2007/11/16 - Jardunaldiko aurretiazkoa |
|
Mugimendu askoko aste bukaera, hobe esanda, larunbata, aurrez aurre daukaguna, talde guztiei egun horretan jokatzea egokitu baitzaie. Mutilen senior taldeak arratsaldeko zortziak eta laurdenetan du hitzordua, Pako Yoldi kiroletxean, Kevian |
![]() |
Sport taldearen aurka. Talde donostiarra, ordiziarra bezala, kategoriara aurten igo bada ere, sailkapenean ordiziarren aurretik doa, urdinek baino partida bat gehiago irabazi baitute. Hori dela eta, aldea partida bakarrekoa denez, neurriko aurkaria dela esan daiteke, eta ondorioz garaipena lor daitekeela. Garaipena lortuz gero, balio bikoitza izango luke, izan ere garaipenak berak izango lukeen balioz gain, kategorian mantendu nahiko lukeen beste talde bat atzean uzteak ematen duen balio erantsia izango lukeelako. Espero dezagun Unaik zuzentzen dituen mutilak, hasiera hasieratik zentratuta ateratzea, eta defentsa maila ona mantentzea, bere taulapean erreboteaz nagusituz, erasoko trantsizio azkarrak egin ahal izateko eta saskiratze errazagoak lortzeko. Nesken senior taldeak Loyola Ikastetxean dauka hitzordua arratsaldeko seietan, Easo Neskak taldearen aurka. Partida irabazi nahi badute, Maitaneren neskek ahaztu egin beharko dute aurreko asteko partida negargarria, eta hasierako jardunaldietako talde sendoaren itxura hartu beharko dute, defentsan gogor eutsiz. Mutilen junior taldeak, gaur eguerdian jokatuko du Urretxun Goierri taldearen aurka. Nahiz eta Kuzuren mutilak faboritotzat jotzen ditugun, hori hala dela kantxan erakutsi beharko dute. Espero dezagun, azterketak aitzakia hartuta hainbat entrenamendu saio bertan behera geratu diren honetan, horrek gehiegi ez eragitea, taldearen errendimenduan, eta ordiziarrek partida batzuetan erakutsi duten maila ematea, finalerdietan sartzeko aukera lortu ahal izateko. Mutilen kadete taldeak, Hernaniren aurka jokatuko du, goizeko hamarretan Majori Kiroldegian. Kasu honetan ere esan beharra dago, entrenamenduei dagokienez ez dela oso aste ohikoa izan, eta horri gehitzen badiogu aurrez aurre izango duen taldea kategoriako onenetakoa dela, argi dago konpromisoa ez dela batere erraza izango. Nolanahi ere konfiantza osoa dugu, Dabidek entrenatzen dituen mutilek, Arrasaten jasotako jipoiaren ondoren, joko ona berreskuratuko dutela, hernaniarrei lanak emanez. Derbia Majorin jokatuko dena, nesken kadete taldearen eta Beasaingo taldearen artean. Partida goizeko hamarretan hasiko da, eta paperean behintzat faboritoa Beasaingo taldea da, izan ere, Xabierrek zuzentzen duen taldearen aurrean bi aldiz aritu da (lagunarteko partidak ziren) eta bietan ere, garaile talde beasaindarra izan da. Nolanahi ere neska urdinen asmoa da, erakustea egun ez dagoela bien artean hainbesteko distantziarik, eta ahal bada irabaztea. Mutilen infantil taldeak hamabietan jokatuko du Majori kiroldegian, Tolosa "B" taldearen aurka. Jon eta Ander entrenatzaile dituen taldea da, hasieran behintzat, faboritoa. Neska infantilak berriz Legazpiraino joango dira, non goizeko hamaiketan izango den partidan, Elik eta Iñakik zuzentzen dituzten neskek, orain arteko nagusitasuna mantentzen saiatuko diren, nahiz eta aurrez aurre aurkari zaila izango duten.
|