2008/02/29 - Jardunaldiko aurretiazkoa |
|
Partidu gogorra urdiñak taldeentzat, bost talde etxean arituko baitira. Lehenengo taldeak Arana ingeniaritzaren aurka jokatuko du arratsaldeko zazpi t´erdietan Uranzu frontoian. Horiek |
![]() |
izango dira igoerako playoff-ean sailkatzeko azkeneko aukerak. Entrenamendutarako agertzea nahi bezalako izan ez den astea igaro ostean. Erronkari aurre egiteko Unairenak ez daude baldintza onenetan, entrenamenduen handicap-ari batzen baitzaizkio Kepa eta Bingen ez egotea. Ioritz zalantza izango da. Taulan urdiñen atzetik doan taldea zaila da. Ez du baloirik galdutzat ematen, hori dela eta gure jokalariek gutxienez aurkarien bizitasun berarekin jokatu beharko dute, batez ere defentsan; hala, erasoan ahalik eta indar handiena egin dezaten. Emakumeen senior mailak Easo Neskak hartuko ditu arratsaldeko lauetan Majorin. Gaur egun hirugarren postuan dagoen donostiarren taldea igoeragatik borrokan dabiltzanetako bat da. Hori dela eta, Maitanerenak lan zaila egin beharko dute; hala ere, aurreko asteko maila mantentzen badute, ez dugu alde batera uzten tokikoek ezusteko bat ematea. Neskak arituko diren kantxa berean gizonezkoen junior mailak Zarautzen kontra lehenengo bueltako azkeneko partidua jokatuko du. Partidua zirraragarria izango dela aurreikusten da, Kuzurenak sailkapenean buru badaude ere, kostakoak bigarren plaza betetzen baitute. Ondorioz, urdiñei lidergoa kentzeko prest etorriko dira. Espero dugu tokikoek Easo eta Iraurgiren arratsaldeak errepikatzea eta garaipen berri bat lortzea. Hala, azkeneko fasean titulu probintzialagatik borroka egin ahal izango dute. Igandean goizeko hamarretan gizonezkoen kadeteak Oreretako polikiroldegian jokatuko du. Bertan, Oiarso taldea izango dute zain. Davidenak sailkapenera begira faboritoak dira. Euren menderaezintasuna mantenduko dutelakoan daude. Horretarako, kantxara kontzentratuta atera beharko dira, sailkapenak islatzen duen nagusitasuna erakutsi nahi badute. Emakumeen kadete maila Easo Loyola “B”ren aurka arituko da Donostiako San Ignacio Ikastetxean eguerdiko hamabietatik aurrera. Hiriburukoak ez dira garaituak izan oraindik, hori dela eta, Xabirenak partidu zaila izango dute. Hala ere, espero dugu urdiñek jokoan duten maila ematen jakitea. Infantil mailako mutilek goiz esnatu beharko dute; goizeko bederatzi t´erdietan, Zubiri Manteoren aurka jokatuko baitute Mons polikiroldegian. Zubiri Manteo taldearen indarra ezezaguna da, hortaz, Jon eta Anderren taldeak aurreko asteburuko joko ona berretsi beharko dute. Infantil mailako neskak, bihar, igandean, goizeko hamarretan jokatuko dute Benta Berri polikiroldegian Añorgaren aurka. Talde horren aurrean urdiñek euren garaipenezko markagailua estreinatu nahi dute azkeneko fase honetan. Hori dela eta, ziur gaude Iñakiren lan psikologikoak taldearen morala igo duela aurreko larunbatean Iraurgiren aurka galdu ondoren. Azkenik, esan beharra dago Uxue Garmendia, talde honetako jokalaria aurretik hautatu dela gipuzkoar selekzioan jokatzeko.
|