2008/04/04 - Jardunaldiko aurretiazkoa |
|
Aste Santutako etenaldia eta gero, federatutako lehiaketa azken fasean sartu da. Gizonezkoen senior maila gaur ostiralean, arratsaldeko zortzietan Kevian Sporteko donostiarren aurka arituko da. Talde hori sailkapenean atzean dago eta urdiñek garaitu |
![]() |
zituzten bere kantxan joaneko partiduan. Unairenei sei jardunaldi falta zaizkie, horietatik bost Majorin. Liga amaitzeko bi aukera matematiko dituzte: igoera fasea jokatzea edo kategoriaz jaistea. Kantxa faktorea nabari izatea espero dugu, hala, lehenengo aukeratik gertuago egongo baikara bigarrenetik baino. Horretarako, ordiziarrek denboraldian zehar defentsan egindako lan onarekin jarraitu beharko dute eta azkeneko jardunaldian erasoan hobetu beharko dute. Gaurko partiduan azken orduko aldaketarik ez badago, misterrak plantilla osoa eskuragarri izango du. Horrek aukera emango dio jokalarien txandakatze handiagoa egiteko eta jokoan erritmoa mantentzeko. Emakumeen senior mailak Majorin jokatuko du arratsaldeko lauetan Zarautzen aurka. Talde hori Maitaneren taldearen pare dago eta sailkapenean urdiñei puntu bateko aldea ateratzen die. Espero dugu joaneko partiduan bezala ordiziarrek partidu ona jokatzea eta garaipena lortzea; hala, sailkapenean hainbat postu igoko baitituzte. Pasa den astean Beasainen izandako desilusioa eta gero, gizonezkoen junior maila gaur arratsaldeko lauetan Bergararen aurka arituko da. Talde hori taulan azkeneko postuan dago eta ondorioak nozitu ditzake; urdiñek garaipen berri bat lortu behar dute titulu probintziala jokatuko duten sei talde onenen artean behin betiko plaza ziurtatu nahi badute. Gizonezkoen kadete mailak igandean, goizeko hamarretan, Bergarako Cia de María eskolako kantxan jokatuko du. Partidu horretan Davidenak faborito dira eta espero dugu iragarpenak betetzea eta sailkapenean menperatu gabe mantentzea. Emakumezkoen kadete maila arratsaldeko seietan arituko da Paco Yoldi polikiroldegian Bera Bera Balda taldearen aurka. Bertan, Xabirenak espero dute orain arte hiriburuetako taldeen aurka izandako bolada txarra gainditzea, baina horretarako defentsan bizitasun handia mantendu beharko dute 40 minutuetan zehar. Amaitzeko, gaur eguerdiko hamabietan Majorin emakumezkoen infantil mailak partidu garrantzitsua du Easo Loyolaren aurka. Partidu hori irabazi beharko du finalerdietan sartzeko aukerak mantendu nahi baditu. Ziur gaude Iñaki eta Elirenak etxean garaipena lortzeko ahal duten guztia egingo dutela.
|