasateko taldearen aurka ia errepikatu genuenarekin aski da, hemendik aurrera denboraldi honi amaiera ona emateko garaia da. Hurrengo norgehiagoka: Orain gure aurkari ezagun eta gogorra den UBIREK BKL -ren aurka jokatzeko txanda da datorren larunbatean Majori berriro ere, garaipena lortzeko moduko partida da , nahiz eta gure jokalariek barruan duten guztia atera beharko duten eta erabateko kontzentrazioa izan beharko duten hasi eta buka. Argi dago beasaindarrek ez dutela erraza jarriko. Badirudi ligatxoko azkenaurreko partida honetan Iñaki eta Elik jokalari guztiak baliatu ahal izango dituztela, nahiz eta baja garrantzitsuren bat izatea aurreikusten zen. Partida honetan garaipena erdiestea hil ala bizikoa da bigarren edo hirugarren postua eskuratzeko, partida honetan huts egiteak, kasurik onenean ere guztiek saihestu nahi duten laugarren postura eramango gintuzke. Borrokatu egin behar da! Izan ere, errazak izango ez badira ere, bi partida baino ez dira geratzen ligatxoa amaitzeko eta gaurko joko-maila mantentzen badugu ZIUR aurrera egingo dugula.
|