EUSKERA CASTELLANO

HASIERA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BERRIAK

 

2008/02/08 - Jardunaldiko aurretiazkoa

Basket taldeak normaltasunera bueltatu dira: Majorin jolastuko dute taldeetako bostek eta gizonezkoen senior taldea izango da lehenekoa.

Gizonezkoen senior taldeak Astigarragaren kontra

jolastuko du arratsaldeko zortzietan gaur, ostirala. taldeak bederatzi garaipen daramatza eta igoera playoff-etan leku bat izateko lehian ari da. Urdinak igoera-postuetatik gertuago daude, etxean izandako azkeneko garaipenetik. Jokoan eta emaitzetan lortzen ari diren goranzko joera hori sendotu nahi dute sagardogileei irabaziz, taulako goiko postuetara hurbiltzen jarraitzeko. Unairen taldeak entrenamenduak murriztu ditu azken asteotan azterketak direla eta. Badakite garaipenak defentsa sendo baten ondorio direla eta hortaz, entrenatzailea bereziki tematzen da alor horretan, defentsa kontrolatuz erasoari azkartasuna ematen zaiola baitaki. Bestalde, jakinarazi nahiko genuke partiduaren etenaldian TAU-AKASWAYU GIRONA partidurako bi sarrera zozketatuko direla; partidua 16an, larunbata, arratsaldeko zapiak t'erdietan izango da.

Emakumezkoen senior taldeak Yoldin jolastuko du Cafés Aitanaren kontra, arratsaldeko lauretan. Aurtengo lehen garaipena lortzea espero dute, baina horretarako, azkeneko partiduan izandako hobekuntza mantenduko beharko dute eta baita denboraldi hasieran erakutsitako joko-mailara hurbildu ere.

Gizonezko junior taldeak Tolosari harrera emango dio Majorin, arratsaldeko lauretan. Taldea kategoriara igo berri da eta denboraldi honetan ez du behin ere galdu. Konpromiso zaila dute Kuzukoek eta defentsan gogor ari beharko dute, papergileek eraso indartsua baitute.

Junior taldekoen kantxa berean arituko dira kadeteak Zarautzeko Iñurri taldearen kontra, Federazio Torneoaren lehen partiduan. Daviden taldekoen helburua titulua lortzea da eta beraz, Majorin irabazi beharko dute.

Kadeteetako neskek Majorin jokatuko dira goizeko hamarretan Bera Bera donostiarren kontra, leheneko kategoriatik jaitsi berri dena. Xabiren taldekoek irabaztea espero dute, Federazio Torneoa ondo hasteko.

Haurren kategorietan derbiak izango ditugu. Izan ere, eguerdiko hamabietan mutilek BKLren kontra jokatuko dute Majorin, bigarren lekua lortzeko lehian. Neskek, aldiz, Anzibarren hamar t'erdietan jokatuko duten partidua garaitu beharko dute, lehen faseko lider izan nahi badute.

Amaitzeko, aipatu nahi dugu Iker Iribarria kimuak Gipuzkoaren garaipenerako ekarpen nabaria egin zuela Euskadiko Selekzio-txapelketan. Egindako lan bikain horrengatik, Euskadiko Selekzioan parte hartzeko aukeratu dute, San Fernadon (Cadiz) izango den Espainiako Txapelketan jokatzeko.
     
 
 
     

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

©2006 Ordizia Saskibaloiak egindako web orria