2008/02/25 - Infantil nesken porrota talde haundi baten kontra |
|
2007/08 txapelketako bigarren faseko lehenengo jardunaldiari dagokion partidua. Azken ligaxkako lehenengo partidua, probintzia titulua lortzeko lehenengo urteko nesken infantil mailako kategorian. Aurreikusten zen bezala, partidu gogorra eta zaila izan zen, a priori taldeko |
![]() |
aurkari zailena zenaren aurrean. Azpimarratu beharra dago alde handiarekin galdu izanagatik, gure neskek orokorrean partidu ona jokatu zutela eta batez ere lehenengo bi laurdenetan nabarmendu zirela. Markagailuaren bilakaera: 2-0, 2-1, 2-3, 3-3, 3-5, 3-7, 3-9, 5-9, 5-11, 7-11, 7-13, 7-14. 7-15, 7-17, 9-17, 9-19, 9-20, 9-22, 11-22, 11-24, 11-26, 13-26, 15-26, 17-26, 17-28, 17-30, 17-32, 17-34, 17-36, 17-38, 19-38, 19-40, 21-40, 21-42, 23-42, 23-44, 23-46, 23-48, 23-50, 23-52. 23-54, 23-56, 25-56, 25-58, 25-60, 25-62, 25-64, 25-66, 25-68 y 27-68. Lehenengo laurdena berdinduta hasi zen. Azpeitiarrei gauzak oso zailak jarri genizkien. Defentsa gogorra egin genuen eta gure aurkariei saskiratzeak egitea galarazi genien joko posizionalean. Ez genien jokatzen utzi nahi izango zuten moduan. Gure ahultasuna galdu genituen baloietan egon zen, atakean azkarregi ibili ginelako; galdutako balio horiek gure aurkarien kontraerasoa ekarri zuten eta ia beti saskiratzean amaitu ziren. Joko horiek alde batera utzita, laugarrena markagailuak erakutsitakoa baino berdinduagoa egon zen. Laurdenaren partziala 9-17 amaitu zen. Bigarren laurdenaren hasieran lehenengo laurdenaren joera mantendu genuen, defentsa gogorra,presa eta atakean pase oso txarrak. Gure aurkariek opari horiek gogotsu hartu zituzten eta pixkanaka-pixkanaka markagailuan abantaila areagotzen joan ziren. Partidua markagailuak azaldutakoa baino berdinduago jarraitu zuen izaten baina azpeitiarrek partidu antzekoetan esperientzia handiagoa izateari etekina atera zioten. 8-15 partzial batekin atsedenaldira 17-32 heldu ziren. Hirugarren laurdenean gure aurkariek partidua erabat puskatu zuten. Gure laurdenik okerrena. Orain, ia ez zen defentsarik egin eta gure jokalariek erasoari bakarrik ekin zioten, ideia eta eraginkortasun gutxi izan zituzten. Eraginkortasun txikia izateaz gain baloia etengabe galtzen zuten. Horiek, eraso azkarrei bide eman zien, beti gure aurkariak nagusi izanik. Hala, laurden horren emaitza uler dezakegu. 6-24 partziala. Eskerrik asko, partziala askoz ere okerragoa izan zitekeen eta. Laurdena 23-56 amaitu zen. Azkeneko laurdenean, defentsa indartu genuen berriro ere; horri esker, azkeneko emaitza ez zen okerragoa izan. Defentsan aurreko laurdenean baino askoz hobeto ibili ginen eta lehenengo bi laurdenetako maila bera ez izanagatik gure aurkariak 12 puntura bakarrik utzi genituen. Erasoan motel ibiltzen jarraitu genuen eta lau puntu bakarrik lortu genituen. Laurden horretan partziala 4-12 geratu zen eta partidua 27-68 amaitu zen. Emaitzak azkenik ez zuen erakutsi talde baten eta bestearen ahalegina. Taldeen arteko aldea ez da horrenbestekoa. Ondorioak: Partidu ona gure neskena, talde handi baten aurka jokatutakoa; ligaxka honetako TALDERIK ONENAren aurka, seguruenik. Partiduko hainbat fasetan ez genizkien gauzak errazak jarri gure aurkariei , batez ere lehenengo bi laurdenetan, ez baikenien utzi eroso jokatzen. Gure jokalariek ez zuten jakin partidua irakurtzen eta erasoan baloiarekin korri egitera mugatu ziren, nahiz eta errazena eta praktikoena aurkarien aldera igaro eta bertan partiduaren erritmoa gelditzea izan; hala, lasai jokatuko zuten eta gure taldekideek pase errazak bilatuko zituzten. Horrela egin ez genuelako, etengabe baloia galdu genuen. Gure aurkariek eskertu zuten, markagailuan aldea areagotu baitzuten. Hirugarren laurden negargarri batean partidua behin betiko galdu genuen, batez ere ERASOAN AHALEGINTZEN EZ DIREN JOKALARIAK daudelako eta horiek kontraerasoa eta saskiratzeak bakarrik bilatzen dituztelako, aurkariek guri saskiratzeak egitea aintzakotzat hartu gabe. Erasora doaz (politena) baina gero ez dute defentsan lan egiten. Laugarren denborak ez zuen garrantziarik izan, gure taldeak nahi zuen baina ezin zuen,lur jota zeuden eta gure aurkariak eroso aritu ziren markagailua alde zutela. PORROT HONETATIK GEHIAGO IKASI DAITEKE ETA IKASI BEHAR DA, AURREKO LIGAN LORTUTAKO GARAIPEN ERRAZETATIK BAINO. Partidu ona izan zen, ondorioak ateratzeko hobetu behar denaren eta egin behar dugunaren inguruan. Azpimarratzeko eta OSO ONA den zerbaitekin geratzeko, “JOKO BIZITASUNA” hobetu dugula esan beharra dago, aurkari hauei eta aurreko urteari dagokionez. Jokalari bakoitzak eta denak batera Bizitasun hori mantentzen jakin beharko dute jokoak dirauen 40 minutuetan zehar. Aupa neskak! Emaitza ez da ona izan baina joko horrekin jarraituz gero, bizitasun pixka bat gehiagorekin, GUZTIEN ALDETIK, zalantzarik gabe emaitza onak lortuko dituzue. Bide onetik goaz. Hurrengo partidua: Orain beste talde zail bat zain dugu, AÑORGA KKE, datorren martxoaren 2an. Talde hori nahiz eta ez egon azpeitiarren pare, oso zaila izango da partidua. Gure taldearentzat orain hasten da benetako liga. Segurtasunez taulan gora egingo dugu, helburua izanik ligaxkako lehenengo lauen artean amaitzea eta hala, probintziako finalerdietan jokatzea. ANIMO! PARTIDUA ERREPIKATUKO DUGU FINALEAN, BESTE EMAITZA BAT IZANGO DUGU, GUTXIENEZ BERDINDUAGOA IZANGO DENA.
|