2008/01/28 - Infantil nesken buruzko albisteak: Ordizia Andraitzen aurka |
|
2007/08 txapelketako lehen zatiko zazpigarren jardunaldian jokaturiko partidua. Taldeko aurkaririk errazenetarikoaren aurkako partidua, aurreikusia zen bezala arazorik gabe ospatu zen. Lehen laurdenetik hasita, gure taldea erraztasunez |
![]() |
aurreratu zen markagailuan eta hala jarraitu zuen partidu guztian zehar. Taldea, zazpi puntuko abantailarekin iritsi zen lehen laurdenaren amaierara (12-5) Bigarren laurdenean, gure neskek partiduaren emaitza behin betiko finkatzeko asmoarekin jokatu zuten. Bigarren laurdenaren amaieran, 15-1eko partziala lortu zen eta 27-6eko emaitzarekin iritsi ziren atsedenaldira. Saskiratzerakoan, jokalariek zorte gehiago izan balute, lortutako emaitza zoragarria lortu ahal izango lukete. Hirugarren laurdenean berriz, garaipenarekin aurrera egin zuten arren, saskiratzerako orduan arazoak izan zituzten gure neskek eta markagailuan ez zen aldaketa nabarmenik izan. Laurden honetako jokoa, nahiko presatsua izan zen eta erasoan motel ibili zen taldea. Markagailu partzialean 6-6ko emaitza lortu ondoren, 33-12ko emaitzarekin amaitu zuten hirugarren laurdena. Azken laurdenean, markagailuko emaitza hobetzeko xedearekin jarraitu taldeak eta hala lortu ere; 11-4ko markagailu partzialarekin amaitu eta guztira,44-16ko emaitzarekin bukatu baizen partidua. Markagailuaren bilakaera: 2-0, 2-2, 4-2, 6-2, 6-4, 8-4, 10-4, 12-4, 12-5, 12-6, 14-6, 16-6, 17-6, 19-6, 21-6, 23-6, 25-6, 27-6, 27-8, 29-8, 31-8, 31-10, 33-10, 33-12, 33-14, 35-14, 37-14, 37-16, 39-16, 41-16, 43-16 eta 44-16. Ondorioak: Eli eta Iñakiren neska taldearentzat partidu arrunt bat besterik ez zen izan. Irabazi beharreko partidu bat zen eta hala egin zuten gure neskek. Halaber, partidu osoan zehar ez zuten galtzeko arriskurik sumatu. Partidua hasiera batetik menperatua izan zuten arren, bi taldeen artean dauden ezberdintasunik ez zen lehian sumatu. Berriz ere, partidu bakarrean bi partidu bereizi jokatu ziren; alde batetik lehen eta bigarren laurdenak eta bestetik hirugarren eta laugarren laurdenak. Lehen bi laurdenetank saskiratzeko orduan zorte handirik izan ez zuten arren, irabazlearen izena zehazteko haina lan egin zuten. Azken bi laurdenetan aldiz, markagailuan aurrera egiteko aukera anitz izan zituzten arren, jokoa moteldu eta saskiratzeko izan zituzten aukera gehienak alferrik galdu zituzten. Honekin guztiarekin, ORDIZIA K.E. taldeak saskiratze errazen gehiengo handi batetan huts egiten duela esan beharra dugu. Erreboteetan aldiz, taldea nabarmenki hobetu da. Hurrengo partidua: Hurrengo partidua, lehen zatiko azkenekoa, BKL –D-ren aurka izango da. Partidu hau irabaztekotan, taldeko lehen postua lortuko luke talde ordiziarrak. Partidu honetan faborito izanda ere, badakigu BKL taldeak ez dizkigula erraztasunik emango, beraz, emaitza ziurtatzearren hasiera batetik irabazten saiatu beharko gara.
|