2007/11/10 - Jardunaldiko aurretiazkoa |
|
Zubia iragan ondoren, berriro ere saskibaloi lehiaketak ditugu aurrez aurre aste bukaera honetan, non nabarmentzen diren mutil seniorren partida eta mutil juniorrek eta neska kadeteek izango dituzten derbiak.
|
![]() |
Gaur ostirala, arratsaldeko 8etan Ordiziak Zarautz taldea, sailkapenean lider doana izango du aurrez aurre. Hori dela eta partida zaila aurreikusten da urdinek izango dutena, zeintzuek izandako azken emaitza positiboen ondoren, adorez beteta eta autoestima handiarekin dauden, eta kostakoei lanak ematea eta hasitako garaipenen bidea ez etetea espero duten. Bisitariak, kategorian puntu gehien sartu dituzten taldeen artean daude; hori dela eta Unaik zuzentzen dituen mutilek defentsa gogorra egiteaz gain, gutxienez gaur arte egindakoa bezalakoa, erasoan aldeko portzentajeak hobetzen jarraitu beharko dute, erritmo bizia jarriz, entrenatzaileak duen jokalari kopurua aprobetxatuz, errotazio ugari egiteko. Nesken senior taldeak, larunbatean jokatuko du arratsaldeko 4etan Majorin Doka talde donostiarraren aurka. Badirudi talde donostiarra, kategoriako talderik onenetakoa dela, gaur arte behintzat. Nolanahi ere Maitanek zuzentzen dituen neskek gogor eustea espero dute, eta jokoan hobetzen jarraitzea. Ordu berean eta kantxa partekatuz, mutilen junior taldeak BKL CAF taldea izango du aurrez aurre. Derbi garrantzitsua bi taldeek dutena, berdinduak baitaude sailkapenean, eta galtzen duen taldeak esan daiteke aukera guztiak galduko dituela lau lehenengoen artean geratzeko. Hori dela espero dezagun gure mutilak, azken partidetan erakutsitako gogoarekin kantxaratzea, eta taularen goiko postuetan mantentzen utziko liekeen garaipena lortzea. Kadete taldeko mutilek arratsaldeko lauetan izango dute partida, Arrasate taldearen kantxan. Arrasateko taldea taularen goiko postuetan dago, hori dela eta Dabidek zuzentzen dituen mutilek partida zaila daukate; nolanahi ere konpromisoak balioko du erakusteko, azken partidetan izandako hobekuntzak, urdinei talde onenen pare egoteko balio dien, edota oraindik ere hobetzen jarraitu behar duten. Arratsaldeko lau eta erdietan, nesken kadete taldeak, derbi polita bezain garrantzitsua izango du Beasaingo Antzizar kiroldegian, Beasaingo lehen taldearena urka. Xabierrek zuzentzen dituen neskak guztiz ilusionatuta daude, eta etxekoak garailetzat hartzen badira ere, sorpresa emateko gogoarekin doaz; horretarako jokoak iraungo dituen berrogei minutuak intentsitate handiz jokatu beharko dute. Mutil infantilak Tolosaraino joango dira, non goizeko hamar eta erdietan, bertako lehen taldearen aurka jokatuko duten. Hasieran behintzat, etxekoek, egokitu zaien taldeko lehen postuan amaitzeko txartel guztiak badituzte ere, Jonek eta Anderrek entrenatzen dituzten mutilek ez daukate inolako asmorik, partida jokatu baino lehen galdutzat eman eta garaipena aurkariari oparitzeko; beraz ahalegin guztiak egingo dituzte sorpresa emateko. Azkenik, neska infantilen taldeak eguerdiko hamabietan jokatuko du Majoriko kiroldegian, San Benito Ikastola talde lazkaotarraren aurka. Espero dugu urdinek bigarren garaipena lortzea eta jokoan aurrera egiten jarraitzea.
|