2008/01/28 - Infantil mutilen buruzko albisteak: Tolosan garaipena |
|
Ordiziako Basket taldeko infantil mutil taldeak, Tolosako Usabal polikiroldegian Tolosa Take B taldearen aurkako partidua jokatu zuen. Gure taldearen maila tolosarrena baino altuagoa dela jakinda, partidu hau irabaztea lan erraza izango zela suposatu genuen. |
![]() |
Hala ere, biharamuna zela eta, jokalariek defentsan kontzentrazio eza erakutsi zuten eta jaurtiketa errazenetan ere huts egin zuten. Partiduko bigarren laurdenaren bukaeran, gure taldea 4 puntuko aldearekin zen garaile. Badirudi, jokalariak atsedenalditik indartuta bueltatu zirela, 2-34ko partzialarekin hirugarren laurdena irabazi eta bi taldeen arteko maila desberdintasuna erakutsi zuten eta. Azkenik, jokalarien kontzentrazio eza nabarmena izan bazen ere, Ordiziako taldea garaile izan zen 18-65 emaitzarekin. Orain, lehen fasea bukatzeko, bi asteburu barru BKL taldearen aurka duen partiduan garaipena eskuratu beharko du. Jon eta Ander entrenatzaileen mutilek ahalegin guztiak egin zituzten maila altuagoa zuen talde baten aurka irabazteko. Jokalaririk gazteenak erraztasunez finkatu dira eta geroz eta emaitza hobeagoak ari dira lortzen. Partiduaren garapenak fase ezberdinak izan zituen: Lehen eta laugarren aldietan, bertako taldea nagusitu bazen ere, bi eta hirugarren aldietan gure mutilek zailtasunak jarri zizkieten aurkariei garaile izateko. Atsedenaldian, markagailuan 24-14ko emaitza ageri zen. Azken laugarren aldian berriz, Take Tolosa A taldeak erritmo aldaketa bortitza jasan zuen, partida 60-35ko emaitzarekin amaitu zuelarik. Animo!!! Datorren asteburuan, Majorin, TAKE TOLOSA B TALDEAREN aurka jokatuko dugu.
|