EUSKERA CASTELLANO

HASIERA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BERRIAK

 

2008/02/13 - Infantil nesken taldearen kronika BKL"D"ren aurka

2007/08 lehiaketako lehenengo fasean taldeko txapeldunak izan ziren, zortzigarren partidu horretan. Beste behin, laurdenetan emandako gorabehera handiek nabarmendu zuten topaketa. Onena emaitza izan zen eta azpimarratzeko ezer gutxi dago.

Lehen laurdena, ahazteko laurdena da. Aipatzekoa da laurden horretan defentsan mantendu genuen bizitasun handia. Hori dela eta, gure aurkariak ez ziren iritsi laurdenaren amaierara abantaila handiago batekin. Erasoan apenas egon ginen, aukera argiak huts egin genituen. Eta horrela iritsi zen laurden horren amaiera. Emaitza 3-2 koa izan zen BKLren alde. Dena esaten digu horrek, bi taldeen artean dagoen ezberdintasuna dela-eta.

Bigarren laurdena; laurden horretan, lehenengo laurdenean emandako irudi ahula alde batera uzteko asmoz atera ziren. Hori, 6-18 partzialarekin lortu zen. Partidua erabakita geratu zen. Partzialak aurkakoa adierazi arren, ez zen oso laurden ona izan guretzako; presazko jokoarekin jarraitu genuen eta baloi asko galdu genituen. Libratzearen arrazoia izan zen aurkaria oso indartsua ez izatea, osterantzean emaitza bestelakoa izango zen. Atsedenaldian emaitza gure alde zegoen: 9-20 .

Hirugarren laurdenean aurreko laurdeneko joko bera mantendu nahi izan zen eta nagusitasuna nabarmena izaten jarraitu bazen ere, ez zen guztiz markagailuan islatu, saskiratze errazak huts egin baitziren. Hori horrela gertatu ez bazen, une honetako emaitza askoz ere hobeagoa izango zen. 4-17ko partziala lortu zen eta laurden hori 13-37 rekin itxi zen. Presazko beste laurden bat, asko izan ziren baloia galdutako eta huts egindako aukerak.

Azkeneko laurdenean nabarmena izan zen markagailuko aldea areagotzeko gogoa, baina laurden horrek lehenengo laurdenaren antza izan zuen. Nahiz eta ez zen gaizki hasi, laurden horretako azken minutuak soberan egon ziren, bi taldeetako inork ez baitzuen saskiratzerik lortu. Hori dela eta, laurden horrek berriro ere lehenengo laurdenaren antza izan zuen. 4-6ko aldeko partziala lortu genuen, partidua 17-43 gure aldeko emaitzarekin amaituz.

Markagailuaren bilakaera: 2-0, 3-0, 3-2 , 3-4, 5-4, 7-4, 7-6, 7-8, 7-10, 7-12, 7-14, 7-16, 7-18, 7-20, 9-20, 9-22, 9-24, 11-24, 13-24, 13-26, 13-28, 13-29, 13-31, 13-33, 13-35, 13-37, 13-39, 15-39, 15-41, 15-43 y 17-43.

Ondorioak: Partiduan gainetik egon ginen argi eta garbi, baina denbora asko eman genuen gure nagusitasuna nabarmendu arte. Ia beti bezala laurden “hotzak” hasi genituen , aukera argiak huts egin genituen eta saskiratzeak eskaini genizkien gure aurkakoei. Presaka jokatzen da eta oso argiak diren aukera asko galtzen dira. Orain, lehenengo fase horretan taldeko lehenak amaitu ostean, bigarren faseko partiduak iritsiko dira. Partidu horiek antzeragoko emaitzak izango dituzte eta aurkakoak zailagoak izango dira. Partidu horietan praktikan jarri beharko da taldeko jokoa, orain arte ez baita ia egon . Nabarmenki hobeagotu beharko dira bi alderdi hauek: baloiak galtzea eta saskiratzeak lortzeko eraginkortasuna; osterantzean, emaitzak ez baitira aldekoak izango indar handiagoa duten aurkakoen aurrean.

     
 
 
     

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

©2006 Ordizia Saskibaloiak egindako web orria