EUSKERA CASTELLANO

HASIERA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BERRIAK

 

2008/02/08 - Gabonetako ekintzen laburpena

Gogobetetzea da basket taldeak darabilen hitza gabonetako ekintza ezberdinen balantzea laburtzeko.

Tolosako taldeek, mutilek eta neskek, garaipena lortu dute Haur Torneoan, besaindarrek irabazi ondoren.

Goizean foru-hiriburu zaharrean izan ziren final erdikoetan mutilak nagusi izan ziren Ordiziakoen aurkako partiduan eta Jon eta Anderren taldeak azken laurdenera arte maila eman zuen. Neskek aldiz, doi-doi irabazi zuten (29-32), bisitarien aldeko 2-8 partzial batek partidua zaildu egin zien etxekoei. Hala ere, markatzaileari buelta emateko zorian izan ziren tolosarrak. Gainerako final erdikoetan Andraitz taldearen aurkako garaipenak finaletara pasatzeko aukera eman zion BKL taldeari. Neska eta mutilen finalak giro bikain baten erdian eta harmailak beteta zeudela ospatu ziren. Emaitza antzekoak izan ziren horietan ere. Berdintasuna izan zen nagusi lehen hirugarren laurdenera arte eta azkenekoan tolosarren beteranotasuna eta kalitatea nabarmendu zen. Azken emaitzak honakoak izan ziren: 38-26 mutilentzat eta 31-26 neskentzat.

Partaidetza errekorra izan zen saskibaloi 24 orduen hirugarren lehiaketan, 19 talderekin, gehienak etxekoak. Antolakuntzak lehiaketaren hasiera arratsaldeko lauretara aurreratu eta finala ordubete atzeratu behar izan zuen partaidetza handia zela eta. Lehiaketa lau taldetan banatu zen. Talde bakoitzetik bana sailkatzen zen eta 36 partidu jokatu ondoren, zenbait pixka bat iskanbilatsuak, final erdietan Sub-15 taldea Trikiteam-en kontra eta Ferro taldea Downtown-en aurka izan ziren. Lehen final aurrekoa gatzik gabekoa izan zen eta Trikiteam-eko beasaindarrak nagusitu zien argi eta garbi. Bigarrenean, berriz, azken koadrila txapelketako finalista biak izan ziren eta bi luzapen behar izan zituen. Azkenean, Ferro taldeak garaipena lortu zuen, 37-36 emaitzarekin. Beti Alai bete-beteta zegoela eta Burrunbatzaile txarangak sortutako giro bikainaz inguraturik ospatu zen partidua. Markatzailea berdintsu mantendu zen erdira arte. Ordiziakoek abantaila txikiak lortzen zituzten aldizka eta aurrea hartuta iritsi ziren etenaldira, 16-15. Atsedenaldiaren ostean, Ferro nekearen zantzuak nabaritzen hasia zegoen. Partidua epai zezakeela zirudien 2-9 partzialaren ondoren, eta nahiz eta harrotasunak eta hiruko jaurtikietan izandako zorte onak berdinketa eman zien Ordiziakoei, beasaindarrek sartutako jaurtiketa libre batekin garaipena lortu zuen BKL taldeak.

Azkenik, 24 ordutako finalaren aurretik izan zen 3 x 3 Eskolako Haur Torneoan Dream Team taldeak Kalkulopispis taldeari irabazi zion 12-10. Irabazleen aldeko 6-0 partzialak azkeneko minutuak lasaitasunez jokatzeko aukera eman zion Dream Team taldeari.

     
 
 
     

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

©2006 Ordizia Saskibaloiak egindako web orria