EUSKERA CASTELLANO

HASIERA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BERRIAK

 

2008/03/14 - Jardunaldiko aurretiazkoa

Aste Santuko atsedena baino lehenagoko azken aste-bukaera, bi jardunaldi izango dituena talde guztientzat, junior taldearentzat izan ezik, horiek astebetez bakarrik hartuko baitute atseden.

 

Lehen taldeak ostiralera aurreratu du konpromisoa bertako taldearen eskariz, arratsaldeko zortzietara Zarauzko Antonianoen Kiroldegiko kantxan. Lan zaila Unairenentzat, izan ere kostakoak eztabaidarik gabeko kategoriako liderrak dira eta gaur arte, ez dute porrotik izan.

Nolanahi ere, urdinek azaldu dute gehiagora doazela liga honetan eta zarauztarrekin maila berean aritu baziren Majorin jokatutako partiduan, oraingoan hain garaileak diren liderrak ustekabean harrapatu nahi dituzte.

Laneko arazoak direla eta, entrenatzailea ez da partiduan izango, eta Patxi eta Enero arituko dira lan horretan, jokatzeaz gain entrenatzen ibiliko dira nahiz eta azken horrek lepoan molestiak dituen.

Emakumezkoen senior taldekoek, STL Bilintx taldea hartuko dute arratsaldeko lauretan majorin, urdinen antzeko taldea denez, berdintasuneko partidua izango dela espero da, nahiz eta kantxa gurea izateak eta Maitaneren neskek azken asteotan izan duten hobekuntza kontuan hartuta, Donostiako taldea makurtzeko beharbestekoa izango delakoan gara.

Arratsaldeko seietan Tolosako Usabal kiroldegian, mutikoen junior taldeak garaitezinak izaten segitzeko defentsa egin beharko dute, Tolosako taldeak Majoriko partiduan izugarrizko joko ederra egin zuen. Garaitezinak izaten segitzeko defentsan aritu beharko dira fin fin, eta azken fasean lurraldeko titulua eskuratzeko tokia izateko borroka egin beharko dute.

Majorin, goizeko hamarretan, kadeteen taldeak anfitrioi dira, mutikoek Zarautz Txiki hartuko dute, eta kasu horretan, Davidenak dira faborito, baina ezin konfiatuko dira, sailkapenean tarte handia egon arren. Neskek, berriz, Easo Antxeta hartuko dute, sailkapenean donostiarrak eta urdinak parean dabiltza, nahiz eta espero dugun Xabirenak jakingo dutela besteak makurtzea, eta taulan gora egitea.

Infantileko mutikoek Donostiako La Salle hartuko dute lehen bueltako azken partidan, Jon eta Anderrenak garaitzen jakin beharko dute.

Neskek, berriz, eguerdiko hamabietan jokatuko dute Arrasateko Musakola Kiroldegian, Leintz Eskolaren aurka. Partida parekatua izateko aukerarekin, Iñaki eta Elirenak garaituko dutelakoan gara, izan ere, lurraldeko titulua eskuratzeko erdifinaleko partiduetarako urratsa emango lukete.

     
 
 
     

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

©2006 Ordizia Saskibaloiak egindako web orria