2008/02/19 - Jardunaldiko kronika |
|
Garaipenak, gizonezkoen juniorrena derbian eta gizonezkoen kadete mailarena Urretxun. Lehenengo taldearen 80-77 porrota Larratxoak Donostiako kantxan. Partidu horretan urdiñak bi zati oso desberdinak izan zituzten. Atsedenaldira arte Patxi, Kepa |
![]() |
eta Ioritzen bajak gehiegizkoak izan ziren, bigarren zatiko 20 minutuetan suspertu eta partidua irabazteko zorian egon ziren arte. Misterrak hasieran zona bateko defentsa itxia planteatu zuen donostiarren garrantzia eta pisua indargabetzeko, baina horrela ez zen lortu nahi zena, urdiñak arazoak izan baitzituzten defentsa errebotearekin eta aurkariei bi eta hiru jokoko jaurtiketa aukerak eman zizkieten. Horri esker, markagailuan lehenak jarri ziren eta lehenengo laurdenaren amaieran lau puntuko aldea zuten (21-17). Atsedenaldira hamalau punturen aldearekin iritsi ziren (45-31). Hirugarren laurdenean gure ekipoak defentsa egokitu zuen eta defentsa errebotea menperatu zuen; horri esker, jokoari abiadura handiagoa eman zion eta minutuz minutu desabantaila txikiagotuz joan zen. Hala, hirugarren laurdenaren amaierara 60-56rekin iritsi zen eta azken hamar minutuetara oraindik ere lehiatzeko aukerarekin iritsi ziren. Azken laurdenaren seigarren minutuan Unairenak partidua 67-67 berdintzea lortu zuten eta hortik aurrera markagailua oso parekatua mantendu zen, donostiarren jaurtiketa libre edo hirukoitzari era berean erantzun baitzioten gure jokalariek. Hala izan zen azkeneko 30 minutuetara arte, orduan markagailua 77ra zegoen, baina azkeneko minutu erdian erabaki batzuk gaizki hartu ziren eta donostiarrek garaipena lortu zuten. Nahiz eta porrot egin, alde positiboa ohikoak ez diren jokalarien aldetik etorri zen, bigarren erdian ondo aritu baitziren eta ez zen titularren falta nabaritu. Gizonezkoen juniorrak ederki sufritu zuen Majorin BKLren aurka derbia irabazteko, markagailuan atzetik egon baitzen azkeneko bost minutura arte eta aurrez esan genuen bezala, Kuzurenak duten gehiegizko konfidantza garesti aterako zaie egunen batean. Ez diogu meriturik kendu nahi “bagoneroek” egindako partidu onari, kantxara konzentratuago atera baitziren eta euren ekintzetan tokikoak baino biziago aritu baitziren. Lehenengo hiru laurdeneko partzialak bisitarien aldekoak izan ziren; 12-17; 25-34 atsedenaldian eta 46-46 hamar minuturen faltan. Beasaindarrek hasiera bizkorra izan zuten azken laurdenean, hiruko bi saskiratze egin zituzten lau puntuko abantaila lortuz 5. minutuan (51-55) baina Kuzuren taldearen aldeko 8-0 partzial batek markagailuan aurretik jarri zituen. Hala mantendu ziren partiduaren amaierara arte, 69-62rekin amaitu zutelarik. Tokikoen inguruan aipatu beharra dago urtarrilean 25 puntu lortu zituztela, tokiko garaipena lortzearen arrazoi nagusia izan zena. Gizonezkoen kadete mailaren garaipen garrantzitsua etxean; igande goizean Goierriko kantxan 80-82 irabaztea lortu zuen. Partidua uneoro berdinduta egon zen tokikoek azkeneko laurdenean menperatu arte, baina Daviden taldeak maila ona izan zuen partiduan zehar eta azken minutu erabakigarrietan asmatu zuten. Hala, zuzeneko aurkari baten aurreko garaipena lortu zuten. Emakumeen kadete mailako 47-26 porrota. Añorgako donostiarrek menperatu zuten partidua, hasieratik amaierara arte. Euren defentsari etekina ateratzen jakin zuten. Arbitroen aldetik ere, laguntza jakina izan zuten. Hala ere, Xabiren taldeak ez zuen asmatu partiduan hartu beharreko erritmoarekin. Atsedenaldian hamabi punturekin galtzen zuen, diferentzia areagotu egin zen eta partidua 21 puntuko aldearekin amaitu zuen.
|