2008/02/25 - Jardunaldiko kronika |
|
Alde Zaharraren aurreko porrotak gizonezkoen senior maila amaierako playoffean sartzeko postuetatik aldentzen du. Lehenengo taldeak ezin izan zuen ostiral gauean Alde |
![]() |
Zaharra donostiarren taldea garaitu. Partidu txarra egin zuten urdiñek, taldea motela egon zen eta erritmo falta izan zuen. Ez zen ikusi inongo momentuan Unairen taldeak irabazteko aukerarik zuenik. Nahiz eta bisitarien abantailak markagailuan ez izan hain handiak, abantaila horiek gureentzako aldaezinak ematen zuten, emandako jokoa ikusita. Urdiñek ez zuten jakin inongo momentuan erritmo azkarrarekin jokatzen, defentsa errebotea ez baitzen menperatu; izan ere, Aguilar pibote bisitariak atal horretan min handia egin zuen. Lehenengo laurdena berdindua egon zen eta 14-17 amaitu zen. Bigarren laurdenean tokikoek 26ko berdinketa lortu zuten seigarren minutuan baina 13-0 donostiarren aldeko partzial batek, donostiarrak markagailuan aurretik jarri zituen eta partidu amaierara arte lehenak mantendu ziren. Azkeneko laurdenaren hasieran bakarrik lortu zen desabantaila murriztea sei puntuetaraino, baina ez zen nahikoa izan. Azkenik, 57-71 hiriburukoen alde. Orain bi partidu datoz behean dauden taldeen aurka. Gure taldeak irabazi egin beharko die ez badute atzean geratu nahi behin betiko. Emakumeen senior taldeak partidu ona jokatu zuen eta Doka liderraren kantxan irudi ona eman zuen. Bertan 66-42 galduz amaitu zuen. Taldeak berriro ere joko ona berreskuratu duela dirudi, hori dela eta, ziur gaude berehala lortuko direla emaitza onak. Gizonezkoen junior mailak 48-77 erraz irabazi zuen Bergaran. Hala, sailkapenean lehena izaten jarraitzen du. Partidua 25-29 berdinduta egon zen atsedenaldira arte baina atsedenaldiaren ostean, Kuzurenak zuzena sartu zuten eta pistatik “mahoneroak” ezabatu zituzten, horiei 23-48 partziala irabaziz. Gizonezkoen kadete mailak ez zuen Errobideko irundarren aurrean areriorik aurkitu. Majorin 101-24 zanpatu zituzten. Horren inguruko edozein iritzi soberan dago. Davidenak fase honetan galdu gabe jarraitzen dute eta sailkapenean lehenak daude Atlético SS eta Take Billabona taldeekin batera. Emakumeen kadete maila 52-55 garaitu zuen Andraitz taldeak. Partidu osoan zehar bisitariak lehenak egon ziren markagailuan. Urdiñak irabazteko zorian egon ziren, bukaeran erantzun kementsua izan baitzuten eta markagailuan puntu bateko aldea eman zien (52-51). Halere, bisitarien bi saskiratzek justizia egin zuten eta ahalegin gehien egin zituen taldeari eman zioten garaipena. Luzapenean Iñigoren saskiratze batek garaipena eman zion haurren taldeari Lizeo Axularreko donostiarren aurka. Partiduan indartsu hasi ziren eta lehenengo laurdenean zortzi punturen aldearekin nagusi ziren, baina bigarren laurdenean Jon eta Anderren taldea nagusitu zen eta azkeneko laurdeneko bisitarien aldeko 2-8 partzial batek bost minutu osagarri jokatzera eraman zituen. Hala, urdiñak nagusitu ziren. Emakumeen ahur mailak ezin izan zion Azpeitiako Iragazeko talde indartsuari irabazi. Azken honek, Iñaki eta Eliren taldea 27-68 garaitu zuen. Giro bikaina larunbatean Ikastolako instalazioetan bizi izan zena. Bertan, Ordiziako eta Urretxuko saskibaloi eskoletako laurogei neska-mutil baino gehiagok gozatu zuten saskibaloian jokatzen, partiduak jokatzeko eguraldi ona lagun bikaina izan zen arratsalde batean.
|