2007/11/14 - Jardunaldiko kronika |
|
Garaipena derbietan eta porrota gainontzeko partida guztietan. Lehen taldeak ezin izan zuen, ostiral gauean lidergoa partekatzen duen Zarautz taldea mendean hartu, 59-64 galduz, partida bikain baten ondoren, non kostaldekoak, |
![]() |
nahiz eta abantaila txikiz, nagusi izan ziren ia partida osoan zehar. Partida erritmo biziarekin hasi zen, bi taldeak defentsa lana ona eginez, baloi jabetza bakoitza gogor lehiatuz, eta markagailuan bata bestearen atzetik ibiliz, izan ere lehen laurdenaren amaieran kostakoen aldeko abantaila puntu batekoa bazen ere atsedenaldian, bikoa besterik ez zen. Baian atsedenaldiaren ondoren urdinak despistatu xamar kantxaratu ziren, aurkariek ondo baino hobeto aprobetxatu zutena, 8 puntuko tartea zabaltzeko. Alabaina, entrenatzaileak kargu hartu ondoren, gauzak bere onera etorri ziren, eta azken laurdenaren faltan abantaila bost puntukoa besterik ez zen (41-46). Urdinek defentsa lan ona egiten jarraitu zuten eta zuten tartea gutxitzea lortu zuten, puntu bategatik besterik ez bada ere, aurre hartzea lortuz hiru minuturen faltan, baina Ioritz eta Joseba, pertsonalengatik erretiratu ondoren, bisitariena izan zen aukera, aprobetxatu zutena markagailuari buelta eman eta irabazteko, jaurtiketa libreei esker. Partida txarra, nesken senior taldeak jokatutakoa, argi eta garbi galduz (25-76), Doka donostiar taldearen aurka. Esan beharra dago, talde donostiarrak iaz Autonomien arteko Ligan jokatu zuela, eta baliteke horregatik izatea, baina Maitanek entrenatzen dituen neskek lehen zatiari bakarrik jakin izan zioten eusten, handik aurrera, partida opari bat bailitzan donostiarrei eskainiz, 11-53ko partzialak erakusten duen moduan. Mutilen junior taldeak, garaipena lortu zuen, BKL CAF taldearen aurka izandako derbian (80-72) Partida txarra izan zen, bi taldeek ere dakitena baino gutxiago erakutsiz, duten mailatik behera ibiliz, izan ere jokoan zegoenak ez baitzien utzi ez bati ezta besteari ere, eman zezaketena ematen utzi. Partida oso berdindua izan zen, eta lehen laurdenaren amaieran aurretik bisitariak bazeuden ere (bi puntugatik) atsedenaldia iritsi zenean Kuzuren mutilak ziren aurretik zeudenak, 40-36 irabaziz. Atsedenaldiaren ondoren, jokatutako minutu bikain batzuk aukera eman zieten etxekoei 15 punturainoko abantaila hartzeko, baina beasaindarrek etsi ez eta 0-11ko partzialari esker gutxitzea lortu zuten, ordura arte zuten tartea, biak berriro ere parekatuz. Nolanahi ere urdinek garaiz erreakzionatu zuten, garaipen garrantzitsua erdietsiz. Porrot argia, kadete mutilek Arrasaten izandakoa, 87-32 galduz, historiarik egin ez duen partidan, non Dabidek entrenatzen dituen mutilek, jokatzen hasi baino lehenago partida galdutzat eman zuten. Neska kadeteek, 40-59 irabazi zuten Antzizar kiroldegian jokatutako bigarren derbiko partida. Egia esan eta partida politik egin ez bazuten ere, - Xabierrek entrenatzen dituen neskak ez ziren oso kontzentratuta atera kantxara- partida irabaztea lortu zuten, nahiz eta kontzentrazio eza horregatik, beasaindarrak garaipenetik gertu ibili ziren. Mutilen infantil taldeak galdu egin zuen Tolosan, taldeko faboritoenaren aurka jokatutako partida (60-35); nesken infantil taldeak berriz irabazi egin zuen Majorin San Benito Ikastola talde lazkaotarraren aurka. (51-9).
|