2008/03/11 - Jardunaldiko kronika |
|
Asteburu ona, bost garaipen eta bi porrotekin. Gizonezkoen senior mailak eroso irabazi zuen. Loiolako Atco donostiarrei nagusitu zitzaien 70-33 sendo batekin. Partidua ostiral gauean jokatu zuten Majorin. Tokikoak |
![]() |
kantxara oso konzentratuta atera ziren eta partidua defentsa gogor batekin hasi zuten. Bertan, euren garrantzia fisikoa eta beterotasuna agerian geratu ziren, hala, lehenengo laurdenaren amaieran 21-6 argia lortu zuten. Bigarren laurdenean taldeak joera bera mantendu zuen eta abantaila areagotzen joan ziren minutuz minutu. Atsedenaldira 25 puntuko aldearekin iritsi ziren (40-15). Atsedenaldiak ez zien onik egin Unairenei, kantxara lo atera baitziren. Hori dela eta, donostiarrek 12ko berdinketa lortu zuten laurden horretako partzialean. Azkeneko laurdenean taldea berriro ere suspertu zen eta 18-5 partzial batekin 38 puntuetako azkeneko abantaila lortu zuen. Jokalari guztiek jokatu dituzte euren minutuak. Azpimarragarriak dira Jon eta Asier juniorren ekarpenak, Patxirekin batera taldeko puntu gehien lortu dituztenak izan baitira. Bakoitzak 12 puntu lortu ditu. Esan beharra dago azken orduan Eneko kapitaina baja izan zela. Laneko arrazoiak zirela eta, gazta berriaren aurkezpenera joan beharra izan zuen. Ondorioz, bere kideek garaipena eskaini zioten. Emakumeen mailako seniorrak Eskoriatzako feudoan galdu zuen 61-30. Partiduan Maitanerenak lehenengo laurdenean aurkariei eutsi zieten eta amaierara 12na iritsi ziren, baina atsedenaldi aurreko 20-2 partzial batek partidua erabaki zuen. Gizonezkoen junior mailako Goierriren aurkako partiduan ez ziren egon. Bertan, urdiñek 96-81 irabazi zuten. Partidua uneoro Kuzurenak menperatu zuten. Horiek, lehenengo laurdenaren amaieran jadanik 15 puntuko aldea zuten (31-16). Urretxukoek gureak ez zituzten larritu, hori dela eta, misterrak jokalari guztiei minutuak emateko aukera izan zuen. Kadete mailako mutilak tokiko guiness-ean sartu dira, klubeko historiako garaipenik zabalena lortu baitute Aloña Mendiren aurka 18-158 irabazi ostean Oñatin. Horren inguruan ez dago gehiago esatekorik. Emakumeen kadete maila garaipenen bidera bueltatu zen berriro ere, Mariaren Lagundiaren donostiarrei 43-50 nagusitu zitzaien kantxan. Xabirenak markagailuan nagusitu ziren partiduaren hasieratik defentsa onari esker, eta hala, atsedenaldira 11 punturen aldearekin iritsi ziren ( 8-19). Atsedenaldia eta gero, 17 puntuko abantaila lortzera iritsi ziren baina kanpoan jokatzen ari zirenez, euria zela eta jokalekuz aldatu behar izan zuten. Horrek, urdiñek arreta galtzea ekarri zuen eta abantaila amaierako zazpi puntura moztea ekarri zuen. Ondo eta gaizki infantil mailan, mutilek Leintz Eskolaren aurka 31-62 galdu baitzuten. Jon eta Anderrenak euren pibote titularren falta gehiegi bota zuten partiduan. Neskak berriz, ez zuten aurkaririk izan San Luís Easo donostiarren aurrean. Eroso irabazi zien 43-8.
|