2008/02/13 - Infantil mutilen garaipena jolastutako derbian |
|
ORDIZIA K.E. eta Beasaingo B.K.L infantil taldeen arteko partidua zirraragarria izan zen. Partidua Majori polikiroldegian jokatu zen larunbat eguerdian. Taldeko bigarren plaza zegoen jokoan, hori dela eta, bi |
![]() |
taldeak partiduaren garrantziaz jabetu ziren. Lehenengo unetik markagailuan emaitza berak mantendu ziren, partzialak oso parekatuta zeuden gehienez 5 puntuko ezberdintasunarekin. Hori bai, puntuazioa ia beti ORDIZIA K.E.ren aldekoa zen. Hala, lehenengo laurdena 9-8 amaitu zen, tokikoen alde, bigarrena 20-15 eta hirugarrena 32-28. Azkeneko eta behin betiko laugarren laurdenean, B.K.L. erasoan aritu zen eta partidua berdintzea lortu zuen azken uneetan. Bost segundo falta zirenean Jokinek saskiratutako jaurtiketa libre bati esker (15) bertakoek behin betiko 39-38 emaitza lortu zuten, beasaindarrek partidua irabazteko bi aukera izanagatik. Aurreko partiduan ez bezala, kasu honetan taldeari zorionak eman behar dizkiogu partidu garrantzitsu horretan izandako jarreragatik eta taldeko 2. postua lortzeagatik. ZORIONAK!!!. Hemendik aurrera fase berri bat hasten da. Fase horrek talde bakoitzeko bigarren sailkatuak aurrez aurre jarriko ditu; partidu horretan aurkarien parean egoteko ahaleginak egin beharko dira. Irabaz diezaiegun.
|