EUSKERA CASTELLANO

HASIERA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BERRIAK

 

2008/03/03 - Infantil mutilen porrota Zubiri Manteoren aurka

Bigarren partidua eta lehenengo porrota ligako bigarren fase honetan.

Partidua lehenengo laurdenean jada erabaki zen 23-8 partzialarekin. Tokiko taldeak azaldu zituen indar fisiko

handia, agresibitatea babesean eta abilezia erasoan.

Bigarren laurdenean babesa gogorragoa izan zen eta 5-2 partziala lortu zuten. Atsedenaldira 28-10 iritsi ginen.

Bigarren denboran gauzak bere horretan mantendu ziren, hori dela eta, 62-23 porrotaren inguruan ez dago ezer esatekorik. Aurkariak askoz ere hobeak izan ziren, mutilek euren kontra irabazteko ahalegin guztiak eginagatik. Fase honetan mota honetako taldeekin topo egingo dugu. Mota honetako partiduez baliatu behar gara defentsan indarra areagotzeko eta erreboteak ziurtatzeko.

Datorren asteburuan LEINTZ ESKOLA KIROLA -A-ren aurka jokatu behar dugu Majorin. Badakigu taldeak ahal duen guztia egingo duela emaitza ona lortzeko.

Animo!!!.

     
 
 
     

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

©2006 Ordizia Saskibaloiak egindako web orria