2008/03/11 - Infantil nesken garaipen erraza |
|
2007/08 txapelketako bigarren faseko hirugarren jardunaldiko partidua. Aurreikusten zen moduan, hasieratik amaierara arte nagusitu ginen taldeko aurkari eskuragarrienaren aurrean . Partiduaren inguruan esan |
![]() |
genezake libre zeuden jokalari guztiek jokatu zutela eta lau laurdenetan gure jokalariek jokoan erritmoa eta konstantzia mantentzen zutela ikusi ahal izan zela. Markagailuaren bilakaera: 2-0, 2-2, 4-2, 4-4, 6-4, 8-4, 10-4, 12-4, 14-4, 16-4, 18-4, 20-4, 22-4, 24-4, 24-5, 24-6, 24-8, 25-8, 27-8, 29-8, 31-8, 33-8, 35-8, 37-8, 39-8, 41-8 y 43-8. Lehenengo laurdena. Topaketa ia beti bezala modu hotzean hasi genuen eta lehenengo saskiratzea lortzeko minutu batzuk behar izan genituen arren, ez zegoela arriskurik ikus zitekeen. Horrela igaro ziren minutuak eta defentsan eta erasoan errebotea argi menperatu arren , ez genuen markagailuan aldentzerik lortzen, erasoan ez asmatzeagatik . Laurden horren amaiera 8-4 amaitu zen eta eduki genituen jaurtiketa askeak alferrik galduko ez bagenitu, emaitza zabalagoa izan zitekeen. Bigarren laurdenean taldea ausart atera zen kantxara, bi taldeen arteko ezberdintasuna markagailuan islatzeko asmoz. Defentsan oso ondo aritu ziren, era berean erasoa hobetzen joan ziren. Horrela igaro ziren minutuak eta gure abantaila saskiratze bakoitzarekin areagotuz joan zen, laurden horretan ez baikenien saskiratzen utzi gure aurkariei. Hala, atsedenaldira eta laurden horren amaierara 22-4 argi batekin iritsi ziren, 14-0 partziala eta gero. Hirugarren laurdena berriro ere nahiko hotz hasi genuen eta berehala saskiratze batzuk lortu genituen arren, gure aurkariei pare bat jaurtiketa libre eta saskiratze bat utzi genizkien. Gure jokalariak berriro lanari ekin zioten eta aurkariei ez zien utzi arnasa hartzen ere. Defentsa bikaina mantendu zuten eta erasoan aukerak areagotu zituzten. Ondorioz, pixkanaka-pixkanaka markagailuan areagotzen joan ziren. 9-4 partzial batekin atsedenaldira 31-8 heldu ziren. Azkeneko laurdena berriro ere defentsan indar handia eginez hasi genuen eta erasoan erlatiboki asmatu genuen. Ondorioz, markagailuan tarte handiagoa zabaltzen joan ginen. Joera partiduaren amaierara arte mantendu zen eta 12-0 partzial baten ostean partidua 43-8 argi batekin amaitu zen. Hitzak soberan daude. Ondorioak: Partidu osoan zehar jokoan erritmo bera mantentzen jakin genuen eta emaitza alde eduki eta markagailuan arriskurik ez ikusi arren, aurreko partiduetan baino zentratuago egoten jakin genuen eta partidu guztian ez genuen defentsan intentsitaterik galdu. Beste behin eta aspektu positibo moduan, kanpo jaurtiketa egiten ausartu gara eta nahiz eta ez asmatu erabat, hori ere iritsiko da. Partidu ona jokatu genuen, ziurrenik parean genuen aurkariagatik. Topaketari atera diezaiokegun traba bakarra jaurtiketa askean ez asmatzea da, aukera asko eta asko izan arren jokaldi horrekin puntu bakarra lortu genuen eta. Garrantzitsua da baloien galerak gutxitzen saiatzea, lasaiago jokatu behar dugu. Amaitzeko, orokorki esan beharra dago GURE NESKEK PARTIDU ONA JOKATU ZUTELA. Sailkapenean bosgarren postura igo gara. Egutegi gogor batekin hasi zen eta jardunaldiz jardunaldi gora egin behar dugu, ligaxka horretan bigarren edo hirugarren postuan amaitu nahi badugu. Azken hori lortzen badugu, denboraldi bikaina izan dela esan genezake. Hurrengo partidua: Oraingo honetan LEINTZ ESKOLA KIROLA-B- ren aurka aritu behar gara datorren larunbatean Arrasaten. A priori talde eskuragarria da. Partidu hori nahiz eta erraza ez izan, ziurrenik irabaziko litzateke, Iñaki eta Elik jokalari guztiak prest izanez gero. Partidua zaildu daiteke gure jokalari batzuen faltagatik, Aste Santutako oporrengatik eta gure oinarrietako batek, Esti Martínek zoritxarreko lesio bat sufritzeagatik. Espero dugu susto bat bakarrik izatea eta dagokion atsedenaldiarekin ligaxka horretan hil edo biziko partidu hori jokatzea. Gainera, gure jokalarietako batek, Maiderrek, datorren larunbatean 13 urte beteko ditu, berak daraman zenbakia. Beraz, ziur gaude taldeko gainontzeko kideek oparirik onena egin nahi izango diotela, PARTIDU HORI IRABAZTEA. Animo eta borrokan egitera, nahiz eta erraza ez izan, irabazi egingo dugu eta!
|