EUSKERA CASTELLANO

HASIERA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BERRIAK

 

2008/01/25 - Jardunaldiko aurretiazkoa

Bost izango dira San Juan Bosco ostiraleko ospakizunen ondorengo asteburuan jokatuko partiduak; jokalarien biharamun handiegirik ez izatea espero dugu.

Gizonezkoen senior taldeak denboraldiko bigarren zatiari ekingo dio gaur arratsaldeko zortzietan Yoldi kiroldegian

Donostiako COAATG taldearen aurka jokatuko duen partiduan. Denboraldiko lehen zatian jokatu zen partiduan, donostiarrek zortzi puntuko aldearekin irabazi zuten eta gaur egun faborito dira, ordiziarrak Donostiara ezusteko bat emateko itxaropenarekin doazen arren. Partiduak martxa azkarra hartu eta garaile izateko, Alegre jokalariari eutsi eta defentsa errebotean argi ibili beharko dira gure jokalariak.

Unai entrenatzaileak, hala ere, aski ondo daki azterketen ondorioz jokalarientzat garai txarra dela, horregatik, azken bi asteetako entrenamendu saioak bi izatera pasa dira. Hala ere, entrenatzaileak bere jokalariengan konfiantza osoa du eta eragozpen honi aurre egiteko adina gogo eta ilusioa dutela dio.

Emakumezko senior taldeak, bihar jokatuko du Tecnum taldearen aurka duen partidua. Duela bi hilabetera arte, Maitaneren taldeak garaile izateko aukera guztiak zituen arren, donostiarren hobekuntza eta gure taldearen beherakada dela eta jokatuko den partiduaren emaitza ezustekoa izan daiteke. Gure aldetik, talde urdiña garaile izatea espero dugu.

Emakumezko kadete taldeak denboraldiko lehen zatiko azken partidua bihar hamaiketan, Iruneko La Salle Ikastetxean jokatuko du jokalari irundarren aurka. Xabiren neskek, partidu honetan garaipena lortu ezkero, denboraldiko lehen zatia sailkapenaren laugarren postuan amaituko lukete.

Gizonezkoen haur taldeak bihar goizeko hamarrak eta erdietan jokatuko du Tolosa “B” taldearen aurka duen partidua. Jon eta Anderren taldeak garaile izateko aukera ugari dituen arren, ongi saiatu beharko da sailkapeneko bigarren postua lortzeko.

Azkenik, emakumezkoen haur taldeak Legazpiko Andraitz taldearen aurkako partidua jokatuko du Majorin. Taldeko lehen postua eskuratu nahi badute, gogor lehiatu beharko dira Iñakiren neskak.

     
     
     

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

©2006 Ordizia Saskibaloiak egindako web orria