2008/02/15 - Jardunaldiko aurretiazkoa |
|
Lau partidu aste bukaera honetan, emakumezkoen seniorren taldeak atseden baitu, eta baita haurren taldeek ere, datorren astean hasiko baita azken fasea. Larunbatean, arratsaldeko lauretan Altzako kiroldegian |
![]() |
lehen ekipoa Larratxoak taldea bisitatzera doa, urdinen aurretik doala sailkapenean, eta Majori joaneko partida irabazi zutena. Baina harrez gero, kategoriaren maila ezagutu du talde urdinak eta bere jokoa eta emaitzak hobetu ditu, beraz, Unairenak gorakako bidean jarraituko dutelakoan gara, eta aldeko emaitzarekin etorriko direlakoan. Behin jaisteko arriskua baztertuta, nahiz eta azterketen garaian entrenamendu-kopurua jaitsi duten, oso moral handiarekin dabiltza jokalariak, baita ilusioz ere, azken emaitzen ondoren etsai arriskutsu bihurtu baitituzte. Azken partidetan erakutsi duten defentsa-mailari eusten badiote, behintzat. Ioritz baja izango da, eta misterrak Keparen altarekin orekatu nahi du, aurrekoan begian min zuelako ezin izan baitzuen jokatu. Gizonezkoen junior kategorian derbia dugu, izan ere larunbatean, arratsaldeko lauretan Majorin BKL taldea hartuko dute urdinek. Bertakoek irabazteko modukoa de narren, hobe dute Kuzuen mutikoek ez gehiegi fidatzea eta defentsa indartzea, izan ere beasaindarrak ekipo ona dira eta lehen faseko partiduan larri larri jarri zituzten urdinak. Gizonezkoen kadete mailakoek igandean dute partida, Urretxun eguerdiko hamabiak eta erdietan. Ligako partidarik korapilotsuena dirudi, Goierrikoek irabazi baitzieten Daviden mutilei lehen partidan, oraingoan, ordea, urdinek gogor jokatu nahi dute eta etsaiei irabazi. Azkenik, emakumezkoen kadete mailakoek larunbatean dute Benta Berriko kiroldegian Añorgaren aurka. Arratsaldeko 4etan fase honetako bigarren garaipena lortzen saiatuko dira, horretarako estutu egin beharko dituzte etsaiak, eta erasoan saiatu, Xabiren neskek bai baitakite hori egiten.
|