EUSKERA CASTELLANO

HASIERA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BERRIAK

 

2008/03/11 - Infantil mutilen porrota Majorin

Goiz animatua Majori polikiroldegian. Kalitate handiko mutilek jokatu zuten saskibaloian. ORDIZIAko ahurren taldea LEINTZ ESKOLA KIROLA A. talde indartsuaren kontra aritu zen.

Partiduak ez zuen historiarik eduki gure jokalarien adin eta tamaina ezberdintasuna zela eta. Ondorioz, zailtasun gabe gainditu zituzten. Aintzat hartu beharra dago aurkako taldeak ondo betetzen dituela jokoaren aspektu guztiak. Partzial guztietan nagusitu ziren. Gainera, Aitor falta zitzaigun barruan, beraz, gure piboteek ezin izan zuten askorik egin erreboteak defendatzen eta harrapatzen.

Amaierako emaitza 31-62 izan zen, bisitarien alde.

Datorren astean gure mutilek LA SALLEren kontra jokatuko dute Donostian. Printzipioz, fase horretako bigarren garaipena lortu beharra dugu.

     
 
 
     

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

©2006 Ordizia Saskibaloiak egindako web orria