EUSKERA CASTELLANO

HASIERA

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

KLUBAREN ANTOLAKETA ETA ARAUTEGIA

 

 

2005eko ekainean, eta saskibaloiaren gidaritzan emandako urteengatik, Pedro Etxarriren erreferentzia aintzat izanik, Ordiziako saskibaloiarekin zerikusia genuen hainbat pertsona elkartzen hasi ginen (arduradun, entrenatzaile, guraso, jokalari ohi) . Bilera horien ondorioz Zuzendaritza Batzorde bat osatu zen. Bertan bildutakoen iritziak eta planteamenduak kontuan izanik, saskibaloiak, jarduera eramangarria garatu nahi bazuen, antolamenduan aldaketa sakona behar zuela ondorioztatu zen.

Zuzendaritza Batzorde berriaren lehenengo ekarpena, hamar arauez osatutako Jarduera Arautegi bat egitea izan zen. Arautegi horrek, saskibaloiaren eta bera lantzeko moduaren aurrean dugun pentsamoldea eta jarduteko era definitzen ditu.

2005eko irailaren 13an, Zuzendaritza Batzordearen eta hamar arauz osatutako Jarduera Arautegiaren aurkezpena egin zen, Ordiziako Barrena Jauregian, Ordizian, saskibaloiaren garapenean inplikatuta zeuden jokalari, entrenatzaile eta gurasoen aurrean, antolamendu berri horrekin, saskibaloiak, 1970 urteaz geroztik hainbat eta hainbat poz eman dizkigun, eta pertsona askoren heziketa eta bizipenen zati garrantzitsua izan den kirol horrek, Ordiziako gazteen artean erreferentzia izaten jarrai dezan.

Zuzendaritza Batzordea, Presidenteak, Presidente ordeak, Idazkariak eta Batzorde bakoitzeko ordezkari banak osatzen dute.

Antolamoldea, jarduera dinamizatzeaz arduratzen diren, Batzorde ezberdinetan egindako lanean oinarritzen da. Batzorde horiek eta bakoitzari dagozkion funtzioak honako hauek dira:

Diziplina Batzordea: Arautegiaren jarraipena egiteaz eta berau ondo aplikatzeaz arduratzen da, eta sor litezkeen tira-birak edo arazoak konpontzeko prestatuta dago.

Antolamendu Batzordea: Kanpora begira egin beharreko gertaera guztien garapenaz, eta Web orrialdearen kudeaketaz arduratzen da.

Batzorde Ekonomikoa: Finantza eta Ekonomia Kudeaketaren, eta ekonomia baliabideak lortzearen ardura dauka.

Kiroletako Batzordea: Kirolarekin zerikusia duten gai guztien dinamizazioaren eta jarraipenaren arduraduna da eta ikastetxeekin eduki beharreko harreman guztiak ditu bere gain.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

©2006 Ordizia Saskibaloiak egindako web orria