EUSKERA CASTELLANO

HASIERA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BERRIAK

 

2008/03/03 - Infantil nesken porrota luzapenean

Partidua 2007/08 txapelketako bigarren faseko bigarren jardunaldiari dagokio. Aurreikusten zen bezala, partidu gogorra eta zaila izan zen, a priori gauzak zaildu behar zizkigun aurkari konplikatu baten aurrean. Laburtuz, esan genezake partiduan Añorgatarrek ez zigutela irabazi, guk

galdu genuela baizik; ez genuen jakin lasai egoten eta partidu final erosoa jokatzen. Partidua 36-34 galdu zuten luzapena jokatu ostean. Joko denbora 28-28 amaitu zen.

Markagailuaren bilakaera: 0-2, 0-4, 0-6, 1-6, 1-8, 1-10, 1-12, 3-12, 5-12, 7-12, 9-12, 10-12, 12-12, 12-14, 12-16, 12-17, 12-19, 14-19, 14-21, 14-22, 14-24, 16-24, 18-24, 18-26, 19-26, 21-26, 22-26, 23-26, 25-26, 25-27, 27-27, 27-28, 28-28 eta luzapena . 29-28, 31-28, 31-30, 32-30, 32-31, 34-31, 34-34 y 36-34.

Lehenengo laurdena defentsan lan handia eginez hasi zen. Gure aurkarien saskiratzeak zaildu eta erraztasunez puntuak lortu genituen. Lehenengo laurdena bikain jokatu genuen, defentsa-erasoan ezin hobeto aritu ginen eta gure nagusitasuna argi eta garbi erakutsi genuen. Laurden hori 3-12 amaitu zen. Ez dago ezer esatekorik, aurreikusten zen partidu erosoa izango genuela.

Bigarren laurdenean boskotea aldatu zen eta abantaila eroso hori galtzen joan ginen. Ezin jakin genezake nori markatzen zioten gure jokalariek, gure taldeko hainbat jokalarik aurkako taldeko jokalari bera markatzen zuten; hala, aurkako hainbat jokalari libre uzten zituzten eta euren erasoa erraztu zuten. Beraz, Añorgatarren aldeko 9-0 partziala eta gero, 12-12ra iritsi ziren. Ondorioz, “partidua zerotik hasi behar izan genuen”. Behartutako aldaketa egin behar izan genuen gure boskotean edukitako lesio batengatik. Defentsan hobeto aritu ginen eta gainera erasoan aukerak izan genituen berriro ere. 0-5 partzial baten ondoren laurden horren amaierara 12-17 iritsi ginen. Hori dela eta, itxaropenak berreskuratu genituen. Añorga taldean pibota bereizten zen gure jokalari guztiak baino altuagoa baitzen. Gauzak ez zizkigun batere erraztu.

Oraingoan partidu guztietatik laurden tuntuna, saskibaloiko laurdena baino “futboleko laurdena”ren antza izan baitzuen, hirugarrena izan zen . Laurden horretan birrindu behar genituen eta markagailuan aldea atera, bigarren laurdenean gauzak horrenbeste zaildu zizkigun pibota ez baitzegoen. Ez genuen asmatu eta defentsan ederki aritu baginen ere, erasoan ia ez genuen ezer egin. 2-2 partzial baten ondoren hirugarren laurdena 14-19 amaitu zen. Bigarren laurdenean gure aurkarien abiatzeak oraindik tentuz ibili beharra adierazten zuen.

Azkeneko laurdena defentsan bizitasun handiarekin hasi genuen eta erasoan zerbait asmatu genuen. Hori dela eta, 0-5 partziala eta gero, markagailuan 10 punturen aldea atera genuen. Une horretan abantaila horrek behin betikoa ematen zuen, nola jokatzen ari ginen ikusita. Baina zerbait gertatu beharra zegoen. Dena politegia zen. Partidua nahi genuen bezala jokatzen ari ginela zirudien. Berriro ere azaroak izan genituen eta Añorgatarrak gure presaz eta etengabe galdutako baloiez baliatu ziren. Horiek aurreko laurdenetan ere eman ziren baina ez ziren hain erabakiorrak izan. Beraz, saskiratze errazak egiten hasi ziren eta markagailuko aldea gutxitzen. Aukerak zituztela pentsatzen jarraitzeko aukera eman genien jokoan krisi sakon batean sartzen gindoazen heinean. Krisi hori areagotzen joan zen gure jokalari gehienak urduri baitzeuden. Ondorioz, luzapena etorri zen (eskerrak) joko denbora 28-28 amaitu ostean.

Luzapena hasi zen laugarren denbora amaitu bezala, gure jokalariak urduri zeuden eta presaka aritu ziren. Ondorioz, Añorgatarrak partiduan lehenengo aldiz markagailuan aurretik jarri ziren. Gure aurkariek gehienez 3 puntutako aldea hartu zuten. Ikusita falta zen denbora eta gure jokoan genituen arazoak, porrota etorriko zela aurreikusten zen. Eta hala gertatu zen. 40 minutu falta zirela partidua amaitzeko eta hiru puntuko desabantailarekin, hirukoitz bat sartu genuen (kronikari honek orain arte jokatu diren partiduetatik ikusi duen bakarra). Hala, garaipena lortzeko itxaropen txiki bat izan genuen. Ondorengo jokaldian Gure aurkarien saskiratze batek markagailua 36-34 utzi zuen behin betiko eta azkeneko erasoaldi bat egin genuen arren, ezin izan zen luzapen berri bat lortu.

Ondorioak: Partiduan joko ona ere egin zuten gure jokalariek, partidua ez genuen galdutzat eman behar inolaz ere, ez baitzuten gure aurkariek irabazi, GUK GALDU GENUEN. Ez da posible 35 minutuetan 14 puntu egitea (14-24) eta azkeneko 5 minututan beste 14 egitea. Azkarra izan behar da eta une horietan partiduaren erritmoa kontrolatzen jakin, lasaitasunez jokatuz eta paseak ziurtatuz. Hala, egoera honetara garamatzaten kontraerasoak ez baitira egongo. Beste behin azpimarratu beharra dago defentsan lan asko egiten ez duten jokalariak daudela. Laurdena pasatzen uzten dute hutsegite handi batekin, ez dute jakiten nor babesten duten ere. Une batzuetan gure jokalariek aurkari bera jarraitzen dute, beste aurkariak erabat libre utziz. Hori gertatzen denean, gure aurkariek ez dute barkatzen. Lasaiago jokatu beharra dago markagailua alde eduki eta ez presaka ibili; bestela lortzen den bakarra baloia galtzea baita eta gure aurkariek horretaz baliatzea, askotan joko posizionalean guk egindako lan handiak ezertarako balio ez duelarik.

Azkeneko partiduetan errepikatzen dena ere zera da, aurkako taldean markagailua hankaz gora jartzen digun pibote altu bat dagoela. Erreboteaz baliatzen saiatzen gara baina ez dugu lortzen “pibote handi” horrek helburu bera baitu. Beraz, jokalari horrek saskiratzeak egiten jarraitzen du edo faltak ateraz. Añorgako piboteak ez du saltorik egiten, hori aprobetxatu behar genuke eta saiatu beahr genuke baloiak hartu ez ditzala, erreboteak punteatu eta eragina duten eremutik ateatzea, jokalari horri baloiak kentzen saiatzen garen moduan. Ia ez da inoiz lortzen eta berak jokaldi horri onura ateratzen dio.

Aspektu positibo moduan kanpo jaurtiketarekin gehiago jokatzen hasi gara eta punteria pixka bat gehiagorekin seguruenik puntuak areagotzen joango gara. Horri betiko saskiratze errazak batuz gero, gure alderdi saskiratzailea areagotuko da.

A priori partidua galtzea posible zen, berdindua egongo baitzen eta kantxan aurkaria zegoen. Aurreko asteko emaitzek itxaropen gehiago ematen zizkiguten aldeko emaitza lortzeko eta hori gure eskuetan egon zen azkeneko minutura arte. Ez zen posible izan ordea. Hemendik aurrera ez dugu hanka sartzerik egin behar. Borrokan jarraitu behar dugu!

Hurrengo partidua: Oraingo honetan SAN LUIS EASOren aurka aritu behar gara datorren larunbatean Majoriren aurka. A priori talderik eskuragarriena. Partidu honek lagundu behar digu ondorengo konpromisoetarako morala hartzen, hala hartuko baitugu berriro ere garaipenen bidea. Partidu honek balio behar digu sailkapenean gora egiten hasteko; berriro ere partidu zailak baditugu, azkeneko esperientziek lagundu behar baitigute zain ditugun konpromiso zailei aurre egiten.

     
 
 
     

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

©2006 Ordizia Saskibaloiak egindako web orria