EUSKERA CASTELLANO

HASIERA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

BERRIAK

 

2008/01/21 - Jardunaldiko kronika

Cafes Aitona taldearen aurka jokatu zuen partidua galdu zuen arren, lan itzela egin zuen gizonezkoen kadete taldeak.

Añorga taldearen aurka jokatu zuen partiduan erabateko porrota jasan zuen emakumezkoen senior taldeak

(69-27). Maitaneren taldea, azkenaldian emaitza kaxkarrak lortzeaz gain, joko aldetik nahiko pattal dabil. Guzti hau, azken hilabetean jokalariak entrenamendu guztietara agertu ez direlako gertatu da. Ondorioz, motibazio falta nabarmendu da jokalarien artean.

Gizonezkoen junior taldea galtzaile zen Cafes aitona taldearen aurka jokatu zuen partiduan (88-71). Etenaldira arte, jokoa nahiko berdinduta egon zen eta joko polita ikusi ahal izan genuen. Partidua berriz ere hasi zenean, kafezaleak zonako defentsa aldatu zuten Kuzuren taldearen erasoa geldiaraziz. Honen ondorioz, aurkarien abantaila geroz eta handigoa izan zen partidu amaiera arte.

Gizonezkoen kadete taldeak garaipen mingotsa lortu zuen Majorin (53-50). Aurkaria garaitu arren, ez zituen dagokion mailan jarraitzeko behar adina puntu lortu. Gure taldea partidu guztian zehar markagailuan aurretik egon zen. Talde bi hauek jokatu dituzten bi partiduetan, tolosako zaleek lan bikaina egin zuten. Partidua amaitzeko bi minutu gelditzen zirela, Daviden mutilak sei puntuko abantaila zuten (52-46) baino urduritasunak partidua hiru puntuko abantailarekin amaitzera bultzatu zituen.

     
     
     

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

©2006 Ordizia Saskibaloiak egindako web orria