2008/02/04 - Jardunaldiko kronika |
|
Gizonezkoen junior taldeak irabazi eta emakumezkoen senior taldeak galdu egin zuen Inauterietako asteburuan. Emakumezkoen senior taldeak ezin izan zuen 2008ko lehen garaipena lortu, 48 puntu saskiratu arren. Izan ere, |
![]() |
defentsan izandako hutsuneek Internacional donostiarra aurretik joan zen markagailuan, 48-70 irabazi zuten. Maitaneren taldeak garaipena lortzeko aukera izan zuen atsedenaldira arte, baina hirugarren laurdenean 7-17ko partzial batek partidua eskura jarri zion hiriburuko taldeari. Urdinei defentsa gogortzea eta defentsa-errebotearen kontrola izatea faltatu zitzaien, kontrakoei bigarren jaurtiketa egiteko aukera asko eman baitzieten. Gizonezkoen junior taldeak ligatxo berria garaipen batekin hastea lortu zuen, Urretxuko taldearen kontra 67-76 irabazi zuten. Ordiziakoek hasieratik markagailuan aurre hartu bazuten ere, ez zuten inoiz partidua bere alde jartzeko behar adina abantaila izan, Kuzu taldekoei, lehen fasean lortutako hirugarren postu horrengatik harrotuta, apaltasuna falta izan zitzaien konpromisoari aurre egiteko, bi taldeen arteko aldea agerian utzi nahi zuten.
|